Fluxu magnetikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,41 KB


Sorgailu elektrikoa da energia mota jakin bat energia elektriko bihurtzen duen edozein dispositiboa. Sorgailuak korronte elektriko jarraitua sortzen badu, dinamoa deritzo, eta korronte alternoa sortzen badu, alternadorea.

Alternadorea


Iman iraunkorrek sorturiko B eremu magnetiko uniforme batean era mekanikoan ω abiadura angeluar konstantean birarazten den espira lau bat da Espira eremu magnetikoan biratzean, espirako fluxu magnetikoa aldatuz doa eta beraz, indar elektroeragile bat, ε, induzitzen da espiran, kanpo-zirkuituan zirkularazten duena.Espirak S azalera duela suposatuz, aldiune bakoitzean espiran zeharreko fluxu magnetikoa:


Espira ω abiadura angeluarraz ari bada biratzen, θ angelua, θ = ω t eran adieraz daiteke. Orduan, aldiune bakoitzean espira zeharkatzen duen fluxu magnetikoa izango da:


Faraday-ren legearen arabera, indar elektroeragile induzitua da:


Indar elektroeragile induzitua (ε) era sinusoidalean aldatzen da denboran, beraz, periodikoa da eta polaritatea aldatuz doa alternatiboki. Korrontearen intentsitatea Ohm-en legeaz kalkulatzen da:


R, erresistentzia da. Arrunteko alternadoreetan, espira bakarra erabili ordez, N espira dituen harila erabiltzen bada, fluxu magnetikoa eta indar elektroeragile induzitua N aldiz handiagotuko da.

Entradas relacionadas: