Frankismoa Euskadin: Ekonomia, Gizartea eta Trantsizioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,05 KB
Frankismoaren ezarpena eta ekonomia Euskadin
Frankismoa Euskadin 1936-37 bitartean ezarri zen eta 1975. urtera arte iraun zuen.
Autarkia eta industrializazioa
50eko hamarkadaren amaieran egonkortze plan bat ezarri zen Espainian eta 60ko hamarkadan garapen planak aurrera eraman ziren. Horrek autarkiarekin amaitzea eta hazkunde ekonomikoa ekarri zuen, kanpoko inbertsioa erakarriz eta industria modernizatuz.
Gerra Zibilaren amaieran, 40ko hamarkadan, autarkia ezarri zen Espainian, baita Estatuaren interbentzionismoa ere. Gerra Zibilean, Euskal Gobernuak euskal industria ez suntsitzea erabaki zuen, eta frankismoak industria hori aprobetxatu zuen ardatz gisa.
Euskal industriaren garapena eta desberdintasunak
Autarkiak ekonomiaren hazkundea oztopatu zuen, baina 50eko hamarkadarako, Euskal lurraldeetan hazkunde ekonomikoa gertatu zen. Sektore nagusiak honakoak izan ziren:
- Bizkaian: siderurgia, ontzigintza eta industria kimikoa.
- Gipuzkoan: makina-erreminta eta metalurgia.
Horrek esportazioen hazkunde nabarmena ekarri zuen. Horrek guztiak euskal oligarkiari egin zion onura, baina herriaren gehiengoa miseria gorrian bizi zen, soldata baxuak, lan-baldintza gogorrak eta oinarrizko produktuen eskasia pairatuz. Horrek ezberdintasun sozialak areagotu zituen.
Bazegoen aurretiaz industria tradizionala, XIX. mendearen amaieran asko garatu zena eta frankismo garaian indarra hartu zuena. Horrek, aldi berean, Euskadi Espainiako motor industrial nagusietako bat bilakatzea eragin zuen.
Frankismoaren gainbehera eta trantsizioa
Frankismoa, 1939-1975 urte bitartean emandako diktadura izan zen, 70eko hamarkadan krisian sartu zena, arrazoi politiko, ekonomiko eta sozialen ondorioz.
Krisia eta aldaketa politikoak
Francoren heriotzak krisian zegoen gizartea are gehiago zatitu zuen. Barne zatiketek eta oposizioaren presioek aldaketak eragin zituzten. Bestalde, Trantsizio garaian, Adolfo Suarezek Erreforma Politikoaren aldeko Legea aurrera eraman zuen. Horrek frankismoko diktadurarekin amaitu eta demokraziarako bidea ireki zuen.
Demokraziaren sendotzea eta nazioarteko integrazioa
Horrez gain, 1978. urtean Konstituzio berri bat ezarri zen, demokrazia sendotuko zuena. Pixkanaka, gizarte zibila ere indarra hartzen joan zen, mugimendu sozial, sindikal eta politikoek protagonismo handia hartuz, hain zuzen ere. Euskal Herrian eta Katalunian autonomia estatutuak berrezarri ziren. Gernikako Estatutua 1979ko urriaren 25ean onartu zen.
70eko hamarkada hasieran, mundu kapitalista krisian sartu zen 1973ko petrolioaren krisiarekin, eta horrek Espainiako Gobernuari aldaketak egin beharra ekarri zion. Horren adibide da, esate baterako, Moncloako Ituna, ekonomia egonkortzen saiatu eta inflazioari aurre egiteko Gobernuak adostu zuen ituna.
Espainia NATOn sartu zen, baita EEEan ere (Europako Ekonomia Erkidegoa), hau da, gaur egungo Europar Batasunean, 1986an.