Frankismoa, Errepublika eta Gernikako Bonbardaketa: Azterketa Historikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,46 KB
Frankismoaren Defentsa eta Teknokratak
Frankismoaren erregimenaren defendatzaileek erabilitako izendapena izango zen Teknokratak: Arlo baten adituak izateagaitik gobernuko kide den norbait. 1957an Francoren gobernura sartu ziren militarrak. Modernizazio ekonomikoaren sustatutako nagusiak. Ekonomian adituak izateaz gain, Opus Dei katoliko ultrakontserbadoreko kideak. Nazionalkatolizismoa: Elizaren eta frankismoaren arteko aliantza sendo bat egon zen. Elizak frankismoa zilegi egin zuen eta errepublikak gizartea sekularizatuz kendu nahi izan zion eragina berreskuratu zuen. Bai, frankismoaren erregimenaren defendatzaileek erabili zuten izendapena izan zen. Franco eta bere jarraitzaileek beren burua "nazionalistak" edo "nazionalak" bezala izendatu zuten, Espainiaren benetako batasunaren eta identitatearen defendatzaile gisa aurkezteko.
II. Errepublika, Gerra Zibila eta Autonomia Euskal Herrian
II. Errepublika Espainian gizarte moderno eta demokratiko bat sortzeko ahalegina izan zen. Errepublika ez zen lurralde edo gizarte talde guztietan berdin ulertu edo defendatu. Hasieratik aspaldiko arazoak eta gabeziak gainditu nahi zituen politika erreformista egin zuten: gizarte politika aurreratua, antolaera deszentralizatua,... Politika hark botere atzerakoiak haserre zituen eta ezin izan zituen talde erradikalenen protestak ezkutatu. Militar batzuek errepublikaren kontra egindako estatu-kolpeak porrot egin zuen eta gerra bilakatu zen.
Gerrarako beste arrazoi sakonago batzuk egon ziren:
- 1929ko mundu krisiak eragin negatiboa eduki zuen errepublikanoen erreformetan. Nekazaritza inguruan gatazkak areagotu ziren.
- Alderdi politikoen polarizazioa.
- Errepublikanoek gobernua kendu zieten botere tradizionalei. Botere atzerakoi haiek aginte galdua berreskuratu nahi zuten nola edo hala.
Euskal Herriko Zatiketa
Hasieratik Euskal Herrian bi jarrera politiko bereizi ziren:
- Araban eta Nafarroan karlismoa nagusia zenez, errepublikaren aurkako altxamendua garaile izan zen.
- Bizkaian eta Gipuzkoan, ordea, euskal nazionalistak eta Fronte Popularra indartsuak zirenez, errepublikaren defentsa nagusitu zen.
Zatiketa hau euskal autonomiaren sorreran ikusi zen. Eusko Ikaskuntzak idatzitako Lizarrako Estatutua ez zen aurrera atera. Estatuaren printzipio batzuekiko talka zegoen, proiektuarekin jarraitzeko aldaketak egitea ezinbestekoa zen. Nazionalistak errepublikazaleengana hurbildu ziren, karlistak, ordea, aldendu eta errepublikaren etsaien bandoan aritu ziren. Ondorioz, Nafarroa kanpoan geratuko zen eta Araban egindako presioengatik Estatutua onartzeko prozesua atzeratu zen.
Eusko Jaurlaritza Gerra Garaian
Gerra zegoen bitartean, euskal autonomia martxan jarri zen 1936ko urrian. Eusko Jaurlaritza koalizio-gobernu bat izan zen, Agirre lehendakariaren zuzendaritzapean. Bere zeregin nagusia errepublikaren defentsa antolatzea izan zen. Lurraldetasunaren eta denboraren ikuspuntutik oso mugatua izan zen gobernu autonomoaren agintea.
Iparraldeko Frontea eta Errepresioa
Madril konkistatzea ezinezkoa zela ikusita, Francok iparraldeko gune errepublikanoaren kontrako kanpainari ekin zion. Lurraldearen kontrako erasoaldietan potentzia faxisten laguntza militarra erabakigarria izan zen altxatuek gunea konkistatu ahal izateko. Euren lurraldea babesteko euskal errepublikanoek egindako ahaleginak alferrikakoak izan ziren; beste bandokoek soldadu gehiago zituzten eta haien kontrako masa bonbardaketez baliatu ziren aurkariak. Lehenago Gipuzkoa eta geroago Bizkaia eroriko ziren tropa frankisten kontrolpean. Erregimen totalitario berriaren helburua oposizio mota guztiak gogor zapaltzea zen. Errepublikaren arrastoak - autonomia barne - eta euskal nortasuna agintari zentralista berrien zerrenda beltzean egon ziren hasieratik. Bizkaia eta Gipuzkoa "probintzia traidoreak" izango ziren diktaduraren hizkeran. Irabazleek larrutik ordaindu erazi nahi zieten errepublikari leialak izana. Esate baterako, Kontzertu ekonomikoak ezabatu zizkien Francok.
Frankoren Lege Errepresiboak
Aztertu beharreko testu hau Francisco Franco jeneralaren gobernuak promulgatutako arau juridiko errepresiboa da. Egile indibiduala da: Francisco Franco Bahamonde errepublikaren kontrako altxatuen bandoa zuzentzen zuen militar afrikanista. Hartzaile kolektiboa: espainiar guztientzat (bereziki errepublikari leialak zitzaizkionentzat) idatzitako testua. Espainiako Gerra Zibila (1936-1939) amaitzear zegoen garaian argitaratu zen.
Legearen Helburuak
II. Errepublikaren defendatzaileen aurka promulgatu zen lege hau. Testuan honako ideia hauek argi uzten dira:
- Oposizio politikoaren debekua aldarrikatzen zuten.
- Espainiako gaitz guztiak errepublikazaleei leporatzen zizkieten.
Gerra amaitu baino lehen Franco bere diktaduraren oinarriak jartzen ari zen. Lege hau prozesu horretan kokatu behar dugu. Testuan matxinada gorria aipatzen dute, errepublikaren etsaiek euren buruari nazionalak deitzen zioten (haiek Espainiaren benetako defendatzaileak zirela adierazteko); errepublikaren defentsari kalte egin nahian, haien propagandan errepublikaren defentsa komunismoaren defentsarekin parekatu zuten. Gerratik jaiotzen ari zen diktadurari Mugimendu Nazionala deitu zioten haren defendatzaileek. Diktadura hura Falange Española Tradicionalista y de las J.O.N.S. Alderdi ofizial bakarraren inguruan antolatu zuten, Francoren zuzendaritzapean pentsaera atzerakoia zuten talde batzuk elkartu ziren. Fronte Popularra 1936ko otsailean egin ziren hauteskundeak irabazi eta errepublikaren iraupena lortzeko ezkerreko alderdi errepublikazale batzuek eta langile mugimenduko talde gehienek osatutako aliantza izan zen. Boletín Oficial del Estado delakoa Espainiako agintariek interes orokorreko agiriak (legeak, dekretuak,...) argitaratzeko erabiltzen duten komunikabidea da. Gerra zibilaren garaian errepublikak Gaceta de Madrid delakoa argitaratzen jarraitu zuen eta gune nazionalean Francoren gobernuak boletin hau argitaratzen zuen. Gerra amaitu eta gero diktadurak BOE delakoa mantendu zuen.
Gernikako Erasoa: George Steerren Kronika
Testu hau The Times egunkariko kazetari George Steerrek idatzi zuen, 1937ko apirilaren 27an. Gernikako bonbardaketaren berri ematen duen kronika bat da. Testuaren izaera historiko eta informatiboa nabarmena da, gertakariaren lekuko zuzen batek idatzia baita. George Steer britainiar kazetari bat zen, Espainiako Gerra Zibilean errepublikarren aldeko gertakarien berri ematen zuena. Testua Gernikako bonbardaketa gertatu eta biharamunean argitaratu zuen. Testua nazioarteko irakurleentzat idatzita dago, bereziki Erresuma Batuko eta Frantziako jendearentzat. Kazetariak gertatutakoa mundu osoari zabaltzea zuen helburu, gerra kriminalitatearen berri emateko.
Bonbardaketaren Garrantzia
Gernikako bonbardaketa Espainiako Gerra Zibileko gertakari esanguratsu bat izan zen. Euskal Herriko Gernika hiria sinbolikoki oso garrantzitsua zen, bertan zegoelako euskal foru tradizioaren ikurra zen Gernikako Arbola. Bonbardaketa propagandaren elementu bihurtu zen, nazioartean Francoren erregimenaren basakeria agerian utziz. Francoren aldeko indarrek, aldiz, erasoa gutxietsi zuten eta gertatutakoa ukatzen saiatu ziren. Testu honek gertakarien lekuko baten ikuspegitik Gernikako bonbardaketaren garrantzia azaltzen du. Gertakari honek Espainiako Gerra Zibilean eta ondorengo gerretan bonbardaketa taktiken garapenean izan zuen eragina ezin da ukatu.