Flyer eta logotipo diseinua: aholku nagusiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,89 KB
Infor azterketa
2 erronka
Flyer
Flyerra publizitatea egiteko erabiltzen den paper edo liburuxka bat da. Jendearen arreta erakartzeko eta pertsona gehiagok produktu bat eros dezaten edo leku batera joan daitezen lortzeko balio du.
Flyer diseinurako aholkuak
Flyer diseinuan kontuan hartu beharreko puntu nagusiak:
Arreta deitu
Izenburu interesgarri bat sortu; izenburuak dira lehenengo irakurtzen duguna, hortik dator ikuslearen arreta lortzeko aukera.
Koloreek axola dute
Erabili zure mezua laguntzen duten koloreak; koloreek sentsazioak transmititzen laguntzen dute. Erabili zure kolore korporatiboa zure marka identifikatzeko.
Tipografia aukeratzea
Tipografia aukeratzean garrantzitsua da: izenburuetarako deigarriagoa, testuarentzat irakurtzeko erraza den letra erabil ezazu.
Kalitatea
Inprimaketaren kalitateari esker, zure flyerrak profesionalagoak izango dira eta itxura hobetoa izango dute. Plastifikazioa ere erabil dezakezu.
Korporatibitatea
Erabili zure izena edo logotipoa folletoan eta beste publizitate-elementuetan. Horrek on egingo dio zure markari eta ezagunagoa egingo du.
Distantziak eta tarteak
Testuen arteko tarteak uzteak irakurgarritasuna hobetzen du. Ez jarri elementu garrantzitsurik ertzetatik gertu.
Konposizioa eta elementuen antolaketa
Marka-izena eta logotipoa garrantzitsuak dira; koloreak, tipografia eta argazkiak ere eragina dute. Koloreek emozioak transmititzen dituzte eta horiek kontuan hartu behar dira.
Logotipoa: zer izan behar duen
LOGOTIPOA ZELAKOA IZAN BEHAR DU
Berezia izan behar du
Logo on batek argi eta garbi bereizi behar du lehiakideengandik, eta bakarra izan behar du.
Moldagarria izan behar da
Benetako indarra duen logoak indar hori euskarri desberdinetan errepika dezake.
Egokia izan behar da
Marka baten logotipoa diseinatu aurretik komeni da markaren hartzaileak eta xede-taldea aztertzea.
Denboragabea izan behar da
Logo onak denboraz kanpokoak izaten saiatzen dira eta urteetan ez dute aldaketa handirik behar izaten.
Zer da infografia eta zertarako balio du
Infografia bat datuen eta informazioaren irudikapen bisuala da.
Infografiaren ezaugarriak:
- Zehatza izan behar da; testu asko ez jarri.
- Informatiboa izan behar du.
- Erraz irakurri behar da.
Infografia ona: erakargarria, jarraitzeko erraza eta kolore deigarriekin diseinatua.
Logotipo ona izateko aholkuak
Logotipo bikaina izateko gomendioak: irakurtzeko erraza, sinplea, ideia bakar bat adierazten duena; claim edo slogan bat eta baloreak azaltzen dituzten kolore eta tipografia egokiak erabiliz.
Kolore korporatiboak eta tipografia
KOLORE KORPORATIBOAK: Kolore korporatiboak marka batek jendeak erraz ezagutzeko erabiltzen dituen koloreak dira.
Serif — Errematearekin (klasikoa)
Muturretan erremate edo lerro txikiak dituzten letrak dira; itxura klasikoa ematen dute.
Sans Serif — Errematerik gabe (moderno)
Letra sinpleagoak dira, errematerik gabe; itxura garbiago eta modernoagoa dute.
Branding eta irudi korporatiboa
BRANDING marka eraikitzeko prozesua da.
- Logoa egin edo koloreak aukeratzeaz gain, irudi eta ospe bat sortu behar da, jendeak enpresa batekin lotzeko.
IRUDI KORPORATIBOA: Enpresa bat bisualki irudikatzen duen guztia da: logoa, koloreak, tipografia eta erabili ohi den diseinu-estiloa.
Naming
Naming: Definitu zure enpresa izena; izan sormena, ikertu eta egiaztatu aukeratutako izena.