Frankismoa Euskal Herrian: Eragin Ekonomikoa eta Errepresioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 9,37 KB
Frankismoaren ezarpena eta ezaugarriak
Frankismoa 1936ko apirilaren 1ean hasi zen, baina Euskal lurretan Santoñako Itunaren ostean, frankismoaren behin-behineko gobernua ezarri zen. Estatu zentralista, totalitario eta militarizatua ezarri zuen, nazional-sindikalismoa eta nazional-katolizismoa sustatuz. Euskal kultura zapaldu, askatasunak ezabatu eta erregimenaren aldeko sektoreek oposizioa zapaldu zuten.
Gerra Zibilaren ondorioak eta autarkia
Gerra Zibilaren ondorioz, demokrazia desegin zen eta zentralismo frankista ezarri zen, autonomia eta eskubide historikoak indargabetuz. Gerra Zibilean, Francoren aliantzak Alemania eta Italia faxistekin Espainiaren isolamendu politikoa ekarri zuen, eta horrek eragin zuzena izan zuen euskal industriaren egoeran. Autarkiaren ondorioz, merkatuaren itxiera eta eskasia gertatu ziren, inportazioak mugatuz eta erregairik eta lehengairik gabe. Euskal industria, batez ere Bizkaiko eta Gipuzkoako eskualdeetan, kaltetua izan zen, eta eskulan faltak eta prestakuntza gabeziak oztopo handiak izan ziren berreskurapenean.
Egonkortze Plana eta ekonomiaren irekiera
Hortaz, 1958an Egonkortze Plana ezarri zen. Teknokratek proposatutako planak, ekonomian kanpoko defizitak, dibisa-erreserba baxuak eta inflazioa arintzea zuen helburu. Ekonomia irekiera sustatu zen, nazioarteko kapitala erakartzeko. Hala ere, inbertsioek ez zuten espero zen arrakasta izan, industria-sektoreetan prestakuntza gabeziaren ondorioz. Espainiako euskal estatuetan Gerra Zibilean babestu ziren industria-egiturak azkar suspertu ziren, nahiz eta eskulan faltak egoera zailtzen zuen.
Gainera, 1953an Espainiak Vatikanorekin Konkordatua sinatu zuen, frankismoari nazioarteko legitimitatea emanez. Europako hazkunde ekonomikoak, 1950eko eta 1960ko hamarkadetan, lagundu zuen Euskal ekonomiaren irekitzean, esportazioak eta industria-inbertsioak handituz.
Hego Euskal Herriko egoera berezia eta hazkundea
Gerra Zibilean euskal lurraldeak zer bandoren alde jarri zirenaren arabera zigortuak izan ziren. Gipuzkoa eta Bizkaia Errepublikaren alde kokatu zirenez, zigortuagoak izan ziren. Bestalde, autarkiaren porrota gertatu zen Espainia ezin zitekeelako bere kabuz hornitu. Hortaz, Egonkortze Plana garatu zen (1958-1960) teknokraten laguntzarekin, nahiz eta industrian emandako inbertsioek ez zuten nahi beste etekinik izan, industriak zituen gabeziengatik.
Hala ere, Hego Euskal Herriko egoera berezia izan zen. Gerra Zibilean industria babestu zen (Gipuzkoa eta Bizkaia), Burdin Hesiarekin, eta ez zen suntsitu beste lekuetan bezala. Euskal Herriko industria lurretan migrazio mugimendu handiak eman ziren 60ko hamarkadan, hazkunde demografiko eta urbanistiko handia ekarri zuena, industria eskuragarriago baitzegoen. Hiri periferia bete zen, Bizkaiak 100.000 langile eta Gipuzkoak 50.000 jasoz.
Aldaketa sozial eta ekonomikoak
Bestalde, aldaketa sozial handiak eman ziren, kontsumo gizartearen hastapena suposatu zuena. Politikari dagokionez, ordea, ez zen aldaketarik egon, Francoren erregimenak jarraitu zuelako. Beste alde batetik, ekonomikoki, autarkia amaitu eta gero esportazioak gora egin zuten eta ondorioz etekin ekonomiko handiak lortu ziren. Hirugarren sektorearen gorakada eman zen eta zenbait enpresa eta kooperatiba berri sortu ziren; hala nola, ULGOR, gaur egun MCC dena.
Frankismoaren bortizkeria politikoa eta errepresioa
Errepresioaren ezarpena eta ondorioak
Bortizkeria politikoak Euskal Herrian ondorio sakonak utzi zituen frankismo garaian: errepresioa, erbestea eta beldurra eguneroko bizitzaren parte bihurtu ziren. Horrek gizartearen egitura, kultura eta oposizioaren bilakaera baldintzatu zituen errotik.
Errepresio politikoa eta nazionalismoaren jazarpena
1939an frankismoa ezarri zenean, bortizkeria politikoa berehala inposatu zen Euskal Herrian. Lehen urteetan, erregimenak oposizio politikoa suntsitzeko helburua zuen eta horretarako tresna bortitzak erabili zituen: atxiloketak, heriotza-zigorrak, erbesteratzeak eta kartzelaratzeak ohiko bihurtu ziren. Nazionalismoaren aurkako jazarpena bereziki gogorra izan zen, eta Autonomia Estatutua baliogabetu zen. Eusko Jaurlaritza erbestera joan zen, oposizio lana atzerritik antolatuz, nahiz eta haren eragina mugatua izan.
Errepresio kulturala eta euskararen debekua
Bestalde, errepresio kulturala ere sistematikoa izan zen. Euskararen erabilera publikoa debekatua egon zen, irakasle euskaldunak jazarriak izan ziren eta euskal sinboloak desagerrarazi zituzten. Komunikabideak estatuaren kontrolpean geratu ziren, eta askatasun ideologikorik ez zen onartzen.
Biziraupena eta hasierako erresistentzia
Testuinguru horretan, biziraupena bihurtu zen jendearen lehentasuna. Gosetea, hornidura faltak eta soldata baxuak zirela eta, gizartearen parte handi batek eguneroko bizitza aurrera ateratzeko borrokatu behar izan zuen. Hori dela eta, hasierako urteetan frankismoaren aurkako oposizio aktiboa oso mugatua izan zen, baina erbestetik eta barneko taldeetatik erresistentzia mantentzen saiatu ziren.
Bortizkeriaren ondorio iraunkorrak eta erresistentzia
Frankismoak Euskal Herrian ezarri zuen bortizkeria politikoak ondorio sakon eta iraunkorrak izan zituen, bai maila pertsonalean, bai kolektiboan. Beldurra, isiltasuna eta kontrol sozial zorrotza eguneroko bizitzaren parte bihurtu ziren. Askatasun politikorik gabe, eta identitate nazionala zapalduta, euskal herritarrek beren kultura eta hizkuntza gordetzeko borroka egin behar izan zuten.
Langile mugimendua eta kulturaren berreskurapena
Errepresioak, hala ere, erresistentzia dinamika berriak sortzea ekarri zuen. 1960ko hamarkadatik aurrera, langile mugimenduak, ikasleen protestak eta euskal kultura berreskuratzeko ekimenak nabarmendu ziren. ETAren sorrera ere testuinguru horretan ulertu behar da: ekintza armatuaren bidez, frankismoaren aurkako borroka indartu nahi izan zuen, nahiz eta horrek gatazka bortitzago bati bide eman.
ETAren sorrera eta gizartearen zatiketa
Azkenik, bortizkeria politikoaren ondorioz, gizartea zatituta eta zaurituta geratu zen. Franco hil ondoren, erregimena desegin zen eta trantsizio demokratikoa abiatu zen, baina diktaduraren arrastoak luze iraun zuen. Horregatik, frankismoaren bortizkeria gogoratzea eta aztertzea ezinbestekoa da Euskal Herriaren historia ulertzeko eta etorkizun askatzaileago baterako bidea eraikitzeko.
Laburpena: Frankismoaren Gakoak Euskal Herrian
Frankismoaren ezarpena eta ezaugarriak
- Frankismoa: Estatu zentralista, totalitario eta militarizatua.
- Santoñako Ituna.
- Nazional-sindikalismoa eta nazional-katolizismoa sustatu.
- Euskal kultura zapalketa.
- Askatasunen ezabapena.
- Oposizioaren zapalketa.
Gerra Zibilaren eragina eta ekonomia
- Gerra Zibila: Zentralismo frankista.
- Autonomia deuseztapena.
- Isolamendu politikoa: Euskal industria kaltetua.
- Autarkia: merkatuaren itxiera eta eskasia.
- Egonkortze Plana ezarri (1958).
- Teknokraten planak.
- Ekonomia irekiera.
- Inbertsioak, prestakuntza gabeziaren ondorioz.
- Konkordatua (1953).
- Europako hazkunde ekonomikoa.
Hego Euskal Herriko berezitasunak
- Zigorrak (Gipuzkoa eta Bizkaia).
- Autarkiaren porrota: Egonkortze Plana.
- Industria babesa.
- Migrazio mugimenduak: hazkunde demografikoa eta urbanistikoa.
- Kontsumo gizartea.
- Francoren erregimenaren jarraipena.
- Esportazioen gorakada: etekin ekonomiko handiak.
- Hirugarren sektorearen gorakada: ULGOR / MCC.
Bortizkeria politikoa eta errepresioa
- Errepresioa, erbestea, beldurra.
- Gizarte egitura, kultura eta oposizioaren bilakaera baldintzatua.
- 1939ko frankismoa.
- Oposizioaren suntsipena:
- Atxiloketak.
- Heriotza-zigorrak.
- Erbesteratzeak.
- Kartzelaratzeak.
- Nazionalismoaren aurkako jazarpena: Autonomia Estatutua baliogabetzea.
- Eusko Jaurlaritza erbestean.
- Errepresio kulturala:
- Euskararen debekua.
- Euskal sinboloen deuseztapena.
- Komunikabideen kontrola.
- Gosetea, hornidura faltak eta soldata baxuak: jendea borrokatu.
- Oposizio mugatua: erresistentzia erbestean eta barnean.
Ondorioak eta erresistentzia
- Ondorio pertsonal eta kolektiboak.
- Beldurra eta isiltasuna / Kontrol soziala.
- Identitate nazionalaren zapalketa: kultura eta hizkuntzaren defentsa.
- Erresistentzia berriak.
- Langile mugimendua, ikasleen protestak, Euskal kulturaren berreskuratzeko ekimenak.
- ETAren sorrera.
- Gizartearen zatitzea.
- Trantsizio demokratikoa: diktaduraren arrastoak luze.
- Oroimen historikoa.