Fonotaktika eta Alternantzia Fonologikoak: Hotsen Erregelak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Formación y Orientación Laboral

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,13 KB

FONOTAKTIKA: Hotsen Murrizpenak eta Erregelak

Hizkuntzek murrizpen fonotaktikoak dituzte: bata bestearen ondoan edo hitzaren barruan leku jakin batean zein hots ager daitezkeen murrizten dituzten erregelak dira.

Ingelesaren Adibideak

  • Hitzak ezin dira /tl/ segidaz hasi, nahiz eta horrek ez duen esan nahi ahoskatu ezin denik (adibidez, Atlantic bezalako kontsonante ezberdinetan ahal da). Ingelesak murrizpen fonotaktikoa du /tl/ hots segida hasieran.
  • /au/ diptongoaren ostean ager daitezkeen hots bakarrak mihi puntarekin egindakoak dira: /t/, /d/, /s/, /z/, /n/, /ts luzea/... Hau da, /au/ diptongoaren ostean mihiaren aurrekaldearekin ahoskatutako kontsonanteak baino ezin dira agertu.

MURRIZPEN FONOTAKTIKOAK ETA SILABEN EGITURA

Murrizpen fonologikoak silaben egiturarekin lotuta egon ohi dira. Hizkuntza guztiek onartzen dituzte CV erako silabak (hasiera eta nukleoa, baina kodarik ez).

Silaba Egituraren Adibideak

  • Hawaiiera: Ez du kodarik onartzen, baina hasierarik gabeko silabak bai. Hau da, V eta CV erako silabak onartzen ditu, baina VC erakoak ez.

Kodako Murrizpena

Kodetan ager daitezkeen hotsen murrizpena da. Hizkuntza askok gehienez kontsonante bat onartzen dute silabaren kodan eta bat hasieran. Ingelesa ezohikoa da, CCVCC (adibidez, shrink) edo CCCVCCC (adibidez, sprints) bezalakoak onartzen baititu.

Bi hotsen agerpena, testuinguruan oinarrituta aurreikusteko modukoa denean, hotsak banaketa osagarria dutela esaten da.

ALTERNANTZIA FONOLOGIKOAK: Hotsen Aldaketak

1. Asimilazioa

Alternantzia modurik ohikoena da: bi hots ezberdin antzeko bihurtzea.

  • Hurbilekoa: Hotsak bata bestearen ondoan daudenean.
  • Urrunekoa: Hotsen artean beste segmentu batzuk daudenean.

Gehien agertzen den alternantzietako bat ahostun / ahoskabe bihurtzeko asimilazioa da. Ikus ingeleseko adibidea:

two cats /kæts/ baina two dogs /dɒgz/. Bestela esanda, ingelesez pluralaren markak aurreko herskariaren tasunarekin bat egiten du.

Asimilazio motak
  • Asimilazio osoa: Aldamenean dauden bi hots berdin-berdin bihurtzea.
  • Urruneko asimilazioa (Bokal Harmonia): Aldamenean ez dauden bi segmentuk zenbait ezaugarri fonetiko partekatzen dituztenean gertatzen da. Adibide nagusia bokal harmonia da. Harmoniazko sistemetan bokalek bata bestea asimilatzen dute, tartean kontsonanteak egon arren.

2. Disimilazioa

Asimilazioaren aurkakoa da: antzekoak diren bi hots ezberdinago egitea. Artikuluazio erraztasuna izan daiteke eragile bat, antzekoak baina berdin-berdinak ez diren hotsak bata bestearen ondoan zuzen ahoskatzea zaila delako.

Arazo hori konpontzeko bi aukera daude: antzeko hotsak berdintzea (asimilazioa) edo ezberdinago egitea (disimilazioa). Disimilazioa lagungarri izan daiteke entzuleentzat bi segmentu daudela ohartzeko.

Adibidea: Setswana hizkuntzan herskari ahostunak ahoskabe bihurtzen dira kontsonante sudurkari baten ostean, herskaria nabarmenago egiteko.

3. Txertaketa edo Epentesia

Kontsonante kateak hausteko bokalak txertatzen dira (adibidez, JonJonek).

4. Ezabaketa

Txertaketaren aurkakoa: kontsonante segida apurtzeko kontsonante horietako bat ezabatzen da. Lardil hizkuntzan hiru silaba baino gehiagoko hitzetan azken bokalak ezabatzen dira.

5. Ahultzea eta Indartzea

  • Ahultzea: Hotsak leunago bihurtzea, esaterako herskariak igurzkari bihurtzea.
  • Indartzea: Ahultzearen aurkakoa da.

6. Metatesia eta Errepikapenak

  • Metatesia: Hotsen ordena trukatzea (adibidez, latinezko parabola hitzetik dator palabra).
  • Errepikapenak: Segmentuak kopiatzea esan nahi du.

Entradas relacionadas: