Frankismoa: Oinarri Ideologikoak eta Lehen Hamarkada (1939-1950)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,6 KB

Frankismo izenarekin ezagutzen duguna zenbait iturri ideologiko eta erreferentziatatik bereganatutako ideien sintesia izan zen. Horien artean, hauek dira aipagarrienak:

Frankismoaren Oinarri Ideologikoak

  • Faxismoa

    Bi sistema politiko faxista izan zituen eredu: Alemaniako Hitlerrena eta Italiako Mussolinirena. Horietatik hartu zituen tituluaren ideia (Caudillo) eta alderdi bakarrarena (FET y de las JONS). Nazional-sindikalismoaren bidea ere planteatu zuen, kontrol sindikal, laborala eta politikoa bideratzeko tresna gisa.

  • Antikomunismoa

    Komunismoa altxatuek erabili zuten aitzakietako bat izan zen. Francok jendeak komunismoari zion beldurrari etekina atera zion, bai gerran, baita ondoren ere.

  • Nazional-Katolizismoa

    Francok muturreko pentsaera nazional-katolikoa izan zuen. Estatuak eta Elizak lankidetzan jardun zuten nazional-katolizismoaren berrespenean. Ideologia horren arabera, espainiarra izateak berezkoa du fede katolikoa, eta eskuinak integratzeko tresnarik onena izan zen.

  • Militarismoa

    Funtsezko elementuetako bat garaipen militarraren administratzaile izatea izan zen. Francoren ustez, Armada nazioaren oinarri nagusia zen. Autoritarismoaren erakusle da militarrei gobernu zibil asko eman izana, baita ordena publikoa mantentzearen erantzukizuna ere (gehienetan Guardia Zibilaren eta Polizia Armatuaren esku). Horrelako neurriekin, erregimenaren autoritarismoa agerian geratu zen.

  • Nazionalismo Zentralista

    Militar garaileek eta Falangeak sentimendu zentralista nabarmendu zuten. Zentralismoa nabarmentzeko arrazoien artean, garaitu berri zuten Errepublika garaian onartutako euskal eta kataluniar nazionalisten eskakizun autonomistak egon ziren.

Frankismoaren Hasierako Urteak (1939-1950)

Urte horietan hainbat faktore bildu ziren: alde batetik, nazioarteko gertakarien eta gatazken araberako kanpo-politika egin behar izan zuten; beste batetik, herrialdea berreraikitzeko eta sistema politiko berria egonkortzeko beharra zegoen.

Nazioarteko Politika

  • 1939ko irailean Bigarren Mundu Gerra hasi zen.
  • 1940an, Francok elkarrizketak izan zituen alemaniarrekin eta italiarrekin, baina ez ziren ados jarri. Dena den, erregimenaren jarrera Ardatzaren (Alemania-Italia) alde agertu zen. Azkenean, Frantziarekin eta Britainia Handirekin zituen merkataritza-interesak nagusitu ziren.
  • 1941ean, Alemaniak Sobietar Batasuna inbaditu zuenean, Espainiak Dibisio Urdina sortu zuen (boluntarioek osatuta) komunismoaren aurka borrokatzeko. Estatu Batuek parte hartu zutenean eta aliatuen egoera aldatu zenean, Espainiak neutraltasuna hartu zuen berriro, eta Ardatzari laguntzeari utzi zion.
  • 1943an, Estatu Batuek blokeo ekonomikoarekin mehatxatu zuten neutraltasun-hitzarmena sinatzen ez bazuen. Handik aurrera, aliatuen alde mantendu zen.
  • 1945ean, Gerra amaitu ondoren, nazioarteko komunitateak isolamendua (bakartzea) ezarri zion, gatazkan zehar izandako jarreragatik eta erregimen autoritarioa izateagatik. Isolamenduak 1947ra arte iraun zuen. Gerra Hotza hasi zenean eta Espainiak izandako antikomunismoaren jarreragatik, frankismoa mendebaldeko blokera hurbildu zen.

Barne Politika: Autarkiaren Urteak

Hasierako urte horietan, frankismoak estatu-politika diktatoriala eta autarkia-izaerako ekonomia-politika ezarri zituen. Autarkia autohornikuntzan oinarritzen zen.

Erregimenak estatu-politika antidemokratikoa izan zuen: adierazpen askatasuna ezabatu zuen, konstituziorik ez zegoen, gizartea eta bizitza zibila kontrolatu zituen, eta errepresio handia ezarri zuen. Estatu berriari egitura politikoa emateko asmoz, Francok hainbat lege eman zituen:

  • Gorteen Legea (1942): Gorteak organo legegile gisa sortu zituen; eztabaidatzeko ziren soilik, eta Francoren mende zeuden.
  • Espainiarren Forua (1945): Espainiarren eskubideen adierazpena zen. Mugimenduaren printzipioen mende zeuden, eta ez zegoen bermerik eskubide horiek erabiltzeko.
  • Erreferendum Nazionalaren Legea (1945): Estatuburuak herritarrei kontsultatu ziezaiekeen egoki iruditzen zitzaizkion gaien gainean.
  • Estatuaren Buruzagitzaren Ondorengotzari buruzko Legea (1947): Espainia erresuma zela xedatzen zuen, eta frankismoaren oinordekoa monarkia izango zela adierazten zuen. Franco estatuburu gisa berresten zuen. Lege hau erreferendum bidez onartu zen.

Itxuraz, irekitasunaren aldeko legeak ziruditen, baina praktikan erregimenaren irudia hobetzea eta kanpo isolamendua arintzea besterik ez zuten bilatzen.

Entradas relacionadas: