Fluxu Magnetikoa, Lenz eta Faraday-ren Legeak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,99 KB
Fluxu Magnetikoa
FLUXUA. Indar lerro kopuruaren garrantzia ikusita, hori barnean hartzen duen magnitudea definitu da, fluxua hain zuzen. Horrela, gainazal batean zeharreko fluxua, gainazala zeharkatzen duten eremu-lerro kopurua da. Kontuan izanda indukzioaren intentsitatea eremu-lerro kopurua azalera unitateko dela: . Magnitude hau Weber-etan neurtuko da SI sisteman.
Fluxu Aldaketak eta Korronte Induzitua
Faraday-ren esperientzien azalpenak ematean bobina zeharkatzen duen fluxuaren ekuazioa kontuan izaten bada, esan liteke hiru aldagai direla korronte induzitua sortuko luketenak:
- B, indukzio magnetikoa aldatzeak, eremua aldatuz edo urrutiratuz-gerturatuz, fluxu aldaketa ekarriko du eta, beraz, eremu-lerro kopurua aldatzea korronte induzitua sortuz bobinan.
- S, bobinaren azalera aldatzeak, deformatuz edo eremutik kanpora atereaz, fluxu aldaketa ekarriko du eta, beraz, eremu-lerro kopurua aldatzea korronte induzitua sortuz bobinan.
- α, B eta S-ren arteko angelua aldatzeak, biraka jarrita esate baterako, fluxu aldaketa ekarriko du eta, beraz, eremu-lerro kopurua aldatzea korronte induzitua sortuz bobinan.
Lenz-en Legea
Ikusi dugunez, galbanometroak neurtutako korrontearen noranzkoa aurkakoa izaten da elementuetan aldaketen noranzkoa aldatzean. Lenz-en legeak dio bobinan sortutako korronte induzituak sortuko duen eremu magnetikoaren lerroen noranzkoa, korronte induzitua sortu duen fluxu irabaziaren ala galeraren aurkakoa izango dela; hau da, indukzioa sortu duen kausaren aurka egingo duela sortu den korronte induzituak.
Irudiko Azterketa
Irudian aztertuz:
- 1 irudian: azaleratik kanporatzen ari den fluxua gehitzean, azalerara sartuko dena sortuko du indukzioak.
- 2 irudian: ez dago aldaketarik, beraz, korronte induziturik ere ez.
- 3 irudian: azaleratik kanporatzen ari den fluxua gutxitzean, azaleratik kanporatuko dena sortuko du indukzioak.
Azalerara sartzen ari den fluxua hartuko balitz, gauza bera gertatuko litzateke, korronte induzituaren noranzkoa aurkakoa izanik.
Faraday-ren Legea
Bobinan sortuko den korronte induzituan bobina beraren egitura eta konposizioak eragina duenez, indar elektroeragile induzitua (iee) erabiliko da fluxu aldaketarekin erlazionatzeko, beste faktore gehiago ez baitira kontuan hartu behar. Lehenago adierazitako azalpenetan oinarrituta, honela enuntziatuko da Faraday-ren legea: zirkuitu bateko indar elektroeragile induzitua, zirkuitu horretan zeharreko fluxu magnetikoaren aldaketaren abiaduraren berdina da, zeinuz aldatuta (gorago esan denagatik –Lenz-).
Ekuazio honek adierazten duen moduan, ez da fluxua bera iee-a sortzen duena, horren aldaketa baizik, eta aldaketa horren azkartasunaren araberakoa da.