Frank Lloyd Wright-en Arkitektura: Prairie Houses-etatik Guggenheim-era

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,55 KB

PRAIRIE HOUSES

- Prairie School estiloak diseinatuak - Ibilbide luzea izan zuen atzetik, ez baitzuen naturarekin erlazio handirik.

ROBIE HOUSE (1908)

- Chicagon kokatua. - Gela bakoitza besteari ireki · gardentasun bisual handia eta argia espazio jarraitu osora sartzea. - Zonak banatzeko altuera ezberdinetako sabaiak eta altzari finkoak erabili zituen. - Tabikeak alde batera utzi, holan espazio definituen eta itxien arteko banaketa lortuz. - Gainerako Prairie Houses-en bezala, etxea kanporantza itxi eta barruan espazio jarraitutasuna mantentzen da. - Adreilu erromatarrez eta kare-harriz egina dago. Boladizo handiak lortzeko altzairuzko habeak erabiltzen ditu, tximiniarekin lotzen dituenak.

LARKIN (1903)

- Progresua eta aurrerakuntza. - Aire girotuaren aplikazioaren aitzindaria. - Praktikan jarri zuen bere pentsamoldea -> arkitektura desberdinen aplikazioaren arabera jendearen portaera desberdina dela. - Langileen egoerarik hoberena sortuko zuen arkitektura diseinatu · ahalik eta etekin gehien atera. - Solairu eta gune gehienak barruko patiora zabaldu. - Kanpotik mutu dagoen eraikina sortzen du, barruko sentsazio eta guneak landuz. - Egitura altzairuzkoa eta pilareek solairuak heltzen dituzte.

UNITY TEMPLE (1904)

- Oak Park, Illinois, kokatutako eliza. Munduko lehen eraikin modernoa kontsideratzen da. - Erabiltzen den material bakarra hormigoi armatua da. - Komunitate espazioa eta espazio erlijiosoa separatu: antzekoak diren bi eraikin korridore batez separatuak. - Argi naturala sabaian dauden beirateetatik sartzen da · beirateak tonu berde, marroi eta horiz diseinatuak. - Solairu nagusira behe solairu batetik iristen da. - Akustika oso ona du.

TALIESIN I, II, III (1911-20)

- 3 sekzio: bi gune handi alboetan eta lotzen dituen galeria bat. - Gune handi horietako bat Wrightek estudio bezala erabili zuen. - Beste hegala, bizilekutzat hartu zuen. - Etxea, kare-harri horiz estalita dago. - Barrutikan igeltsua arearekin nahastu zuen, urre kolorea emanez.

TALIESIN II

- Aurrekoaren errekonstrukzioa eta oso antzekoa.

TALIESIN III

- Hau ere suntsitua izan zen. - 1928an berreraikitzen hasi zen eta betirako geratu zen han. - Inguruko lurrak erosi zituen · Lur horietan eskola adibidez sortu zuen.

CALIFORNIAN HOUSES

- Semperren printzipioa betetzen duen etxe mota. - Kaliforniako ingurura Prairie Houses ez zirenez ondo moldatuko, bere etxebizitzaren eredua birdiseinatu zuen.

BARNSDALL HOUSE (1917-20)

- Los Angelesen kokatua. - Oina angeluzuzena da eta mutur batean zeharkako bloke bat du -> eguneko gunea. - Wrightek diseinatutako zementuz eginiko bloke aurrefabrikatu batzuek osatzen dute eraikina. - Leiho txikiak ditu eta zaila da kanpoaldetik ulertzea. - Patio zentral baten inguruan antolatuta dago -> inguruan plano eta terrazak. - Tximinia handia du -> 3 alde urmael batez inguratua. - Beira artistikoz osatutako leihoak ditu eta izkinetan ere beira erabili zuen. - Etxea museo bilakatu da. - Obra estetiko bat da, bizilekua baino gehiago. - Euriak eta lurrikarek gaizki egin diote etxeari.

MILLARD HOUSE (1923)

- Los Angelesen kokatua. - Textil block-erako 4 etxebizitzetatik lehena. - Etxea inguruan integratu nahi zuen · zuhaizti batean kokatu zuen eta hormigoizko blokeak inguruko materialekin egin zituen -> hondarra, legarra eta mineralak · hormigoizko blokeak egurrezko moldeak erabiliz egin zituen. - Integrazioa handiagoa izateko, zuhaitzen kolore eta formarekin nahasi nahi izan zuen. - Etxeak 220m2 ditu eta 3 pisu ditu · 1. solairua -> sukaldea, etxekoandrearen logela eta terrazara ematen duen jangela · 2. solairua -> sarrera nagusia, gonbidatuen logelak eta altuera bikoitzeko egongela (tximinia eta balkoi batekin) · 3. solairua -> jabearen logela, egongela eta terraza baterantz bistak ditu. - Etxe honi ere kalte asko egin dizkio euriak.

BROADACRE CITY (1931)

- 1785an Jeffersonek legedia atera zuen -> amerikaz zuri bakoitzak akre bateko (4000m2) orubea izango zuela. - AEB osoa akre bateko neurrian sare ortogonal batean zatitzea proposatu zuen + zerbitzuak gehitzea. - Akre bakoitzean etxebizitza bat eta baratze bat egongo ziren. - Zerbitzuak biztanle multzoarekiko proportzionalak izango ziren. - Honela, gizarte sozialista eta parekatua sortu nahi zuen -> klaserik gabe. - Biztanleak autoz transladatuko ziren eta etxean eskuzko lana egingo zuten (patriotismo kuttua).

KAUFFMAN HOUSE (FALLINGWATER) (1936)

- Pensilvaniako Bear Run ibaiko kaskada baten gainean eraikia. - Edgar Kauffman eta haren familiarentzat diseinatua. - Gaur egun publikoari irekitako museoa da -> urtero milaka bisitari jasotzen ditu. - Gela bereziak ditu espazio banaketari, kokapenari eta akaberei esker. - Iparraldetik du sarrera · eskilara azpian kokatutako aurre-gune txiki batera eramaten duena. - Barruan egongela dago -> gela guztien moduan hormak fatxadan erabiltzen diren material berekoak ditu. - Zorua marroi koloreko harriz egina dago eta sabaiaren diseinuak espresuki egindako lanparak inguratzen ditu. - Jangelara sartu eta eskuinetara, harri naturalez inguratutako sutondoa dago · gelaren bi aldeetan, terrazara eramaten gaituzten 2 alde daude. - 2. solairuan -> 2 logela, 2 bainugela, bulegoa eta boladizoetan dauden 3 terraza daude. - Altzari guztiak Wrightek diseinatuak dira. - Etxebizitza naturan eta paisaian integratu eta inguruneko elementu bat gehiago izatea nahi zuen -> egiterako orduan hartutako erabakiak honetan oinarritu zituen.

JOHNSON WAX COMPANY (1936)

- Enpresa familiar batentzat 1886an sortutako proiektua (betun fabrika). - Arkitekturak portaeran duen eraginaren sinesduna · fabriken diseinua eta etekinaren arteko harreman zuzena (efizientzia). - Hasieran orubearen desatsegintasunagatik ezezkoa eman zion, baina Olivia Wright-en insistentziak konbentzitu zuen. - Gotorleku itxuradun eraikina, langilearen adiskidetasuna eta egoera egokia mantentzen duena -> tabikeria eza, argiztapen naturala, erosotasuna… - Eraikin horizontala eta natura bertan integratua. - Zutabeek nenufarren forma dute · zutabeak eta hegalak desberdindu zituen = egitura eta itxitura disoziatu. - Hostoak adierazten dituzten hegalen artean argizuloak daude · argizuloetan fluoreszenteak tartekatu zituen -> argiztapen naturala eta artifiziala bardintsuak izan daitezen. - Itxiturak teknika aurreratuekin isolamendu termikoa baimendu zuen · barrua: adreilua + airea + kortxoa + airea + adreilua : kanpoa. - Solairu arteko tartean haizea mugitzen da eta lur azpian lur-radiantearen tutuak daude temperatura kontrolatzeko. - Kanpo eta barne tenperaturaren aldaketa ez da igartzen. - Inertzien eta aire-boltsen bitartez ere mantentzen da temperatura. - Altzariak langileen erosotasunerako diseinatu zituen -> koloreak ere bereziak dira. - Ez zegoen oinezkoentzako sarrerarik -> autoentzako besterik ez.

TALIESIN WEST (1938)

- Sonorako desertuan kokatua. - Leku hartako eraikuntzan fijatu zen eta elementu berak erabili zituen. - Bertako klimari aurre egin zion, mekanismo artifizialen erabilerarik gabe. - Inguruko airea hezetzeko urmael modukoak sortu zituen. - Isolamendu termiko gisa, aire ganbara eta hormen loditasuna erabili zituen. - Paretak desertuko harrokekin eginak daude.

USONIAN HOUSES, JACOBS I

- Ia erabat aurrefabrikatua. - Edozein amerikarrek erosi eta bertan bizitzeko aukera izango zuen etxe tipologia landu zuen. - Estandarizazioa bilatu zuen modulazio edo sare bat jarraituz. - Eraikitze prozesuaren emaitza da eraikina -> inongo ornamentaziorik gabe. - Inertziarekin zeuzkan arazoak Dry Wall panel hormekin konpondu zituen.

JACOBS I

- Wisconsin-en kokatua. - Kanporantz mutua eta patio baterantz irekia. - Horizontalean hedatua eta L formakoa. - Teilatu laua eta altuera ezberdinetakoa guneen arabera. - 5000 dolar inguru kostatu zen. - Oin librea eta 2 logela zituen.

UNITARIAN MEETING HOUSE, SHOREWOOD HILLS, MADISON (1947-49)

- Lagunarte bateko lehen etxea. - Estatu Batuetako monumentu historikotzat hartzen da. - Elkarte handienetako bat da -> 200 heldu eta haur baino gehiago ditu. - Eliza adibide berritzaileenetariko bat bezala hartzen da.

PRICE TOWER (1952-56)

- Oso adin aurreratuan egin zuen. - Eraikinaren baldintzengatik Wrighten izaeratik aldentzen zen obra zirudien -> Johnson Wax eta Saint Mark Towerreko egitura eta elementuak batu eta honen eraikuntzarako emaitza paregabea lortu zuen. - Eraikina 4 kuadrante bertikaletan banatu zuen eta 1 desplazatu zuen · 3 zerbitzuenak eta 1 duplexak. - Erronbo eta lauki itxurako oina du. - Ibilbide guneko nukleoa (igogailua) du. - Etxebizitzetan espazio bikoitzak daude: goiko logeletik beheko terrazara. - Beira eta kobre urtuzko plakak ditu argi zuzena ekiditeko. - Brise Soleil erabili zuen. - Eraikinak 67m-ko altuera eta 19 solairu ditu.

BETH SHOLOM SYNAGOGE (1954-59)

- Filadelfiako Elkins Park, Pennsylvania, kokatutako sinagoga kontserbadorea. - Wrightek diseinatutako sinagoga bakarra. - 2007an monumentu historiko nazionala izendatu zuten. - Beira trasluzido eta plastikoz eginiko horma inklinatuak ditu · egunez eraikinaren barnealdea argi naturalez argiztatzen da · gauez argiztapen artifizial bidez argiztatzen da. - Sinagogatik 7-6m-ra brontzezko iturria dago (antzina kobrezkoa zen). - Santutegi nagusian 1020 pertsonentzat lekua dago · 2. solairuan kokatua dago, zerutik gertuago egon dadin. - Gizarteko historian parte denez, gaur egungo jabeek ezin dute aldaketarik egin erakundearen baimenik gabe. - Wrighten gurtza diseinu adierazgarrietako bat bezala hartzen da.

GUGGENHEIM MUSEUM NY (1957-60)

- 92 urterekin egin zuen. - Museoaren jabea zen Wrighten lagun mina, luxuz beteriko bizimodua zeramana. - Arrapala -> erakusketa era sekuentzialean egitea baimendu zuen. - Naturaren izaera -> itsasoko karrakalaren forma arrapalari ibilbidea emateko. - Boladizoetan eta forma geometrikoetan oinarritu zen. - Elementu guztiak bere bizitza arkitektonikoan aurretiaz aplikatuak zituen. - Argizulo erraldoitik sartzen den argi zenital difusoa obretara heltzen da, erakusketarako egokia izanik. - Inaugurazio egunean polemika handia sortu zen · ez zelako toki erosoa artelanak erakusteko · inguruarekin ez zuela koherentziarik ziotelako.

Entradas relacionadas: