Formalismo Errusiarra: Literaturan Desautomatizazioaren Bila
Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,92 KB
Formalismo Errusiarra
Formalismo errusiarra XX. mendeko Errusiako literatura kritika eskola bat izan zen. Testuinguru iraultzaile batean sortu zen. XIX. mendean, Marxek Kapitala idatzi zuen, komunismoa eta sozialismoa aldarrikatuz. Kapitalismoa burgesiaren barnean zegoela adierazi zuen. Garai hartan, absolutistak ziren nagusi, Nikolas II.a tronuan zegoela. Gainera, Lehen Mundu Gerra eta industrializazioa gertatu ziren. Gizarte klaseen arteko aldea nabaria zen; ondorioz, protestak hasi ziren, Errusiako Iraultza piztu zen, eta Lenin boterera iritsi zen.
Formalismo Errusiarraren Etapak
Formalismo errusiarraren barruan hiru etapa bereiz daitezke:
- Sorrera (1915-1916): abangoardiak nagusi ziren.
- 1920ko goraldia.
- Arazo politikoengatik 1930ean egondako gainbehera.
Formalismo Errusiarraren Elkarteak
Hiru elkarte nagusi egon ziren:
- Moskuko Zirkulu Linguistikoa: Elkarte honek ikuspegi poetiko batetik hizkuntzalaritza eta poesia bultzatzen zituen. Bi autore nagusienak Jakobson eta Tomashevski izan ziren.
- Opojaz: Poesiaren hizkuntza aztertzen zuen. Autore garrantzitsuenak hauek izan ziren: Shklovsky, Tynianov...
- Artearen Historiaren Zirkulu Nazionala.
Formalismoa eta Futurismoa
Futurismoa kritika positibista eta inpresionistarekin apurtzen zuen mugimendu bat izan zen. Bi kritika hauen aurka zeuden formalistek sortu zuten. Hala ere, formalistak futurismoaren aurka zeuden. Zergatik?
Ideiengatik! Hauek ziren futuristen ideiak: literatura-sorkuntza ez da inspirazioaren fruitua bakarrik; teknikak eta prozedurak menderatzea ere bada. Formalistek hitzei, testuei, nola idatzita dagoen... testu fisikoari erreparatzen zioten.
Formalisten Helburua eta Metodoak
Formalisten helburua testuak sortzeko zein printzipio jarraitzen diren bilatzea zen. Horretarako, bi teknika edo metodo erabiltzen zituzten:
- Deskribatzailea: Testuaren egitura aztertzen zuen.
- Morfologikoa: Hitzen eta esaldien egitura aztertzen zuen.
Formalistek ez zuten interesik gizarte ikuspegian, ez zitzaien inporta autorearen bizitza, ezta tekniken berrikuntzan ere.
Formalistek literaturaren kontzeptua bere osotasunean ulertzen zuten testuaren errekurtsoak ulertzean. Formalismoaren beste mugimendu bat dadaismoa izan zen.
XIX. mendean, formalistak errusiar teoria literarioaren aurka zeuden, haientzat hizkuntza literarioan garrantzitsuena hitza bera zelako. Horren aurka, Veselovsky eta Potebnia zeuden.
Bietatik, Potebnia izan zen garrantzitsuena, eta errusiar literaturaren teoriaren bi tesiren aurka zegoen:
- Poesia irudizko pentsaera: Sinbolistek garatzen zuten eta ideia honen helburua irakurleek testua irudi batekin lotzea zen. Potebnia ez zegoen guztiz horren aurka, baina irudiaz gain zerbait gehiago sortu behar zuela irakurlearengan pentsatzen zuen.
- Mamia poesiaren ezinbesteko ezaugarria dela: Potebnia honen aurka zegoen, formalistek ez baitzuten mamiaren dualtasuna erabiltzen.
Troskiren Kritika
Aurrerago, Troskiren kritika goiztiarra agertu zen, formalisten aurka egongo zena, bera ortodoxia marxistaren aldekoa zelako. Troskik helburua lortzeko bide murritz moduan ikusten zuen formalismoa, baina ez erabateko soluzio moduan, berarentzat ez zuelako literatura zer den azalpen osoa ematen.
Jakobson eta Pragako Eskola
Jakobson beste formalista bat izan zen. Pragako eskola sortu zuen 1928an, eta bertako kideak Mukarovsky eta Wellek izan ziren. Eskola horretan, Jakobonek eta bere kideek testuen eraldaketa lantzen zuten, eta ez morfologia. Kontzeptu honek estrukturalismoa ekarriko zuen.
Formalismoaren Kontzeptuak
Literaturtasuna: Literaturaren helburua literariotasuna dela dioen kontzeptua da. Testu bat literarioa izatea egiten duena da. Aztergaiak hizkuntza, soinuak eta grafiak dira. Literaturaren berezitasunak bilatu eta literaturatik at dauden faktoreak bilatzea ez zitzaien interesatzen.
Jakobonek zientzia literarioen objektua literariotasuna dela azpimarratzen zuen.
Desautomatizazioa: Formalismoaren teorietatik sortutako teoria literarioa da. Hiru autore nabarmentzen dira: Shklovsky, Tynianov eta Mukarovsky. Espero denarekin haustea zuten helburu, askotan estetika baten mesedean. Harreraren legeak aztertzen zituzten.
Hautematen ditugun gauzak, lehendik hauteman ditugunez, ez gara ezezaguna den partean fijatzen. Hau da, gure pertzepzioa automatizatzen da, eta horregatik formalistek automatizazio horrekin apurtu nahi zuten, hainbat mekanismoren bidez desautomatizazioa sortuz. Horrela, irakurleak ulermenean eta testuan (artelanean) denbora gehiago emango luke.
Bi mekanismo printzipal daude:
- Iluntze poetikoa: Forma ilunduz pertzepzioaren zailtasuna handitzean datza, irakurlea denbora gehiago eman dezan artelana interpretatzen.
- Urruntzea: Hiru sorkuntza-prozesu ditu: objektua lehen aldiz ikusi, sorpresa eragin eta hizkuntzan arreta jarri.
Ez dugu ahaztu behar, orduan, objektua automatizaziotik askatu behar dela. Desautomatizazioa emateko, errepikapena, paralelismoak... bezalako errekurtso literarioak funtsezkoak dira.
Tynianoven Eraikuntza
Tynianoven ideia eraikuntza da. Eraikuntza nozio sistematikoa da. Tynianoventzat, literatura-lan bat sistema bat da.
Bi prozedura: obra (sistema)---literatura (sistema).
Bi elementu desberdin ezartzen ditu: menderatuak eta menderatzaileak (garrantzitsuenak).
Formalisten ustez, menderatzaileek sorkuntza adierazten dute. Beraz, eraikuntza autorearen nahiaren araberakoa da. Egilearen araberakoa izango da testuaren sorkuntza-prozesua.
Tynianoven teoria dominantea: Literatura-lan bat hierarkizatuta dauden hainbat elementuz osatuta dagoen sistema bat da. Elementu bat beti besteen gainetik egongo da, hau da, gailenduko da, eta horri esker, automatikoa izatera igaroko da eta desautomatizazioa aplikatuko da. Hau elementu dominatea aldatuz egingo da, sistema edo obra estatikoa ez izateko.
Elementu horien funtzioa aldatuz joango da literaturaren garapenean.
Fabula/Bilbea (Shklovsky, Propp)
Aristotelesentzat, tragediaren elementu nagusia fabula zen.
- Fabula: Gertakarien arteko lotura kronologiko-kausala.
- Bilbea: Gertakarien agerpen modua testuan.
Aristotelesen tragedian, bi ideia daude: ekintzaren mimesia/ekintzak diskurtso bidez osatzea.
Aristotelesen dikotomian (dikotomia tradizionala), mamia eta forma parean daude. Ez dago ez menderatzailerik, ez menderaturik. Mamia ekintzaren mimesia da.
Formalistek Aristotelesen ideiak berreskuratu eta gero, literatura modernora ekartzen dituzte, baina ez dute dikotomia tradizionala erabiltzen.
Ulertzeko modu berdina baina bitarteko (azaltzeko modua) desberdinak dituzte.