Fixismotik eboluzionismora: teoria eta gizakiaren jatorria

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,67 KB

Fixismotik eboluzionismora

FIXISMOTIK EBOLUZIONISMORA

Gizakiok beti nahi izan dugu jakin nondik gatorren, zergatik? Zer garen eta nora goazen jakitea funtsezkoa delako gure jatorria ezagutzeko.

Eboluzioa izan da galdera horren erantzunetako bat; jakina denez, eboluzionismoa eta fixismoa aurrez aurre egon ziren.

Fixismoa

Fixismoa George Cuvier (1769-1832) naturalistak proposatu zuen. Teoria horren arabera, espezie guztiak independenteak dira eta sortu zirenetik bere horretan iraun dute aldaketarik gabe.

Eboluzionismoa

Fixismoaren beste muturrean eboluzionismoa dugu. Teoriak dioenez, unibertsoa eta bizi mota guztiak nolabaiteko garapenaren emaitza dira, eta espezie-aniztasuna, berriz, aldaketaren eta egokitzapenaren ondorioa.

Eboluzionismoa XIX. mendean hedatu zen, baina teoriaren oinarriak XVIII. mendean hasi ziren finkatzen, transformismoaren bitartez. Buffon konde Leclerc-ek (1707-1788) eman zituen lehen urratsak transformismoaren alde, baina Moreau eta Maupertuis-ek (1698-1759) hedatu zuten benetan. Transformazioaren arabera, lehen espezieak transformatu egin ziren denboran zehar, eta horrela beste espezie batzuk sortu ziren.

Lamarckismoa

LAMARCKISMOA:

Eboluzio biologikoaren lehenengo teoria globala da. 1809an argitaratutako "Philosophie Zoologique" lanaren bidez azaldu zuen Jean-Baptiste de Monet (1744-1829) frantziar naturalistak, Lamarcken jarraitzaileena.

Teoriaren oinarriak:

  • Pixkanakako progresioa dago organismo sinpleetatik konplexuetaraino.
  • Pixkanakako aldaketa horiek ingurumena moldatzeko premiaren ondorioa dira: espezieak organo batzuk garatzen hasi ziren, eta beste batzuk erabiltzeari utzi zioten.
  • Erabiltzearen erabilerak organoak garatu eta perfekzionatu egiten ditu. BAIEZTAPENA: «Zer funtzio bete behar duen, horrelakoa izango da organoa».
  • Prozesu horren bidez geureganatutako karaktereak heredatu egiten dira, ingurunera moldatzeko arazoik izan ez dezagun. Jirafak, adibidez, lepo oso luzea dute; belaunaldiz belaunaldi luzatzen joan dira zuhaitzen hostoetara hobeto iristeko.

Darwinismoa

DARWINISMOA:

1858an, Galapagos uharteetara eta Hego Amerikara bidaiatu ondoren, Charles Darwin (1809-1882) eta Alfred Russel Wallace-k (1823-1913) eboluzioari buruzko beste teoria bat azaldu zuten Londresen. Bidaia horretan egindako behaketak oinarri hartuz sortu zuten teoria berria.

Mutazionismoa

MUTAZIONISMOA

Mendelen lanari esker, XIX. mendearen bigarren erdiko eta XX. mendearen hasierako azterketa genetikoek mutazionismoari bidea eman zioten. Teoriaren arabera, eboluzio-prozesua mutazioen araberakoa izaten da.

1901 inguruan, Hugo de Vries-ek (1848-1935) bereiztu zituen bi aldaketa motak: modifikazioak eta mutazioak.

Modifikazioak ingurumen-aldaketek eragiten dituzte eta ez dira heredatzen. Mutazioak, ordea, izaki bizidunen geneetan sortutako aldaketak dira eta hereditarioak izan daitezke. Teoriaren arabera, mutazioak halabeharraren emaitza izan ohi dira eta ez dira beti onerakoak.

Teoria sintetikoa eta neodarwinismoa

TEORIA SINETIKOA ETA NEODARWINISMOA

Hautespen naturalaren aldekoak eta mutazioaren defendatzaileak aurrez aurre aritu ondoren, teoria sintetikoa sortu zen bi ikuspegi horietatik.

Theodosius Dobzhansky-k eman zuen teoria sintetikoaren berri, "Genetika eta espezieen jatorria" lanean (1937).

Hurrengo urteetan, teoria sintetikoa lantzeari ekin zitzaion, zoologiako, paleontologiako, botanikako eta biologia molekularreko datuen bidez. Azterlanen helburua bi ildoen oinarriak uztartzea zen, eboluzio-prozesuaren nondik norakoak argitzen saiatzeko: Darwinen hautespen naturalaren oinarriak eta mutazioaren oinarri genetikoak.

Teoria sintetikoaren arabera, mutazioak organismoetan halabeharrez gertatu eta gero heredatu egiten diren aldaketen eragileak dira. Hautespen naturala eboluzioaren oinarri dugu: baliagarriak ez diren aldaketak desagertu egiten dira, eta ongi moldatutako izakiek irauten dute bizirik.

Biologiaren ikuspegitik, espezieen eboluzioa errealitate zalantzarik gabea da; baina oraindik ez dago garbi zein mekanismoren bidez gertatzen den guztiz.

Gizakiaren jatorria

GIZAKIAREN JATORRIA

Thomas Huxley-k, Charles Darwin-ek eta Ernst Haeckel-ek XIX. mendeko bigarren erdian aldarrikatu zuten gizakia animalia antropoideen eboluzioaren ondorioz sortu zela. Pongidoen familiakoak dira gizakiaren antzik handiena duten animaliak: giboiak, siarmanak, orangutanak, txinpantzeak eta gorilak. Pongidoak eta hominidoak hominidoen edo antropoideen superfamiliakoak dira. Hominido guztien artean, gaur egun espezie bakarra bizi da: Homo sapiens.

Ez dakigu zein izan zen Homoen azken arbasoa, baina garai hartako fosil ugari aurkitu dira, eta horri esker eboluzioaren prozesu osoa argitu ahal izan da, hasieratik gaur egungo gizakiaraino.

Austrolopitekoak

AUSTROLOPITEKOAK

Oihanetan bizi ziren (3.000.000-1.000.000 urte artean).

500 cm3-ko garezur-edukiera zuten, gorilaren antzekoa eta bi hankatan ibiltzen ziren.

Garai bereko Homo habilis izenekoak kopeta zabalagoa zuen, 700 cm3-ko garezur-edukiera eta bizimodu desberdina: eremu zabaletan bizi, familietan antolatuta, txabolak eta tresnak egiten zituzten.

Homo erectus

HOMO ERECTUS

Eboluzio-prozesuan aurrera egin eta Homo habilis zena Homo erectus bilakatu zen (milioi bat eta erdi urte ingurutik 300.000 urtera).

Fosilen arabera oinez ibiltzen ziren; 900 cm3-tik 1.200 cm3-ra garezur-edukia zuten, suaren erabilera bazekiten, gorputzarekin lotutako errituak egiten zituzten, eta harrizko tresnak egiten zituzten: bi aldeko aizkorak. Duela gutxira arte Homo erectusen eboluziotik uste zen bi espezie sortu zirela: Homo neanderthalensis eta Homo sapiens. Baina hori aldatu egin da.

Beste adar edo maila batzuk ere baziren: Homo heidelbergensis, Homo rhodesiensis eta Homo antecessor. Atapuercako aztarnategian, Burgosen, azken horren aztarnak aurkitu zituzten.

Homo sapiens

HOMO SAPIENS

100.000 urte inguruan sortu zen, Afrikan eta Ekialde Erdian, eta 40.000 urte inguruan heldu zen Europara. Hasieran nomadak ziren eta ehiza zuten bizibide; gero nekazaritzan eta abeltzaintzan hasi ziren. Armak eta tresnak egiten zituzten, jantziak eta apingarriak ere. Hildakoei begirune handia erakusten zizkieten eta ehortzi egiten zituzten. Artelanak ere sortzen zituzten: Altamirako labar-pinturak (Espainian) eta Laucaoux-koak (Frantzian). Gaur egungo gizakiaren garezur berbera edo handiagoa zuten.

Apurka-apurka gizakia ingurumenaren presiotik askatzen joan zen eta erabakiak hartzeko gaitasuna lortu zuen. Ez zen moldaketa biologiko hutsa izan: bere egitura fisiologikoaren premiei erantzuteaz gain, mundu kultural bat ere sortu zen, eta mundu horren eraginez da gizakia den modukoa. Antropologoek gizatiartzea deritzote prozesu horri.

Gizakiaren berezitasunak

GIZAKIAREN BEREZITASUNAK

Gizakian zein ezaugarri bereizgarri dituen jakiteko onena animaliekin alderatzea da; errazago ikusiko dugu gizakiok eta gainerako animaliak zertan berdinak eta zertan desberdinak diren.

Gure arbaso animaliekiko desberdintasunak

GURE ARBASO ANIMALIEKIKO DESBERDINTASUNAK

Desberdintasun biokimikoak, genetikoak eta anatomikoak.

Ezaugarri biokimikoei eta genetikoei dagokienez, ez dago alde handirik gizakiaren eta antropoideen artean: gizakiok 23 kromosoma pare ditugu, eta tximino antropoide handiek 24.

Anatomiarengatik, gizakiok eta antropoideek ezaugarri desberdinak dituzte; gizakiaren ezaugarri batzuk hasierako egoeretan mesedegarri gertatu ziren.

Giza anatomiaren ezaugarri nagusiak:

  • Hortz eta masailezur txikiagoak.
  • Eskuaren dorma eta trebetasuna —konplexua eta zehatza—.
  • Bi hankatan eta zutik ibiltzeko gaitasuna. Gizakiaren hankak eta oinak aldatu egin ziren; horren ondorioz, behaketa-gaitasun handiagoa lortu zuen eta eskuak libre geratu zitzaizkien, bestelako hainbat eginkizunetarako erabil zitzaketela: tresnak egiteko, eta abar.
  • Garunaren garapena: garuna handitu eta konplexuago bihurtu zen. Horrela sortu zen kultura (teknikak, sinboloak, ...).

Entradas relacionadas: