Francisco Goya eta Espainiako Pintura Barrokoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,34 KB

Francisco de Goya (1746-1828)

Bizitza

Fuendetodosen jaio zen 1746an. Lucas Jordanen ikaslea eta José Luján bere maisua izan ziren. Lujánekin ezagutu zuen Espainiar Barrokoa. 40 urte arte pintore kostunbrista (gai herrikoiak landuz), Mengsen agindupean tapizak egiteko kartoiak diseinatuz.

1790ean gorra gelditu eta bakardadera eta isolamendura eraman zuen Goyak. Alde ezezkorrena eta ilunena ikusten da, baina bere enkarguak utzi gabe.

Osunako Dukesaren babespean, Carlos IV.aren pintorea izan zen. Arrakasta eta bizitza erosoa lortu zituen.

1808an, Independentzia Gerra hasi eta ikuspegi ezkorra areagotu egin zen, bere lanetan herriaren oinazea eta giza-krudelkeria irudikatuz.

Fernando VII.a errege zelarik, Madrilgo "Quinta del sordo"n isolatu zen (pintura beltzak egiten).

1823an, Bordelera joan zen, eta erbesteraturik hil zen 1828an.

Epealdiak

  1. Bizitzaren ikuspuntu atsegina, kolore argiekin, gai atseginak eta etengabeko marrazkia eginez.
  2. Oinazea, ezezkotasuna, beltzaren nagusitasuna, gai dramatikoak, beltzune-teknika eta etendurazko marrazkia + bizitzaren ikuspuntu iluna irudikatuz.

Gaiak

  • Kostunbristak: erromeriak, Madrilgo festak, burrukak, jokuak, errokokoaren grazia eta XVIII. mendeko Ingalaterrako maisuen eragina. Paisaietan Velázquezen eragina. (batez ere kartoietan).
  • Erretratoak: Sakontasun psikologikoa dago.
  • Erlijiosoak: Ez da pintore erlijiosoa, gorte-eszena edota herritar eszenak balira bezala agertzen dira.
  • Abertzaleak: Frantsesen aurkako gudan, Maiatzak 2a eta Maiatzak 3ko fusilamenduak.
  • Pintura beltzak: Mundu beltz bat irudikatzen du, sorginak, akerrak eta mamuekin.
  • Grabatuak: Dürer eta Rembrandtekin batera grabatzaile onena. 4 serie egin zituen: Caprichos, Desastres, Tauromaquia eta Disparates. Maisutasun handia lortu zuen, grabaketa mota eta teknika guztiak nahasiz.

Goyaren garrantzia artearen historian

Dürer, Velázquez eta XVIII. mendeko Ingalaterrako maisuen eragina jaso zuen baina tradizioarekin apurtu zuen. Garrantzitsua da barne mundua, fantasia eta kritika, errealitatearen irudikapena baino.

Neoklasizismoa ez zaio interesatzen. Eta lehen pintore modernoa izan zela esan daiteke.

Inpresionismoak hartuko du bere beltzune-teknika; Manet etorri zen Espainiara, Velázquez eta Goyaren koadroak ikustera.

Expresionismoak hartu zituen bere barne sentimenduen irudikapenak: beldurra, etab.

Surrealismoak, psikoanalisiaren irudi onirikoak irudikatu zituen, El Bosco eta Goyaren eragina jasoz.

Obra batzuk

  • Carlos IV.aren familia
  • Majak balkoian
  • Maiatzak 3a (Mamelukoen erasoa)
  • Maiatzak 3a (Moncloako fusilamendua)
  • Bordeleko esnesaltzailea

Pintura Barrokoa Italian (1600-1750)

Testuinguru Historikoa

  1. Arteen loraldia (Musikan: Bach, Vivaldi. Literaturan: Shakespeare, Quevedo. Filosofian: Descartes).
  2. Katoliko eta Protestanteen arteko lehia (gatazka erlijiosoak): Protestanteak (Lutero, Calvino); Katolikoak (Jesuitak eta Trentoko Kontzilioa, 1563: kontraerref.). Lehia erlijiosoak borroka politikoak eta gerrak ekarri zituen.

Pintura Barrokoaren ezaugarriak

  1. Errealiasmoa: Ohikoak ez ziren gaiak agertu ziren, oinazea, zahartzaroa, tristura eta itsustasuna irudikatuz. Ikonografietan, une dramatikoena agertu zen. Gai berriak agertuko dira, paisaiak edota bodegoiak adibidez.
  2. Kolorearen nagusitasuna: lehentasuna izango du koloreak, Florentziako Quattrocentoan ez bezala.
  3. Etengabeko sakontasuna: Objektuak urruntzen dira modu natural batez, ez planoka.
  4. Argiaren garrantzia: Forma argiaren menpe dago eta askotan ilunpean dagoena desitxuratuta dago.
  5. Konposizio asimetrikoa eta atektonikoa: Simetria ez da lehentasuna. Lerro horizontal eta bertikal trama desagertzen da. Konposizio atektonikoan, gauzek markoa gainditzen dute.
  6. Mugimendua: Mugimendua lortu zen eskortzo eta figura dinamikoekin. Paisaiak izadi lasaietik urrun.

Caravaggio (1571-1610)

  • Joera naturalista (koadroetako figurak kaleko jendea ziren, kristauak errazago identifikatzen ziren + kontraerreformarekin bat etorri).
  • Joera tenebrista (Argi bortitza erabiltzen da, selektiboa, gauza batzuei garrantzia eman eta beste batzuk ilunpean jarriz. Argiak antolatzen du koadroaren erritmoa eta konposizioa).
  • Obrak: Bako, Bodegoia, San Mateoren bokazioa, Amabirjinaren heriotza.

Espainiako Pintura Barrokoa

XVII. mendeko espainiako pintura oso urrun dago berpizkundeko gorentasunetik. Abiapuntua Caravaggio izan zen, naturalismoa eta tenebrismoa agertuz.

Ezaugarri orokorrak

  1. Izaera intimista: Italian ikusitako teatraltasunetik urrun, naturaltasuna nagusi delarik. Konposizio sinpleagoak dira.
  2. Gai erlijiosoen nagusitasuna.
  3. Sentsualitate falta: Italian eta Flandesen ez bezala, Espainian ez zen arindu zentsura.
  4. Tenebrismoa: Caravaggioren eraginez, baina zertxobait matizatua.
  5. Eskolak: Margolari bakoitzak nortasun ezberdin handia badu. Adibidez: Ribera, Zurbarán, Velázquez.

Diego de Velázquez (1599-1660)

Diego de Velázquez y Silva, Sevillan jaio zen. Aita portugaldarra eta ama sevillarra. Pacheco izan zuen irakasle, gero alabarekin ezkondu zen. Arrakasta lortu zuen: Gorteko pintore; Erregearen konfidantza laguna (Felipe IV); Santiagoko Ordenaren zalduna. Hondarribian hil zen. Karrera artistikoa Sevillan eta Madrilen egin zuen, eta Italiara joan eta eragina jaso zuen. Obra garrantzitsuak: Iruleak eta Meninak.

Hasierak Sevillan (1611-1623)

Pacheco bere maisuaren pintura manierista berehala gainditu eta barrokoaren joera naturalista eta tenebristari ekin zion.

Gortean sartu eta 1. bidaia Italiara (1623-1631)

Gortean sartu zen; bere erretratuek arrakasta handia lortu zuten, tenebrismoa baztertuz eta Van Dycken teknika jarraituz, sotiltasunez, sinpletasunez eta naturalismo handiz (adibidez: Felipe IV.aren erretratua). 1628an, Rubens pintore flamendar famatua, gortera iritsi eta Velázquezen genioa ikusita Italiara joateko aholkatu zion; han, gai mitologikoak eta giza biluziak egiteko grina piztu zitzaion (adibidez: Vulkanoren sutegia).

Gorteko pintorea. Heldutasuna (1631-1648)

Zaldizko erretratuak egingo ditu, Guadarramako mendizerra aire-perspektibaz ikusita fondo bezala erabiliz. Era berean, errege familiakoak, gortesauak eta bufoi ipotzak margotu zituen, Felipe IV.aren gortearen deskripzio duin eta gizatiarra eginez (adibidez: Sebastian de Morrás). Garai honetan bere historia-koadro bakarra egin zuen: Bredako Errendizioa.

Italiarako 2. bidaia eta azken obrak (1648-1660)

Italiara joan zen errege bildumarako koadroak erosteko aginduarekin. Joan aurretik, Venus ispilukoa margotu zuen. Garai honetan, koadroek irabazten dute argitasunean eta balore atmosferikoetan (adibidez: Villa Mediciko Paisaia). Madrilera itzulita, azken urteetan bere obra bikainenak egingo ditu, historiako margolaririk hoberenetako bat izatera bultzatuko dutenak, eta berehala lanek eta konpromezuek ahituta, hil egin zen (adibidez: Meninak, Iruleak).

Entradas relacionadas: