Foruen Abolizioa: Testu Politiko-Juridikoaren Azterketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,73 KB

Iruzkina

Testu politiko juridikoa da, hainbat artikulu dituelako. Alfontso XII.aren tronu garaian, Bigarren Gerra Karlista amaitu ondoren argitaratutako testua da. Antonio Canovas de Castillok argitaratu zuen, eta, beraz, ez da artikulu pribatua. Euskal lurraldeetan zeuden foru erregimenaren abolizioa egiten du; hau da, testu honen ondorioz, euskal lurraldeek foruak galdu zituzten. Izaera publikoa du artikulu honek, eta, beraz, herri guztiari zuzenduta dago.

Ideia Nagusiak

Alfontso XII.a Espainiako errege denak, gorteek adostutako hainbat artikuluren berri ematen digu. 4 artikulu daude, eta bakoitzak hau esaten du:

  1. Lehenengo artikuluak dio euskal lurraldeek urteetan zehar izandako foru erregimen armada eta finantza aboliturik geratzen direla.
  2. Bigarrenak dio herritarrak soldaduskara joan behar direla.
  3. Hirugarrenak dio Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako herritarrak behartuta daudela edozein motako zergak ordaintzera.
  4. Laugarrenak dio gobernuak edozein momentutan foruak kentzeko baimena duela.

Testuingurua

1872ko apirilean, Bigarren Gerra Karlista hasi zen, Karlos VII.ak Espainiako koroa eskuratzeko zituen eskubideak aldarrikatu zirenean. Euskal Herriko karlistek Serranoren armadari aurre egin izan zioten, eta hainbat batailen ondoren, Serranok amnistia emateko konpromisoa hartu zuen Euskal Herriko karlistek armak uztearen truke, baina karlistek gerrari ekin zioten berriro Karlos nahi zutelako errege. Gerra piztearen arrazoietako bat estatu laikoa ezartzea izan zen. Hau sentipen erlijiosoaren kontrako erabaki bezala ikusi zen, eta, beraz, katolizismoaren defentsa sendotu zen alderdi karlistarekin batera. Gerra hau Katalunian eta Hego Euskal Herrian eman zen, baina karlistek indar gehien Nafarroan eta Bizkaian izan zuten. Gerra honen ezaugarrietako bat da gerrilla teknika eta sabotajea erabili izana. Gerra honetako protagonista Santa Kruz apaiza izan zen, euskal gerrillari ospetsuenetakoa. 1873an, karlistek euskal lurraldeak bereganatu zituzten, hiriburuak izan ezik. 1874an, 125 egunez Bilbo erasotu zuten, baina hala ere ez zuten bereganatzea lortu. Alfontso XII.ak tronu eskubideak lortzea, liberal, foruzale eta kontserbadore batzuk Karlosen alde egiteari utzi zioten, eta 1875ean liberalek armada karlista menperatu zuten. 76an, hainbat herri eta hiriburu garaitu zituzten liberalek, eta ondorioz, karlistek Frantziara alde egin zuten. Karlisten porrotaren ondorioz, foruak abolituak izan ziren, eta 1876ko abuztuaren 21ean lege hau idatzi zuten.

Ondorioak

Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia gai fiskal eta militarretan estatuko gainerako probintziekin parekatuta geratu ziren. Batzar Orokorrak eta Foru Diputazioak baliogabetu zituzten, horrela Diputazio Probintziala ezarriz.

Entradas relacionadas: