Fontainebleauko ituna

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,69 KB

ANTZINAKO ERREGIMENAREN KRISIA

1. KARLOS IV. AREN MONARKIAREN KRISIA GOBERNUAREN EGOERA XIX. Aren mendearen hasieran, Karlos IV aren monarkiak ez zuen prestigio handirik eta kontrola Godoy balidoak zuen. Arazo ekonomikoak ziren nagusi. Frantzia eta Erresuma Batuekin izandako gerrek finantza krisia sortu zuten. Horri urre egiteko, Godoyk desamortizazioa agindu zuen. FONTAINEBLEAUKO ITUNA 1808. Urtean Espainiak Frantziarekin Fontainebleauko ituna sinatu zuen. Itun honen bidez, Espainiak frantses tropak Espainian sartzeko baimena eman zion, Portugalgo lurrak konkistatzeko.  ARANJUENZKO ALTXAMENDUA Alderdi antigodoyistek  Karlos IV.Aren seme Fernando errege izatea nahi zuten. 1808ko martxoaren 17tik 18ra eman zen Aranjuezko altxamendua.
Ondorioz, Godoyk kargua utzi eta ihes egin behar izan zuen eta Karlos IV.Ak Fernando semearen alde abdikatu zuen. Honek, monarkiaren krisia areagotu zuen. 
FRANTSESEN OKUPAZIOA Fontainebleauko itunean adostu bezala, Napoleonen tropak Espainian sartu ziren Portugalgo lurrak konkistatzeko. Penintsulara iristean eta erregearen ahulezian jabetzean, Napoleonek penintsula osoa okupatzea erabaki zuen.  2. INDEPENDENTZIA GERRA (1808-1814) FRANTSESEN AURKAKO ALTXAMENDUA 1808ko maiatzaren 2an, Madrilgo herritarrek altxamendua egin zuten frantses tropen aurka. Errepresioa oso gogorra izan zen eta ehunka hildako izan ziren. Madrilgo altxamendua hiri eta herri askotara hedatu zen. Matxinatutako lurraldeetan inbaditzailearen aurkako gobernuak eta juntak eratu zituzten. Mugimenduak herritarrek sustatu zituzten, batez ere.  BAIONAKO ABDIKAZIOA Napoleonek Espainiako errege-familia Baionara deitu zituen. Baionan, Napoleonek tronuari uko egitera behartu zituen Karlos IV.A eta Fernando VII.A, bere anaia Josef Bonaparteren alde (Espainiako Josef I.A bihurtu zen). BAIONAKO ESTATUTUA Oinarrizko legeen multzoa. Lege horiek erregeak ezarri zutuen, herritarrek ezin izan zuten horretan parte hartu. Jainkoa goresten da eta katolitismoa aldarrikatu. Erregeak zuen botere osoa. Eskubideen aldarrikapena eta zeinbait erreforma eta ideia liberal agertzen dira.  Josef I.A erregeak, Espainia ez zuen babes handirik izan eta bere boterea oso mugatua zuen. Bere ekimen guztiak Napoleonen beharren mende zeuden, ez zuen inolako autonomiarik gobernuan. GERRAREN BILAKAERA Espainiaren okupazioa ez zen Napoleonek uste zuen bezain azkarra izan. Hasieran, Iparraldeko lurrak konkistatu zituzten. Ia Espainia osoa konkistatu zuten.  1808ko abuztuan, armada ingelesak penintsulan lehorreratu ziren portugaldarrei laguntzeko. Espainiako armadak ingelesei lagundu zien.  1812an, Napoleonek tropa ugari mobilizatu behar izan zituen, Errusiako kanpainarako. Horregatik, tropa batzuk Espainiatik erretiratu zituen. Espainiak  eta Ingalaterrak penintsulako frantses tropen ahultasuna baliatu zuten 1813ko ekainean, Gasteizko Guduan frantses tropak galtzaile irten ziren eta Josef I.Ak Espainiatik alde egin behar izan zuen. 1813ko abuztuan, San Martzialen ere frantses tropak galtzaile irten ziren. Bi gertaera hauek gerra amaitzeko lagungarriak izan ziren. Napoleon ia Europan garaitua zuten. 1813ko abenduan, Valencayko Ituna sinatu zuen Fernando VII.Arekin.
Independentzia gerra amaitu zen eta Fernando VII. Tronua itzuli zioten. 
JUNTAK, GERRILLAK ETA TALDE POLITIKOAK

  • Juntak: Lehenagoko agintaritzaren ordezkariak eta okupazioaren aurrean izandako adorearengatik prestigioa lortutako pertsonek osatzen zituzten. 1808. Urtean Junta Zentrala sortu zen. Presidentea monarkiaren ministro izandakoen esku zegoen. Gorteetarako deialdia antolatu zuten. 

  • Gerrillak: Herritarrek osatzen zituzten partidak izan ziren. Gehien bat, nekazariz osatua zegoen eta Junta Zentralak arautzen zituen. Frantses tropen aurka borrokatu zuten, enboskaden bidez. Armadarentzako lagungarriak izan ziren. 

  • Talde politikoak: bi talde politiko bereizten ziren: absolutistak, ordena zaharrari eutsi nahi ziotenak ta liberalak. Hauek liberalismoko ideiak defenditu zituzten eta juntek eta Gorteek abiatutako erreformak defendatu. Liberalen artean bi joera zeuden: 

  • Frantsestuak


    Gobernu frantsesaren aldekoak. Frantsesen gobernua ezarri nahi zuten.
  • Frantsestuen aurkakoak: Ez zuten frantsesen gobernua ezarri nahi.



Entradas relacionadas: