Fordismoa vs. Japoniako Eredua: Zein da Hobea?

Enviado por Chuletator online y clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,87 KB

ariketa: Japoniako mirari ekonomikoa

Fordismoaren eta Japoniako ereduaren definizioak

Hasi aurretik, fordismoaren eta Japoniako ereduaren definizioak ematea ondo etorriko litzateke. Fordismoa sistema sozioekonomiko bat da, Lehen Mundu Gerra baino lehenagoko industria-produkzio seriean oinarrituta. Izena sortzailearengandik dator, Henry Ford.

Japoniako eredua produkzio industrialean oso garrantzitsua izan zen Japoniako industria-aurrerakuntzarako. 1973ko petrolioaren krisiaren ondoren, fordismoari lekua kentzen hasi zitzaion kate-lanaren produkzioan, geroago aipatuko ditudan ezaugarriei esker, eta, batez ere, "just in time" sistemari esker.

Fordismoaren eta Japoniako ereduaren arteko desberdintasunak

Produkzio-metodoa

Fordismoan, langileen metodoa produkzio masiboan oinarritzen zen, eta produkzio-sistema horretan, kate- edo serie-lana zen nagusi. Japoniako ereduan, aldiz, haien produkzio-metodoa produktu baten eskaintzan eta eskarian oinarritzen zen, eta haien produkzio-sistema izugarri handia zen kantitate txikietan.

Soldatak

Langileen soldatak ere desberdinak ziren. Fordismoan, langileek diru-sari altuak zituzten; hau da, eskulana garestia zen. Japonian, guztiz alderantzizkoa gertatzen zen: soldata baxuak zituzten, eskulana merkea zen.

Lan-espezializazioa eta lan-malgutasuna

Fordismoan, langileen produkzioa zientifikoki neurtzen zen; hots, langileen produkzio-denborak kontrolatzen zituzten. Gainera, langileek rotaziorik ez zutenez, lan-espezializazioa lortzen zuten. Horrela, langile gehiago kontratatzen ziren.

Japonian, aldiz, langileek lan-malgutasuna zuten, eta haien lanpostuetan txandakatzeak zituzten. Horren bidez, lana aspergarria ez izatea lortzen zen, eta produktibitatea ez zen jaisten. Baina horrek alde txar bat zuen: langileak hainbat sektoreren jakintza izan beharko luke, edo beste zenbait makina erabiltzen jakin beharko luke. Aipagarria da Japonian erabiltzen zen "just in time" sistema. Horren bidez, produkzioaren denboraren eta produzitutako produktuen zirkulazioaren erlazioa hobetu zen merkatuan, sistema baten bidez, non langilean kontrol gutxiago zuten eta eskaria bizkortzen zen. Horrela, stock-ak 0-ra hurbiltzeko eta, horren bidez, biltegi bat behar ez izatea lortzen zuten, horiek oso garestiak baitziren.

Lan-baldintzak eta kontsumoa

Gainera, langile-sektorean, fordismoak langileen lan-baldintzak hobetzea bilatzen zuen. Horretaz gain, fordismoak bere langileak eta gizartea kontsumitzaile masiboan bihurtu nahi zituen, haiek eratutako produktuak kontsumitzeko. Japoniak, aldiz, alderdi horretan, soldata baxuak mantentzea zuen helburu, eta, horrekin batera, haien produktuen prezioa ere baxu mantentzea.

Ondorioa: Fordismoa vs. Japoniako eredua

Hori guztia ikusita, nire ustez, fordismoa askoz hobea da Japoniako eredua baino, gizarteari begira askoz hobea baita. Adibidez, fordismoak ematen dituen soldata handiei esker, langileek bizi-kalitate hobea izan dezakete, eta, horretaz gain, gizarte-kontsumitzaile masiboa egotea eragiten du, horrela diru-mugikortasun handiagoa lortuz. Japonian ez bezala, non produktuak merkeak diren eta soldatak baxuak, horren bidez, bizi-kalitate normala/txarra lortuz, nahiz eta horri esker industrian izugarrizko aurrerapena izan. Gainera, fordismoarekin batera sindikatuak agertzen hasi ziren, eta fordismoaren helburu bat horiekin arazorik ez izatea zen; horregatik, langileen baldintzak hobetzen zituzten. Baina fordismoak ere alde txar bat zuen: nahiz eta langileek lan-espezializazio handia izan, lana oso aspergarria zen, eta horrek psikologikoki langileari kalte egiten zion. Baina, hori guztia kontuan hartuta, nire ondorioa da fordismoa Japoniako eredua baino hobea dela, nahiz eta lan-baldintzetan, aurretik aipatu ditudan ezaugarriek erakusten duten bezala, Japoniako ereduarenak askoz hobeak izan.

Entradas relacionadas: