Frankismoa (60ko hamarkadatik aurrera)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,2 KB

Hirurogeiko hamarkadaren garapen ekonomikoak kultura, hezkuntza eta pentsamendu irekiagoa ekarri zuen. Baina sistema politikoa, diktaduraren zapalkuntza, etzen aldatu.

I.- GARAPEN EKONOMIKOA ETA HIRITARTZE PROZESUA

1959ko garapen planaren arrakasta handia izan zen: barne produktu gordina (BPG) eta buruz gaineko errenta (BGE) bikoiztu ziren. Hona hemen Espainiako garapen ekonomikoaren ZERGATIAK:

  • Nazioarteko egoera ekonomikoa oso aldekoa zen.

  • Atzerriko kapitalen inbertsioak, lanesku merkeak erakartzen zituelako.

  • Lan eskua oso merkea zen.

  • Turismoa zela eta lortutako ingresoak; Espainiako prezio merkeak turistentzat erakargarriak baitziren.

  • Emigranteek bidaltzen zuten dirua.

  • Estatuen inbersioak lan publikoetan.

Hazkunde “miragarri”a deskorekatua eta mugatua zenez arazoak eragin:

  • Sektoreen arteko desorekak; nekazaritza, inbertsio gutxi egin zituztenez, produktibidadea oso baxua zen.

  • Nekazari askok landaldetik hirietara joan behar izan zuen eta asko atzerriratu ziren.

  • Espainiako Eskualdeen arteko desorekak areagotu ziren.

  • Estatuaren gizarte zerbitzuak oso kaxkarrak ziren.

  • Sistema fiskala injustoa zen. Zerga gehienak zeharrekoak zirelako eta dirudunek iruzur handia egiten zutelako.

  • Ingurugiroaren hondamendia, ibaietan isurketa zikinak eta kostaldean eraikin zatar eskergak egiten zituztelako.

II.- KANPO HARREMANAK

EEEan SARTZEKO AHALEGINA

Europako Elkarte Ekonomikoa sortu zenean Espainiako gobernuak EEEri eskaria formala egin zion, bat egiteko. Europako Parlamentuak eskaria baztertu zuen esanez oinarrizko eskubideak eta askatasunak errespetatzen ez dituzten estatuak” ez zituztela onartzen.

III.- ERREGIMENAREN AURKAKO OPOSIZIOA

GIZARTE MUGIMENDU BERRIAK

Hazkunde ekonomikoarekin herritarrak demokrazia eskatzen hasi ziren. Oposizioa alde guztietan agertu zen.

Espainiak Europako Ekonomia Elkartean sartzeko eskabidea egin zuenean oposizioaren ehun bat ordezkarik Municheko hitzarmena izenpetu zuten Francoren diktadura salatzeko.

Unibertsitatean protestak ugaritu ziren.

Grebak eta langileen protestak ugariak izan ziren., Comisiones Obreras (CCOO) sortu zen, industria handietan sindikatu nagusia.

Eliza katolikoak ere askatasun falta salatu zuen..

Nazionalismoa ere indartu, ETA sortu zen, Euskal Herriko nazionalismo zaharraren adar iraultzaile berria. Geroztik ekintza armatuak aniztu.

IV.- FRANCOren ERANTZUNA

ZURRUNTASUN POLITIKOA

Francok Espainiako instituzioak barne eta nazioarteko egoerara egokitu:

  • Orden Publikoaren Legea eman zuen, “legez” erregimenaren aurkakoak jazartzeko.

Orden Publikoaren Auzitegi berria (TOP) sortu zuen. Aurrerantzean, buruzagi politiko eta sindikalei zigor handiak ezarri zizkieten, unibertsitateak itxi zituzten, salbuespen egoera indarrean jarri zuen eta atxiloketak agindu zituzten.

  • Demokrazia organikoa.

Francok Estatuaren Lege Organikoa eman zuen. Lege horren bidez, eskubide politikoak “organo”en esku utzi zituen (sendia, udalerria, sindikatua. Familien ehun ordezkarik Espainiako Gorteetan parte hartu zuen (baina oposizioko alderdiek ez).

DIKTADURAREN AMAIERA (1969-75)

Frankismoaren azken urteetan inoiz baino istilu handiagoak gertatu ziren, garapen ekonomikoak ez zuelako erregimenaren aldeko atxekimendua ekarri, askatasunez bizitzeko gura baizik. Erregimenaren aldetik lortu zuten erantzun bakarra poliziaren errepresioa izan zen. Francoren ingurukoen ardura nagusia Caudillo hildakoan erregimenaren jarraipena zihurtatzea zen.

  1. Oposizioa indartu zen

Askatasun sindikala eta politikoa eskatzeko, langileen grebak gero eta usuagoak ziren.

  1. Elizaren oposizioa

Eliza erregimenarengandik urruntzen hasi zen: gotzaiek konkordatoaren berriztapena eskatu zuten, eta oposizio demokratikoaren aldeko idazkiak izenpetzeagaitik apaiz katoliko asko atxilotu zuten Elizaren zati bat behartsuenen zerbitzuan lanean hasi zen, hiri handien auzo pobreetan bereziki.

Entradas relacionadas: