Francesc Ferrer i Guardia eta Eskola Modernoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Formación y Orientación Laboral
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,25 KB
FRANCESC FERRER I GUARDIA
Bere garaian indarrean zegoen korronte pedagogikoaren eragile nagusia izan zen. Pedagogia anarkistaren eredu izan zen Ferrer. Kezka soziala, analfabetismo altua, proletario hasiberria eta langile mugimendu dinamikoen garaian bizi izan zen. Gaztetatik pentsamendu askatzailea, anarkista eta errepublikanoa zuen.
Testuinguru historikoa (XIX. mende amaiera - XX. mende hasiera)
XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako testuinguruan kokatu behar da. Garai horretan monarkiak aldaketa ugari jasan zituen, erregina erbesteratu ostean. Espainiako boterea hainbat errege desberdinek hartu zuten. Gainera, bi alderdi politikoak (Liberala eta Kontserbadorea) boterean txandakatu egin ziren, horretarako iruzurra eginez. Horrek langileriaren, sindikatuen eta anarkisten mugimendu sozialak sorrarazi zituen. Beraz, altxamendu militarrarekin batera, herri-altxamendu ugari gertatu ziren. Langile grebek garrantzi handia hartu zuten garai hartan.
Hezkuntzaren eta pedagogiaren eraginak
Esan bezala, Espainiako egoera politikoak aldaketak jasaten ari ziren bitartean, hezkuntzan ere aldaketak eta erreformak gertatu ziren, eta horiek garai hartako pedagogo nagusien eragina jasan zuten. Eskola Modernoaren fundatzaile garrantzitsua Luisa Michel izan zen, hezitzaile popularra, feminista eta anarkista frantsesa, eta haurra eskola burgesetik aldendu behar zela bultzatzen zuena. Bestalde, Eskola Modernoaren beste eragile nagusiena Paul Robin izan zen, Cempuis izeneko eskola bat eratu zuena, non gizarteak baztertutako umeak zaindu eta hezi zituen.
OINARRI PEDAGOGIKOAK
Pedagogia anarkista
Pedagogia honen ezaugarri nagusia autoritatearen ezespena zen. Heziketa irakaslearen autoritatetik pentsatu beharrean, ikaslearen interesetatik eta haien askatasunetik egin behar zen. Era berean, hezkuntza integrala bultzatzen zen.
Pedagogia libertarioa
Berezitasun adierazgarriena teoria eta praktika bateratzeko ahalmena izan zen. Haien helburua mundu berri bat eratzea zen, horretarako burgesiak ezarritako oinarriak apurtuz, baita kontzientzia kritikoa sortuz, pertsona bakoitzak norberak erabakitzeko ahalmena izan zezan.
Pedagogia arrazionalista
Espainian eskola arrazionalista asko agertu ziren, non arrazoia, askatasuna, premien eta zigorren abolizioa, autoritarismo eza eta hezkidetza bezalako ideiak bultzatzen ziren. Katalunian mugimendu arrazionalista oso arrakastatsua bihurtu zen Ferrer i Guardiaren eraginari esker. Eskola Modernoarekin batera, beste eskola arrazionalista batzuk ere sortu ziren, arrazionalismoan, laikotasunean, antiautoritarismoan, hezkidetzan, azterketaren abolizioan, hezkuntza integralean eta ahozko irakaskuntzan oinarrituak.
ESKOLA MODERNOA
Ferrer kontziente zen kapitalismoaren kontrol sozialaz eta instituzioek irakaskuntzan bultzatutako doktrina autoritarioaz, zein irudi erlijiosoak eta herritarren baloreengatik ordezkatzen zituzten. Francisco Ferrer i Guardiak, 1891n Eskola Modernoa sortu zuen, anarkismoan oinarritutako proiektu pedagogiko libertario bat.
Printzipio nagusiak
- Irakasleak solidaritatean oinarritutako ikaskuntzarako elementu askatzaileak eskaintzen zituen, umeak hausnarketarako prestatuz, dogma erlijiosoaren, nazionalismoaren eta militarismoaren kontrako pentsamendu kritikoa estimulatuz. Ferrerrek askatasunerako pedagogia desiratzen zuen.
- Ikasleen arteko konpetentzia saihesteko, ez zegoen saririk, zigorrik ezta azterketarik ere.
- Hezkidetza sozial eta sexuala defendatzen zuen, eta eskola mistoa sustatu zuen, emakume eta gizonen berdintasunean oinarritutakoa.
- Bultzatu nahi zituen ideiak hauek ziren: askatasuna, arrazoia, tolerantzia, berdintasuna eta solidaritatea.
- Elkarren arteko laguntzan, solidaritatean eta injustizien kritikan oinarritutako metodologia.
Gaur egungo adibidea: Paideia
Paideia, gaur egungo Eskola Librearen salbuespena, Meridan, urte hauetako eskola anarkistaren adibide bakarra da. Gaur egun sektore anarkista askok eta CNT bezalako sindikatuek babesten dute. Estatuko eskolak kritikatzen ditu, hauek lehiakortasunean oinarrituta daudelako. Azterketak eta zigorrak ez dira existitzen, ikaslea da bere ikasketak sistematizatzen dituena.