Frankismoa Euskal Herrian eta Espainian: Diktadura eta Oposizioa

Enviado por Arrate y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 26,72 KB

I. Euskal Herria Francoren Diktadura Militarraren Pean (1937-1975)

1. Gerraostea eta Erregimenaren Egonkortzea (1937-1959)

Gerra Zibilaren ondoren, euskal gizartea bi zatitan banatu zen: erregimen berria babesten zutenak (militarrak, falangistak, tradizionalistak eta goi-enpresariak) eta erregimenaren aurkakoak (nazionalistak, errepublikarrak, sozialistak, komunistak, anarkistak). Hasieran, zatirik handienak eskubide eta ideien zapalketa pairatu zuen, administrazio eta lan munduaren depurazioa; eta euskal kulturaren adierazpen oro debekatu zen. Diktadoreak Errepublika garaian sortutako erakundeak desegin zituen, hala nola Autonomia Estatutua. Kontzertu Ekonomikoak ere zigor kolektibo gisa kendu ziren.

Eusko Jaurlaritza erbestean zegoen. Bigarren Mundu Gerran, aliatuekin lotura diplomatikoak sortu zituen. Baionako Ituna sinatu zuten. Gerra Hotza piztuta, Vatikanoarekin Konkordatua sinatu zen eta AEBekin hitzarmen ekonomiko-militarraren ondorioz, erregimenak jarraipena lortu zuen. Euskal oposizioaren itxaropena zapuztu zen. Ez bozkatzeko ekimena koordinatu zuen.

Ekonomian, gerraosteko urteak gogorrak izan ziren euskal enpresei jarritako oztopoengatik. Gipuzkoako eta Bizkaiko industriek garapena izan zuten: Iberduero enpresa sortu zen. Metalurgiek eta banketxeek irabazkin handiak izan zituzten. Enpresa kooperatiboak sortu ziren, hala nola Ulgor, Fagor, Caja Laboral Popular; eta etxetresna elektrikoak eta abar ekoizteko industria hedatu zen. Bitartean, langileen soldatak behera egin zuten.

Diktadura frankistaren lehen aldian, euskal kulturaren adierazgarri ziren sinboloak ezeztatzen saiatu ziren: euskara, folklorea, sinboloak, ohiturak, herri-jaiak. Frankismoak faxismoaren parafernalia bereganatu zuen. Arteari dagokionez, Arantzazuko Eskola 1950. urte inguruan sortu zen, abangoardiako artea sortzeko lehen saioa izanik.

2. Garapen Ekonomikoa eta Oposizioa (1959-1975)

60ko hamarkadako garapen ekonomikoak gatazkak areagotu eta grebak eragin zituen. Bizi-baldintzak hobetzearen aldeko langileen mobilizazioek euskal gizartea mugiarazi zuten. Oposizioko mugimendua indartu zen: langileen mugimendua, euskal Eliza, oposizio politikoa eta ETA diktaduraren kontra aritu ziren.

Komunistek eta sozialistek sindikatu ofizial bakarrean infiltratu ziren. Comisiones Obreras sindikatuaren lana beste sindikatu batzuen lanekin indartu zen, hala nola UGT eta ELA sindikatu nazionalistarekin. 1967ko urtean, diktadura garaiko grebarik luzeenak 1966ko azarotik 1967ko maiatzera arte iraun zuen. Greba horrek gizarte-eskaeren atzean izaera politikoko aldarrikapenak gordetzen zituen. Kaleratzeen ondoren, salbuespen egoera izendatuz, heriotza-zigorra ezarri zen sarri.

Euskal Elizak erregimenaren aurkako kritikak areagotu zituen.

PCE, PSOE eta EAJ batu egin ziren Unión de Fuerzas Democráticas izenekoan, eta barnetik oposizioa gidatzen saiatu ziren. 1964an milaka pertsona gai izan ziren Aberri Eguna ospatzeko Gernikan, poliziak jarritako trabak gaindituz.

50eko hamarkadan, unibertsitateko gazte talde batek EKIN taldea osatu zuen. Helburua euskara defendatzea eta Euskal Herriarentzat independentzia aldarrikatzea zen. Erabat hautsi zuten EAJrekin lotura eta ETA sortu zuten. Erregimenari oposizioa egiteko beste modu bat indarkeria zen. Marxismoa eta kolonia ohien ideologia gehitu zizkioten beren ideologia abertzaleari. Estatuko indarrek ETAren zatirik handiena desegin zuten, eta banaketak ekarri zituzten ETAren barneko ardatzean. Batetik, langileen mugimenduekin bat egiteko nahia zuena; bestetik, borroka armatuaren aldekoa, erakunde barruan garaile atera zena.

Burgosko Prozesua hasi zen, Burgosko Goi Jeneraltzako egoitzan egin zuten epaiketa, eta emaitza zortzi heriotza-zigor izan zen. Protesta orokorra sortu zen mundu osoan, eta heriotza-zigorrak ez betetzera behartu zuten diktadorea. Frankismoaren aurkako manifestazioak ugariagoak izan ziren.

Frankismoaren amaieran, Carrero Blancoren aurka egindako atentatua erabakiorra izan zen. ETA bitan banatu zen: ETA militarra eta ETA politiko-militarra. Fusilamenduak izan ziren. Azken gertaera horrek protesta asko sortu zituen. Salbuespen egoeraren bidez indarkeria gizarteratu zen.

60ko hamarkadan kulturak gorakada izan zuen. Bi alderdiak batzen saiatu ziren, euskal tradizioa. Arte talde berriak antolatu ziren. Ez dok amairu musika mugimendua sortu zen. Gizarteari begira hartu zuen konpromisoari esker, oihartzun handia lortu zuen, sortzaileak Lertxundi, Laboa eta Lete izanik. Arantzazuko asanbladan Euskaltzaindiko kideek “euskara batua” adostu zuten. Literaturan, Txillardegik eta Arestik euskararen erabilera suspertzeko helburua zuen lehen idazle belaunaldia osatu zuten.

II. Franco Jeneralaren Diktadura Espainian (1939-1975)

1. Erregimenaren Zutabeak eta Legeak (1939-1959)

1.1. Erregimenaren Osagai Ideologikoak

  1. Nazional-katolizismoa. Francok muturreko pentsaera nazional-katolikoa izan zuen. Nazional-katolizismoak Francoren legitimazioa ekarri zuen.
  2. Militarismoa. Diktadura frankistarentzat garaipen militarraren erabilera funtsezkoa izan zen. Francoren ustez, Armada nazioaren oinarria zen. Kalea kontrolatzeko polizia armatua eta Guardia Zibila erabili zituen, eta Espainia Europako estaturik polizialena izan zen.
  3. Ultranazionalismo zentralista. Militar garaileek eta Falangek sentimendu zentralista nabarmena zuten. Frankismoak nazio kontzeptutik ezabatu egin zuen naturaltasunez. Batasun historikoaren kontzeptu falangista sartu zuen.
  4. Korporatibismo faxista. Doktrinaren arloan faxismoari jarraitu zion, baina praktikan diktadura frankista kapitalista zen, jabetzaren printzipio liberala onartuz. Alderdi bakarra ezarri zuen, Falange Española Tradicionalista y de las JONS. Demokrazia organikoaren kontzeptua asmatu zuen.

1.2. Erregimenaren Gizarte Osagaiak

  1. Falangea. Franco ez zen benetako falangista. Falangeko sortzailearen (Primo de Rivera) irudia erabili zuen gizarte-erreformako programaren erretorika jartzeko.
  2. Eliza. Elizak ezinbesteko legitimitate morala eman zion Francori hasieratik. Estatu konfesionalaren babesean, Eliza espainiarrak nahiko lukeen guztia eduki zuen.
  3. Armada. Armadak beti izan zuen eragina diktadorearengan. Francori aholkuak ematen zizkioten.
  4. Oligarkia, nekazariak eta burgesia txikia. Estatu frankistak altxamendu militarraren aldeko gizarte-taldeen laguntza izan zuen. Langile askok erregimenarekin identifikatu ziren. Erregimenaren iraupen luzerako lagungarrienak espainiarren artean hedaturiko zapalkuntza eta kontzientzia politikorik eza izan ziren.

1.3. Estatuko Lege Nagusiak

Atzerriko gertakariei erantzuna emateko garatu zituen legeak:

  1. Lanaren Forua. Estatu berria antolatzeko sindikatu bakarrak martxan jarri ziren.
  2. Gorteak Eratzeko Legea. Ordezkaritza-ganbera sortu zen 500 prokuradore baino gehiagorekin, gehienak ofiziozkoak.
  3. "Itxura" liberaleko legeak. Espainiarren Forua argitaratu zen. Itxuraz baino ez zen eskubide-aldarrikapena: eskubideak mugatuak ziren.
  4. Erreferendumaren Legea. Helburua sufragio unibertsala zegoela erakustea zen. Nazio-plebiszitua egiteko eskubidea zuten.
  5. Estatuko Burutzako Ondorengotzaren Legea. Legea onesteko erreferenduma egin zen. "Erresuma" zen tradizioz, baina Franco Estatuko biziarteko buruzagia zen.

1.4. Diktadura Finkatzeko Legeak

Mugimendu Nazionaleko Printzipioen Legea aldarrikatu zen. Doktrina falangista erakundeetan sartu zen eta FET alderdi bakarra bihurtu zen.

Erreferendum faltsua egin ondoren, Estatuko Lege Organikoaren bidez banandu egin ziren estatu-buru eta gobernu-buru karguak.

Zazpi lege nagusiek ez zituzten pertsonen defentsa eta segurtasuna bermatzen. Estatu demokratikoaren printzipioak baztertuak ziren: betearazleak mendean zeukan legegilea. Auzitegiak eta jurisdikzio bereziak zeuden, berdintasuna apurtuz. Auzitegi militarrek biltzeko askatasuna eta adierazpen askatasuna ukatu zituzten. Bilerak baimen ofiziala behar zuten. Iritzi politikoak zapaltzeko, Ordena Publikoaren Auzitegia jazarri zen.

2. Gerraostea eta Nazioarteko Isolamendua (40ko hamarkada)

2.1. Zapalkuntza Politiko eta Soziala

Pertsonak ideiak aldatu behar izan zituzten, asko exekutatuak, erbesteratuak edo espetxe-zigorrak jasan zituzten. Elizak gehiegikeriak justifikatu zituen. Salaketa-sistema poliziala euskarritu zen. Erantzukizun Politikoen Legearen babesean, Espainiako familia guztien kideak sailkatuak izan ziren.

2.2. Kanpoko Harremanak

  1. Ardatz faxistarekiko lotura. Adiskidetasun Ituna sinatu zen Hitlerrekin. Dibisio Urdina Errusiako frontera joan zen eta lehengaiak eman zizkion Alemaniaren armadari. Serrano Súñer pertsonarik garrantzitsuena izan zen, ikur eta forma faxistek espainiarren eguneroko bizitzan presentzia handia zutelarik.
  2. Neutraltasuna. Aliatuekiko harremanak hobetzeko, neutrala zela aldarrikatu zuen.
  3. Nazioarteko isolamendua (1945-1950). Gerra amaitu baino lehen, hurbiltze argia egon zen.

NBEk kondena-ebazpena eman zuenean, enbaxadoreak joan ziren Espainiatik. NBEtik kanpo gelditu zen eta Marshall Planeko fondoak ezin izan zituen eskuratu.

2.3. Politika Ekonomikoa: Autarkia

  1. Gerraren ondorioak. Gerra amaitu zenean, 500.000 pertsona hilda eta 300.000 erbesteratu zeuden. Errepideek, trenbide-lineek eta trenbide-parkeek kalte larriak jasan zituzten, eta zentral elektrikoek ere bai. Abeltzaintza-azienda herenera murriztuta gelditu zen, eta nekazaritza-produkzioak ia % 25eko murrizketa izan zuen.
  2. Gosearen urteak eta errazionamendua. Gerraren finantziazioak hondamena ekarri zion herri-ogasunari. Inflazioa erraldoia izan zen, gosea egon zen eta tuberkulosia, tifusa edo disenteria epidemiak gertatu ziren. Errazionamendu-kartila jarri zen martxan. Merkatu beltza hedatu zen.
  3. Autarkia eta ekonomiako sektore publikoa. Industrializazioa sustatzeko, sektore publikoa sortu zen: martxan jarri ziren ontziolak, siderurgiak eta petrolio-birfindegiak; nazionalizatu ziren telefono-komunikazioak, aireko garraioa eta meatze-ustiapena. Autarkiaren ondorioz, berrogeiko hamarkada osoan ez zen hazkunderik izan. Hiri-paisaian txabolismoak presentzia handia izan zuen.

2.4. Frankismoaren Aurkako Oposizio Politikoa

Barruko tentsio gogorrak lagungarriak izan ziren Francoren buruzagitza finkatzeko. Don Juanek elkarrizketa bat izan zuen diktadorearekin, bere semearen Espainiako egonaldia eta hezkuntza prestatzeko. Erbestean zegoen Gobernu Errepublikanoak eragina izan zuen gerrillako armadaren ekintzan. 1947an Bizkaiko 30.000 langile grebara joan ziren.

3. Irekitzea eta Kanpoko Onarpena (50eko hamarkada)

3.1. Kanpo Harremanak

Nazioarteko gertaera garrantzitsuak baliozkoak izan ziren Amerikako Estatu Batuek Francoren laguntza onartzeko, antikomunista sutsua baitzen. Merkataritza-hitzarmenak sinatu zituen eta horrek subiranotasuna eman zion Maroko espainiarrari.

Akordioak Amerikako Estatu Batuekin. Base militarrak instalatzeko baimena eman zien. Diru-laguntza garrantzi handikoa izan zen: elikagaien arloan eta armen arloan. Errentagarritasunik handiena Francok lortu zuen, erregimenaren nazioarteko onarpenaren frogatzat erabili baitzuen.

Elizarekin konkordatua. Estatuak laguntza eman zion Elizari: apaizei soldata, konfesionaltasun katolikoa ezarri, eliza-forua ziurtatu, irakaskuntzan eskubide zabalak onartu. Apezpikuen izendapenean esku hartzeko gaitasuna zuen.

3.2. Oposizioa eta Gizarte Mugimenduak

NBEan sartu ondoren, erregimenak barne-egonkortasuna lortu zuen.

Langileen mugimendua. Errebindikazio-estrategia garatu zen eta biztanleriako sektore batzuk inplikatu ziren.

Alderdi Komunista barruko oposizioko indar nagusia izan zen eta eragin handia izan zuen sindikatuetan.

Unibertsitate mugimendua. Hezkuntza Ministerioan katolikoek unibertsitateak irekitzea nahi izan zuten eta bigarren hezkuntzako erreforma sustatu zuten. Unibertsitateko ikasleak politika frankistaren aurka oso aktiboak izango ziren.

Nazionalismoak. ETA sortu zuten, abertzaletasun independentista berreskuratu zuten eta Francoren diktadurak ezarritako nortasun-galeraren aurka erreakzionatu zuten. Kideek Hirugarren Munduko nazio-askapeneko mugimenduak miresten zituzten.

4. Garapen Ekonomikoa eta Gizarte Aldaketak (1960-1969)

4.1. Hazkunde Ekonomikoa: "Desarrollismoa"

Espainia azpigaratu izatetik munduko hamargarren industria potentziara pasatu zen. Espainia munduko ekonomian sartzeak produktu nazionala haztea eta enplegua hobetzea ekarri zuen. 1961 eta 1974 bitartean, BPGk urteko %7ko hazkundea izan zuen. Desarrollismoaren garaia izan zen.

Gobernuko ministro teknokratek, Opus Deiko kideek, lau urteko hiru Garapen Plan burutu zituzten. Kapitalak erakarri nahi zituen, sektore eta leku jakinetara, finantziazio publikoaren bidez lagunduta.

4.2. Garapen Ekonomikoaren Finantziazioa

Inbertsioak eta inportazioak turismotik eta emigranteek bidalitako aurrezpenei esker egin ahal izan ziren. Milioi bat langile espainiarrek emigratu zuten. Atzerriko kapitalaren inbertsioek beharrezko lehengaiak erostea erraztu zuten.

4.3. Sektore Nagusiak

Oinarrizko industria kontsumo-industria baino gehiago hazi zen. Hazkunde altuena industria kimikoan, metalurgian eta mekanikoan izan zen. Ikusgarriena automobilarena izan zen, beste sektore batzuen traktorea izanik: kautxoa, siderurgia eta petrolioaren birfintzea. Espainiarrak modu masiboan hasi ziren kotxea erabiltzen. Industrializazioa sustatzeko teknologiaren inportazio handia egin behar izan zen.

4.4. Aldaketak Gizartean eta Kulturan

Desorekak. 70eko hamarkadaren hasieran desoreka handiak zeuden. Bizi-mailarik handiena zutenek jarraitzen zuten eta bizi-mailarik txikienekoek berdin. Gobernuaren planifikazioaren ondorioz, industrialdeak sortu ziren. Extremadura eta Andaluzia atzerakadan zeuden.

Nekazari-exodoa. Espainiako eskualde aberatsetara edo probintziako hiriburuetara joan ziren. Kontrolik gabeko hirigintza espekulatzailea hazi zen, eta txabolismoa eta ingurumen-arazo larriak sortu zituen. Urbanizazio-prozesu batean sartu zen. Errepide-hobekuntzek komunikazioa erraztu zuten.

Bizi-mailako hobekuntzak. Espainiarren artean beste bizimodu bat hedatu zen, kontsumismoa. Ongizatearen eta tolerantziaren kulturan oinarrituriko gizartea sortu zen. Gizarte Segurantzak pentsioak eta osasun-zerbitzuak hedatzea ekarri zuen.

Aldaketak kulturan eta hezkuntzan. Manipulazio sistematikoa kulturaren tresna nagusia izan zen, Televisión Española futbolarekin batera. Hezkuntza gizarte osora zabaldu zen: Hezkuntzaren Lege Orokorretik irakaskuntzarako aurrekontua Indar Armatuetarakoa baino handiagoa izan zen.

5. Erregimenaren Inmobilismoa eta Oposizioa (1960-1975)

5.1. Kanpo-Harremanak: Gibraltar eta Europako Merkatu Batua

Estatu Batuekin egindako itunarekin diktadura indartu zen, eta Espainiako diplomaziak arrakasta handia lortu zuen, 1967an NBEk Gibraltarri buruzko arrazoibide deskolonizatzailea onartuta. Francok independentzia eman zion Ekuatore Gineari.

Elkarrizketak EEErekin eta Lehentasunezko Akordioa. Europako Ekonomia Erkidegoan sartzeko elkarrizketa-eskabidea egin zen. Europako Parlamentuak uko egin zion, estatu demokratikoek eskubidea zutela aldarrikatuz. Lehentasunezko Akordioa sinatu zen eta trukeak erraztu ziren. Muga-zergen murrizketa handiak egon ziren.

5.2. Inmobilismoa, Gizarte Mugimenduak eta Oposizioa

Erregimenak ez zuen aldaketarik txikiena ere onartu. Ordena Publikoko Auzitegia sortu zuen langileak, profesionalak eta ikasleak iritzi politikoengatik prozesatzeko. Prentsaren Legeak aurretiazko zentsura ezabatu zuen, baina ugariagoak izan ziren espedienteak, isunak eta kazetarien espetxeratzeak.

