Frankismoa Euskal Herrian: Errepresioa, Erresistentzia eta Gizarte Bilakaera

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,97 KB

Gerra amaieran, beste lekuetan bezala, galtzaile eta irabazleen arteko banaketa nabarmena izan zen. Irabazleen artean karlistak, falangistak eta industriagizonak zeuden. Galtzaileen artean, berriz, abertzaleak, sozialistak eta komunistak.

Ekonomia eta Industria Garapena

Hasierako Urteak eta Hazkundea

Lehen urte horietan, ekonomia arloan, industria desegin gabe utzi zenez, aste gutxira fabrikak martxan jarri ziren, bi arazo handirekin: lehengai eta eskulan falta. Hala ere, hazkunde arina ezagutu zuen industriak, eskaera handiaren ondorioz. Hazkundea ez zen handiagoa izan erregimenaren interbentzionismoagatik. Industria nagusiak siderurgia, metalurgia eta industria kimikoa izaten jarraitu zuten.

1970eko Hamarkadako Erronkak

1970eko hamarkadan, garapen handia ezagutu zen, eskulana ugaritu zelako. Gainera, finantzaketa erraztasunak, kanpoko kapitalaren etorrera, bertako aurrezki ugariak eta barne merkatuko kontrola izan zituen. Baina gerora begira, hazkundeak ondorio negatiboak izan zituen:

  • Ez zen teknologia propioa garatu.
  • Lehia eskasa.
  • Energia kontsumo handia.
  • Desoreka ekonomikoa (hirugarren sektorea oso ahula).

Hala ere, industria antolaketa handiak sortu ziren, Mondragoneko kooperatibak, besteak beste.

Politika eta Errepresioa Euskal Herrian

Politikan, 1937an, bertan behera geratu ziren Errepublika garaian lortutako instituzio eta legedi propioak: Estatutua eta Eusko Jaurlaritza. Gainera, Gipuzkoak eta Bizkaiak altxamenduarekin bat egin ez zutenez, kontzertu ekonomikorik gabe geratu ziren. Santoñako itunaren ondoren, euskaldunek errepresio gogorra jasan zuten: heriotza zigorra eta kartzela. Euskararekin zerikusia zuen edozein adierazpen debekatuta geratu zen.

Oposizioa eta Klandestinitatea

Baldintza horietan oposizioa egitea oso zaila zen, eta klandestinitatean hainbat ekintza antolatu zituzten. Mundu Gerraren amaieran, sare klandestinoek interbentzioren bat itxaron zuten, baina ezer gertatu ez zenez, ordura arte egindako guztia ezerezean geratu zen. 1947an Errepublikaren aldeko eguna deitu zuten, milaka lagun bildu ziren. Erregimenak interbentziorik egin ez zuenez, maiatzean Langileen Eguna deitu zuten; hau, ordea, errepresioaren bidez guztiz zapaldua izan zen.

Ondorioz, oposizio talde guztiak banatu eta bakoitzak bere aldetik egin zuen lan. Oposizio formalak garai hartan ez zuen arrakastarik izan, batez ere batasun faltagatik eta estatuaren errepresioagatik. Abertzaleek beren indarrak euskal kultura eta hizkuntza bultzatzen jarri zituzten, besteak beste:

  • Dantza taldeak
  • Mendi taldeak
  • Lehen ikastolak

Elizaren inguruan hainbat talde mugitu ziren, eta talde horietatik sortu ziren hurrengo hamarkadetako lider politiko eta sindikal nagusiak.

Ekin eta ETAren Sorrera

Egoera horretan, ikasle talde batek, erakunde zaharrek oposizio lanetan zuten ahalmen eskasa ikusirik, talde berri bat sortu zuten: Ekin taldea. 1958an EAJ utzi eta 1959an ETA sortu zuten. Hasieran, kultura talde gisa funtzionatu zuen, baina pixkanaka garaiko askatasun mugimendu gerrillarien eraginpean ekintza armatura jo zuen.

Langile Mugimendua eta ETAren Bilakaera (1960ko hamarkada)

1960ko hamarkadan, hazkundearekin eta liberalizazioarekin tentsioa areagotu egin zen, eta 1961etik aurrera gatazka ugari ezagutu ziren. Lehen greba garrantzitsua 1962an gertatu zen, Asturiasen hasi eta Euskal Herriko enpresetara zabaldu zena. 200.000 langile greban azaldu zirenez, gobernuak salbuespen egoera deklaratu zuen. Atxilotu asko egon ziren, lanpostuetatik kanporatuak, eta abar. Grebaren ondoren, langile mugimenduak oposizio gisa indartu ziren. ETAk, ondorioz, joera marxista garrantzitsua hartu zuen. Orduan, talde barruan desadostasunak hasi ziren, batzuk joera marxista jarraitzen baitzuten eta beste batzuk abertzalea.

Grebak, Erradikalizazioa eta Lehen Ekintza Armatuak

Euskal Herrian greba nagusiena 1966koa izan zen, "Bandas" izenekoa. Echevarriako laminazioetan sortu zen azaroan eta 1967ko apirilera arte iraun zuen; ordura arteko grebarik luzeena izan zen, sozialistek eta komunistek antolatua. Greba orokorra bilakatzeko zorian egon zen. Erregimenak salbuespen egoerarekin erantzun zuen.

Garai honetan ETAren barnean aldaketak egon ziren: batzuk erradikalizatu egin ziren, eta ezker muturreko maoistak eta troskistak sortu ziren. Lehen ekintza armatua 1968ko ekainean burutu zuten: Melitón Pardinas Guardia Zibilaren kidea hil zuten. Handik gutxira, tiroketa batean Txabi Etxebarrieta ETAko kidea hil zen. Egun batzuk geroago, ETAk lehen hilketa egin zuen: Melitón Manzanas hil zuten Irunen (Brigada Politikoaren burua zen).

Honekin hasten da etengabe errepikatuko den jokabide bat: ekintza, errepresioa, ekintza — kiribilduraren doktrina. Hamarkadaren amaierarako tentsioa asko handitu zen; grebak ugaritu ziren, apaiz batzuen protestak ere bai, besteak beste.

Burgoseko Epaiketa eta Autodeterminazio Eskaera

1970ean Burgoseko Epaiketa gertatu zen. ETAko 16 kideri epaiketa militarra egin zieten, eta honek nazioartean izugarrizko protestak ekarri zituen. Aita Santuak berak Francori eskatu zion heriotza zigorrak kommutatzeko. Hortik aurrera, erregimen frankistaren aurkako mugimenduak areagotu egin ziren, eta Euskal Herrian egindako protestetan autodeterminazioa eskatzen hasi ziren. ETA erradikalizatu egin zen, eta, ondorioz, estatuaren errepresioa ere bai.

Frankismoaren Amaiera eta ETAren Zatiketa

1973an ETAk Carrero Blanco hil zuen. 1974an ETAren banaketa gertatu zen: politiko-militarrak eta militarrak. 1975ean Franco hil zen.

Entradas relacionadas: