Francisco de Goya: Bizitza, Faseak eta Artelanen Konparaketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,46 KB

Francisco de Goya (1746-1828)

Francisco de Goya XVIII. mende amaieran eta XIX. mende hasieran bizi izan zen artista izan zen. Garai hartan, nekazaritza zen ekonomiaren ardatza, baina mendearen amaieran berrikuntzak sortu ziren, batez ere nekazaritzan eta abeltzaintzan. Estatuak industriaren garapena sustatzen hasi zen, eta horrek luxuzko industriak sortzea ekarri zuen, hala nola Tapizen Errege Lantegia, non Goyak lan egin zuen.

Gizartea estamentuetan banatzen zen, eta Goya, errege margolari izanik, Karlos IV.aren despotismo ilustratua eta ideiak bereganatu zituen. Gainera, Frantziaren inbasioan eta Independentzia Gerran parte hartu zuen, eta Fernando VII.aren absolutismoaren ondorioz Frantziara joan zen. Goya 1746an jaio eta 1828an hil zen, Espainian erromantizismoari hasiera emanez.

Estilo Artistikoa eta Teknika

Goyaren margoak ezin dira estilo artistiko zehatz batekin definitu, horren ondorioz, teknikari dagokionez pintzelkada xeheak eta askeak egiten zituen. Horrez gain, koloreak erabiltzean ez zituen beti kolore berdinak erabiltzen (batzuetan kolore argiak eta beste batzuetan kolore ilunak).

Margolaritza garaikidea aurreratu zuen eta elementu erromantizistak, inpresionistak, espresionistak eta surrealistak erabiltzen zituen bere koadroetan.

Goyaren Bizitzako 5 Fase Nagusiak

Goyaren bizitza nagusiki bost (5) fase ezberdinetan bereizten da:

1. Fasea: Lehen Urteak (1746-1771)

Goyaren lehen urteak lehenengo faseari deritzo. Txikia zenean, Zaragozara joan zen bizitzera eta ikasketak amaituta, Luzan margolariaren lantegian sartu zen 1760. urtean. Hiru urte barru, Madrilera joan zen eta 1766an San Fernandoko Arte Ederretako Akademian sartzeko lehiaketan parte hartu zuen, baina ez zuten onartu. Ondorioz, Francisco Bayeuren lantegian kokatu eta Karlos III.aren gorteko margolari bihurtu zen. Urte horietan eklektizismo neoklasikoaren eragina nabarmendu zuen, eta honen adibide Esquilacheren altxamendua (1766-67) eta Belaunaldi hirukoitza (1760-1769) izan ziren.

2. Fasea: Tapizetarako Kartoiak eta Lehen Erretratuak (1771-1788)

1769. urtetik 1771. urtera, Erroman eta Parman bizi izan zen. Hortik itzuli eta Zaragozako El Pilar basilikako kupula txikietako horma-irudiak egiteko enkargua jaso zuen. Kolore trinkoak eta forma dotore asko erabili zituen.

1773. urtean Josefa Bayeurekin ezkondu zen (Bayeu margolariaren arreba). Bitartean, urte horietan, Mengs eta Bayeu margolariei esker Santa Barbarako tapiz lantegirako kartoiak egiten hasi zen (gehienak Prado museoan kokatuta daude). Lan hauek dotoreak eta efektu bizikoak dira. Despotismo ilustratua erabiliz, aipagarrienak hauek dira:

  • Dantzaldia Manzanaren Ibai ertzean
  • Eguzkitakoa

Bitartean, Velazquezen obretan oinarrituriko grabatuak egiten hasi zen. Ondorioz, Gorteak bere obrak goraipatu zituen eta ospetsuago bihurtu zen. 1780. urtean berriz San Fernandoko Arte Ederretako Akademian sartzen saiatu zen eta lortu zuen Kristo gurutziltzatua obrari esker, 1785. urtean akademiako zuzendariorde bihurtuz. 1786an berriz erregearen margolaria bihurtu zen.

1780. urtetik aurrera hainbat erlijio-lan egin zituen. Lan horiek bere karreraren amaieran ospe handia eman zioten. Goyaren lehenengo erretratu ospetsuak Osunako dukearentzat egin zituen eta ondoren, 1788. urtean errege familiaren erretratuak margotu zituen. Aipagarriak dira Floridablancako kondea (1783) eta Jovellanos (1798). Hasieran, erretratuetan jarrera arranditsuetan margotzen zituen pertsonaiak, baina geroago naturaltasun handiagoa ematen hasi zen.

3. Fasea: Goya Ilustratua eta Krisia (1788-1808)

Fase honetan, eritasun larri bat izan zuen eta ia gor utzi zuen. Momentu hauetan, koadro txikiez osaturiko sail bikain bat margotu zuen, sormenean eta askatasunez margotu zituen gehienbat. Lan hauetan joera berria erakutsi zuen, ilustratuen ideiak nabarmenduz. Honen adibidea Akelarrea da (1797).

Baita ere grabatuak egin zituen (Kapritxoak, 1799. urtean) eta ilustrazioa ere nabarmena zen. Dramatismo eta fantasia handiko irudien bidez, zapalkuntzaren aurka eta gaiztakeriaren aurka jo zuen. Urte haietan zehar bere lanak iluntzen hasi zituen. Lan mota hauen adibide nagusiak Maja biluzia eta Maja jantzia izan ziren.

4. Fasea: Bigarren Helduaroa eta Margolan Beltzak (1808-1824)

Laugarren fasea, bigarren heldutasun aroa deitzen zaio, eta bertan Independentzia Gerraren testuinguruan koadroak marraztu zituen, adibidez, Maiatzaren 3ko fusilamendua edo Maiatzaren 2a Madrilen. Fantasia eta krudeltasuna azpimarratzekoak dira. Absolutismoaren berrezarkuntzaren ondorioz, gai erlijiosoei trataera berria eman zien, ohiko arauetatik urrun zeudenak.

Goyak Espainiatik ihes egin zuen 1819-1823. urteetan eta Margolan Beltzak egiten hasi zen. Hauen adibide nagusiak Saturno bere semea jaten eta Aker handia izan ziren.

5. Fasea: Azken Urteak eta Erbestea (1824-1828)

Azken fasea bezala, Goyaren azken urteak daude. 1824. urtean Espainiako egoera zela eta, Frantziara erbesteratu zen, zehazki Bordelera. Orduan, bere tristura alde batera utzi eta generoko koadroak marrazten hasi zen. Honen adibide Bordeleko esne banatzailea da.

Artelanen Konparaketak

1. Konparaketa: Eguzkitakoa (1) vs. Flauta-jotzailea (2)

Berdintasunak:

  • Olioa mihise gainean (konparaketako artelan guztiak).
  • Tamaina handikoak (hauek konparaketako txikienak).
  • Gaia: Biak gai profanoak (ez erlijiosoak), erretratuak dira (ez dute sinbologia berezirik).
  • Osaera diagonala (ez da simetrikoa), desoreka gustuko dutelako.
  • Naturalismoa eta errealismoa ikusten da bietan.
  • Pintzelkadari dagokionez: pintzelkada askea.
  • Koloreak bolumena sortzen du.

Desberdintasunak:

  • Paisaia: (1) Sfumattoa du; (2) ez.
  • Kolore gama: (1) kolore argiak, argi naturala; (2) barnekalde batean, kolore ilunagoak.
  • Garaia: (1) Rokokoaren garaia; (2) Barrokoko garaia.

2. Konparaketa: Karlos IV.aren Familia (1) vs. Meninak (2)

Berdintasunak:

  • Bi errege familien koadroak dira (Goyak Velazquezen koadroan inspiratu zen).
  • Olioa mihise gainean.
  • Tamaina handiko koadroak.
  • Biak monarkiak enkargatutako koadroak (talde erretratuak dira).
  • Bi margolariak erretratuan agertzen dira (aposta), lan intelektuala egiten du (artistaren ezagutza) (sinbologia edo ikonografiari erreparatzen dio).
  • Erretratu errealistak eta naturalistak.
  • Pintzelkadak oso askeak.
  • Bolumena kolorearekin lortzen da.

Desberdintasunak:

  • Garaia: (1) Erromantizismoko garaia; (2) Barrokoko garaia.
  • Konposizioa eta osaera: (1) lehenengo planoan; (2) sakontasuna, eta aire perspektiba (gelako giroa transmititzen du).
  • Dinamismoa: (1) Ez dago dinamismorik (mugimendurik ez); (2) dinamismoa dago (umeak txakurra zapaltzen).
  • Kolorea: (1) biziagoa, argi gehiago; (2) kolore ilunagoak (kolore harreak, lur koloreak).

3. Konparaketa: Maiatzaren 2a Madrilen (1) vs. Gaueko Errronda (2)

Berdintasunak:

  • Olioa mihise gainean.
  • Tamaina handikoak.
  • Mugimendu handia (dinamikoak, ibiltzen daudelako).
  • Ez da simetrikoa.
  • Argi intentzionala erabiltzen dute bereziki nabarmentzen duten gauzetan.
  • Pintzelkada azkarrak.

Desberdintasunak:

  • Gaia: (1) Egun zehatz bat islatzen du; (2) Gai profanoa da.
  • Enkargua: (1) Monarkiak enkargatu zuen; (2) Sindikatuak enkargatu zuen (poliziak).
  • Estiloa: (1) Erromantizismoa; (2) Barrokoa.

4. Konparaketa: Maiatzaren 3ko Fusilamendua (1) vs. 3 Errege Magoen Gurutzea (2)

Berdintasunak:

  • Olioa mihise gainean.
  • Tamaina handikoak dira.
  • Konposizio diagonalak.
  • Mugimendua eta bat-batekotasuna (momentu zehatz horretan gertatu delako).
  • Argia erabiltzen du protagonistak nortzuk diren jakinarazteko (batean zibila eta bestean Jesus).

Desberdintasunak:

  • Pintzelkadak: (1) askeagoa da; (2) xehetasun gehiago.
  • Gaiak: (1) historikoa; (2) erlijiosoa.
  • Enkargua: (1) Monarkiak eskatu; (2) Elizak eskatu.
  • Estiloa: (1) Erromantikoa; (2) Erlijiosoa/Barrokoa.
  • Ikonografia: (1) Gerraren bidegabekeria salatu nahi du (Gernika bezalakoa); (2) sinbologia erlijiosoa.

Entradas relacionadas: