Frankismoa: Diktaduraren Ezartzea eta Bilakaera
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,94 KB
Frankismoaren Sorrera eta Ezaugarriak
1939an, Francok Gerra Zibila amaitutzat eman zuen. Horren ondorioz, botere absolutua eta diktadura ezarri zituen, frankismoa, alegia. Estatu berria konstituziorik gabe, alderdi politikorik gabe eta eskubide zibilik gabe sortu zen. Gabezia hori Gorteak Eratzeko Legea, Ondorengotza Legea, Espainiarren Forua eta antzeko legeen bidez konpondu zen. Egitura juridikoa osatzean, Estatuaren Lege Organikoa aldarrikatu zen. Franco armadaren jenerala, estatuko eta gobernuko burua zen, eta beranduago botere legegilea ere bereganatu zuen. Eredu faxistaren erabilera egin zuen, baina II. Mundu Gerra Alemaniak galtzean erabilera hori murriztu zen. 1942an Gorteak eratu ziren, baina ez zuten botererik.
Erregimenaren Oinarriak eta Babesak
Francok armadaren, Elizaren eta Falangearen babesa izan zuen. Erregimenaren oinarriak honako hauek ziren:
- Armada: Garbitua izan zen eta erregimenaren oinarri bihurtu zen.
- Eliza: Altxamendua onetsi zuen, eta legitimotasun moral handia eman zion erregimenari.
- Falangea: Francoren agintaritzara moldatu behar izan zuen.
Francok goi-burgesiaren eta monarkikoen aldetik ere sostengua lortu zuen.
Gizartearen Errepresioa eta Oposizioa
Frankismoak Errepublikako erregimena desegin zuen eta gizarte eta ideologia zorrotza ezarri zien espainiarrei. Zentsura nagusi izan zen, kultura pobretu zen eta eragin liberalak alde batera utzi ziren.
Errepublikaren aldekoak alde egiten hasi ziren. II. Mundu Gerra hastean, batzuk Espainiara itzuli ziren, eta beste batzuek Frantziako erresistentziarekin bat egin zuten. Asko Mexikora joan ziren. 1939an, Erantzukizun Politikoen Legea argitaratu zen. Preso asko zeuden, eta exekuzio ugari izan ziren. Kartzelak prestatu behar izan zituzten. Unibertsitateko irakasleek garbiketa prozesu zabala jasan zuten. Beldurra nagusi zen.
Oposizioa klandestinitatean antolatzen zen, kontrolatuta zeuden arren, eta faxismoa desegiteko itxaropenak areagotu zitzaizkien. Komunistek gerrilla-ekintzak burutu zituzten, biztanleriaren parte-hartze txikiarekin. Protestak eta grebak ugaritu ziren, eta ikasle mugimendua frankismoaren aurkako sinbolo bihurtu zen.
Espainia II. Mundu Gerran eta Nazioarteko Isolamendua
Francok II. Mundu Gerran parte hartu nahi zuen, baina Espainiaren egoera kaskarra zen. Horregatik, neutral deklaratu zen. Hitler eta Franco elkartu egin ziren, baina Francok ez zuen bere helburua lortu. Espainiak SESBren inbasioa ospatu zuen eta Dibisio Urdina bidali zuen komunisten aurka borrokatzeko. Alemaniak porrota jaso zuenean, faxisten sinbologia baztertu zen, eta Espainia Nazio Batuetatik kanpo utzi zuten.
Ekonomia Autarkikoa eta Ondorioak
Ekonomia-politikaren helburua ekonomia autarkikoa ezartzea zen. Martxan jarri zen, eta nahiko nazionalista eta interbentzionista zela esan behar da. Industria militarra jorratu zen, eta ekonomia-jarduera arautu zen. Erregimenaren ekonomia-politikak ondorio negatiboak izan zituen:
- Bizi-maila okerrera egin zuen.
- Hazkundea geldotu zen.
- Inflazioa gora egin zuen.
- Nekazaritza-ekoizpena behera egin zuen.
- Gosea eta lehortea nagusitu ziren.
Bakartzearen Amaiera eta Aldaketak
Bakartze-aldiaren ondoren, Vatikanorekin Konkordatua eta Madrilgo Ituna sinatu ziren. AEBk pentsatu zuen Franco aliatua izan zitekeela, baina ez zuen lortu Espainia NATOn sartzea. Marokoko krisian ez zuen laguntzarik izan.
1957an, gobernu berria izendatu zen. Carrero Blancori esker, Opus Deiko teknokratak gobernuan sartu ziren. Politika autarkikoa amaitu zen, eta neurri liberalizatzaileak ezarri ziren. Apurka, erregimeneko sektoreen arteko desadostasunak areagotu ziren. Pezeta ere debaluatu zuten. Aldaketak 1959ko Egonkortasun Planaren ondoren hasi ziren nabaritzen.