Oposizio "moderatua". Erbesteko alderdi errepublikanoak batasun-proiektu baten inguruan biltzen hasi ziren. Erregimenaren izaera antidemokratikoa salatu zuten Munichen, Espainiak Europako Ekonomia Erkidegoan sartzeko baimena eskatu zuen unean. PCE Municheko bileratik kanpo utzi zuten. Frankistek "elkarkeria komunista" zela aldarrikatu zuten.

PCEren protagonismoa. Grimau buruzagia 1963an hil zutenean, komunisten aurkako jazarpenak nazioarteko oihartzuna izan zuen. Ibarrurik eta Carrillok erbestetik zuzendutako alderdia, estalinismotik eurokomunismora pasatu zen.

Langile-mugimendu berria. Lan-munduko gatazkak gero eta handiagoak ziren. Lan-hitzarmenen negoziazio kolektiboa lagungarria izan zen ezkutuko sindikatuak hazteko. Erregimena sindikatu bakarra zaharberritzen saiatu zen, baina Lege Sindikala iruzurra izan zen, grebak ez-legezkotzat hartzen zituelako.

Unibertsitate oposizioa. Merezimendu intelektualak zituzten irakasleak sartzearen eraginez, erregimenak galdu zuen Unibertsitatearen kontrola. Unibertsitateetan ez zuten SEU onartzen, eta ikasleen biltzar askeekin ordezkatu zuten. Gobernuak katedradun batzuk kargutik kendu zituenean, ikasleen manifestazioen alde egin zutelako.

Mugimendu nazionalistak. Frankismoaren ultranazionalismoaren aurrean, Kataluniako eta Euskadiko mugimendu nazionalistak indarberritu egin ziren eta kultura-adierazpenak sortu ziren Galizian, Valentzian, Kanarietan edo Andaluzian. Katalunian, oposizio demokratikoak batasun eta lankidetza-maila handiagoa lortu zuen eta 1971n organismo bateratua sortu zuten. Baina diktaduraren arazo nagusia Euskadiko ETA erakundea izan zen; izan ere, borroka armatua aukeratu eta erresistentzia-gaitasun handia erakutsi zuen. Frankismoaren joera Euskadiko biztanleriaren gaineko neurririk gabeko zapalkuntza ezartzea izan zen eta mesede egin zien ETAren helburuei.

Klero berria. 1965eko Vatikano II. Kontziliotik, klero gazteak eta katoliko aurrerakoiak hierarkiaren aurka jarri ziren, eta Elizak diktaduraren aurka parte hartzea eskatu zuten. Apezpiku “gorrien” eta abade “komunisten” aurkako salaketak hasi ziren. Poliziak bazekien erregimenaren aurkako oposizioan elizgizonak zeudela, eta Elizaren egoitzak erabiltzen zirela langileen eta alderdien ez-legezko bilerak egiteko. Zamoran abadeentzako espetxe berezia ireki zuten. Ehun abade inguru igaro ziren ETAri laguntzea leporatuta. Elizaren eta Estatuaren artean desadostasuna sortu zen: Pablo VI.a Aita Santuak apezpikuak aurkezteko pribilegioari uko egiteko eskatu zion Francori, eta jeneralak ezetz erantzun zion.

6. Frankismoaren Gainbehera (1969-1975)

6.1. Carrero Blancoren Garaia: Erregimenaren Jarraipena eta Matesa Kasua

Diktadoreak 77 urte zituen, Parkinson gaixotasuna zeukan. Gorteek Juan Carlos printzea oinordeko izendatu zuten. Mugimenduko monarkia berriaren ezarpena izan zen. Matesa kasua sortu zen. Ministro independenteek eta falangekoek iruzurraren berri eman zuten. Francoren erreakzioa falangisten kontrakoa izan zen eta gobernu berrian Opus Deikoak ziren bakarrak Carrero Blancoren agindupean.

6.2. Oposizio Erakundeen Joerak

Gobernuaren aurkako manifestazioak eta unibertsitateko ikasleek poliziarekin izandako gatazkak ikusita, erregimeneko sektorerik gogorrenak Francok Espainia osoan salbuespen-egoera adieraztea lortu zuen. Gobernuak behin eta berriro adierazi zituen salbuespen-egoerak, batik bat Euskadin, zapalkuntza gogortzearen bidez erantzuna emanez. Publizitate handia lortu zen Burgosko epaiketan; bertan, ETAko sei kideri heriotza-zigorra ezarri zieten. Apezpikuen eta abadeen Baterako Biltzarrak barkamena eskatu zion gizarteari, Gerra Zibilaren ostean berradiskidetzeko tresna izaten ez jakiteagatik.

6.3. Irekitasunaren Aldekoen eta Inmobilisten Arteko Lehia

Gobernu hori eratu zenetik, presidenteordea Carrero Blanco izanik, Franco gehiago urrundu zen jarduera politikoetatik eta erregimenaren barruan irekitasunaren aldekoen eta inmobilisten arteko lehia sortu zen. Frankismotik aldenduta zeuden politikari ospetsuek forma politiko liberalak nahi zituzten. Erregimeneko eskuin muturra immobilista zen, uste baitzuen aldaketa-prozesu batek frankismoaren amaiera ekarriko zuela. Carreroren obsesioa zen Espainia komunismoaren eta masoneriaren mehatxupean zegoela.

6.4. Carrero Blanco Presidentea

Francorik gabeko frankismoaren prestakuntzan, 1973ko ekainean diktadoreak gobernu-burutzaren eginkizunak Carrero Blanco leialari pasatu zizkion. Gobernu berriaren helburua erreformak ezabatzea eta oposizioa zapaltzea zen. Carrerok alderdi politikoak legeztatzeko prozesua gelditu zuen eta zapalkuntza politikoa 1001 Prozesuaren bidez gauzatu zen; CCOO sindikatuko hamar kideren aurkako prozesua izan zen. Ordena Publikoko Auzitegian bilkura ireki baino apur bat lehenago, 1973ko abenduaren 20an, ETAk Carrero Blanco hil zuen, atentatu ikusgarri batean.

6.5. Arias Navarro Gobernu Presidentea

Hasieran, Ariasen gobernuak irekitasunaren aldeko joera izan zuen. Hitzemandako irekitasun horren beste aldea agerian erakutsi zen Puig Antich anarkista exekutatu zutenean. Oposizio antifrankista osoa poz-pozik gelditu zen agiriarekin eta poz handiagoa Bilboko prelatuaren koherentziagatik, egoitza uzteari uko egin zionean eta eskumiku-mehatxuaren indarra agertu zionean.

6.6. Krisi Ekonomikoa eta Gizartearen Haserrea

Munduko krisiaren lehenengo sintomak heldu ziren, petrolioaren kostuak gora egitearen ondoriozkoak.

6.7. UMD eta Portugaleko Iraultzaren Eragina

"Krabelinen iraultzak" demokrazia ekarri zuen eta Espainian aldatzeko itxaropenak eragin zituen.

6.8. Diktaduraren Aurkako Aliantzak

Espainiako Alderdi Komunistak ekitaldi politiko bat egin zuen, non hauste demokratikoa sortu nahi zuela esan zuen, indar politikoen eta sozialen aliantza handi baten bitartez.

6.9. Irekitasunaren Porrota (1974) eta Azken Krisia

Elkarte Politikoen Estatutu berria onetsi zen, baina hori ez zen nahikoa izan Europako gainerako estatuekiko parekatze politikoa ziurtatzeko. Oposizio antifrankista osoak indarberritu egin zituen pertsonaren eskubideak onartzearen aldeko aldarrikapenak, baita eskualde batzuen berezitasun historikoa ere.

6.10. Diktadorearen Heriotza

Urrian Francoren gaixotasunak txarrera egin zuen. Erregimenaren amaierako ahultasuna aprobetxatuz, Martxa Berdea antolatu zen: Saharako mugara joan ziren, anexioa behartzeko. Arias Navarroren gobernuak bertan behera utzi zuen lurraldea, eta Marokoren eta Mauritaniaren artean banatuta gelditu zen.

Entradas relacionadas: