Fixismoa, Transformismoa eta Kultura: Gizartearen Eboluzioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 9,22 KB
Fixismoa: Aristoteles
Espzieak ez direla aldatzen dioen teoria.
Aristotelesek defendatu zuena.
Kreazionismoa defendatzeko argudio gisa erabili zen, hau da, izaki goren batek mundua ikusten dugun bezala sortu zuela baieztatzen duen teoria.
XVIII. mendetik aurrera espedizio zientifikoak: espezie berri asko aurkitu ziren, ordu arte ezagutzen ziren espezieekin bat ez zetozenak.
Leclerc: espezie batzuk desagertu eta natura beti ez dela berdina izan.
XIX. mendean: teoria berriak agertu: Transformismoa + Hautespen Naturala
Transformismoa
Lamarck (1809) teoriaren arabera, izaki bizidunak eraldatu egiten dira ingurunearekiko duten interakzioaren ondorioz. Ideia honetan laburbiltzen da: «funtzioak sortzen du organoa», hau da, gehien erabiltzen diren organoak indartzen dira. Ekuratutako ezaugarriak «lortuta» jasotzen dituzte ondorengoek, eta beste batzuk desagertu egiten dira alferrikakoak direlako. Lamarckek adibide gisa jirafaren lepoa aipatzen du, jatorriz laburra zena baina luzatuz joan zena gorago zeuden adarretara iristeko.
Hautespen Naturala
Darwin (1859) eta Wallace (1858) teoria honek dio izaki bizidunen eboluzioa bizitzeko borrokaren edo hautespen naturalaren ondorioz gertatzen dela. Naturak aldaketak sortzen ditu ondorengoengan. Batzuk bizitzarako probetxugarriagoak dira eta, beraz, ezaugarri horiek dituzten banakoak gailentzen dira. Azkenean espezieak bereizgarri lagungarrienak mantentzen ditu, ondoen egokitzeko gai diren banakoak baitira bizirauten dutenak eta ugaltzen direnak.
Gaur egungo Teoria Ebolutiboak
Ideia eboluzionistekin izaki bizidunen aldaketa azaltzen da.
Darwinek teoria hobetu: ez zekien nola gertatzen ziren bariazio indibidualak eta ez zuen argi nola heredatzen ziren bariazioak.
Goulden:
- Gradualismoa: espezieak pixkanaka aldatu, espezie berri batera eboluzionatu arte (forma zaharrekiko antzekotasuna).
- Oreka puntuatuaren teoria alternatiboa: espezieak orekan mantentzen dira denboran, mutazio bat eman arte: populazio osoak eboluzionatzen dira eta espezie berriren bat sortu daiteke.
- Eztabaida soziobiologikoarekin (Wilson): jokabideak arrazoi biologikoak ditu. Goulden aurka: dena ez dago biologikoki determinatua.
Humanizazioa: Kultura eta Sinboloa
Hizkuntza
Horretarako beharrezkoak aldaketa anatomikoak (fonazio aparatua eta garunaren espezializazioa). Hizkuntzaren genea ere badugu.
Teknika
Lanabesak eraiki eta sua egin: ehizarako beharrezkoak izan ziren.
Hazkuntza eta Sexualitatea
Heldugabeko kumeak: elkarlanerako beharra. Giza sexualitateak elkar ezagutzea ekarri du eta bikote harremanak indartu.
Egitura Sozial Konplexuak
Talde antolaketa (kumeen zaintza). Azken glaziazioaren ondoren, iraultza neolitikoa ekarri zuen: landare eta animaliak etxekotu eta sedentario bilakatu. Lehen aldiz Hiria eta Estatua sortuko dira.
Zer da Kultura?
Antropologia Kulturala
Kultura zer den, zer nolako kultura aniztasuna dagoen eta kulturen arteko harremanak nola ematen diren aztertzen du, gizakiak talde sozial bateko kide eta kultura jakin bateko partaide gisa aztertuz.
Emic
Kulturaren deskribapena “barrutik” begiratuta, partaideen ikuspuntutik.
Etic
Kultura “kanpotik” behatzen duena, bertako kide ez den behatzailearen ikuspuntutik.
Kultura eta Gizartea
Kultura edo Zibilizazioa multzo konplexu bat da, barne hartzen dituena gizakiak gizarte bateko kide gisa bereganatzen dituen ezagutza, sinesmenak, arteak, morala, legeak, usadioak eta beste edozein jarrera eta ohitura.
Ezagutzak, Ideiak eta Sinesmenak
Gure kulturak munduarekiko daukan ikuspegia da, eskura dugun ezagutza. Funtzio deskribatzailea dauka, bizi garen mundua nolakoa den eta zer ikasiko dugun zehazten baitu. Honen adibide dira zientzia, mitoak eta ideologiak.
Teknikak eta Produktuak
Gure kulturak arazo zehatzak konpontzeko «produzitzen» duen modua da: zerbait sortzea, ondasunak trukatzea, janaria prestatzea edo artelanak sortzea. Funtzio praktikoa dauka. Mota horretako produktuak dira teknologia, dirua, gure jakiak edota artelanak.
Arauak, Jarraibideak eta Ohiturak
Kultura baten baitan zuzena edo desiragarria dena adierazten dute. Beraz, funtzio arauemailea eta baloratiboa betetzen dute. Haurtzaroan edota eskolan ikasten ditugun idatzi gabeko ohitura eta arauetatik hasi eta legeetaraino sartzen dira kategoria honetan.
Instituzioak
Zeregin sozialak ordenatzeko, boterea banatzeko eta funtzioak hierarkizatzeko sortzen diren egiturak dira; beraz, funtzio antolatzailea dute. Adibidez: eskola, familia, sindikatuak eta Estatua. Herentzia sozialaren bitartez bizitzako egoera guztiei kulturaren modu horien bitartez erantzuten diegu. Ondorioz, gure identitatea kulturaren bitartez eraikitzen dugu. Sozializazio agente ezberdinen bitartez ikasten ditugu idatzi gabeko arau hauek.
Sozializazio Primarioa
Biziraupenerako eta elkarbizitza kulturalerako oinarrizko kontuak ikasten dira, elikadura, higienea… gauza hauek orokorrean familiaren bitartez ikasten dira, imitazioa izanik herraminta garrantzitsu bat honetarako.
Sozializazio Sekundarioa
Nerabezarotik aurrera ematen da nagusiki, aukera kultural berriak zabaltzen dizkigu eta ikaskuntza konplexuagoak ematen dira.
- Formala → eskola
- Informala → lagunak
Estatusa
Pertsona batek daukan gizarte-maila da. Emandakoa izan daiteke, pertsona batek berez dauzkan ezaugarrietan oinarritua, hala nola adina edo etnia jakin batekoa izatea; edo eskuratua izan daiteke, gure ekintza sozialen emaitza, esaterako ikaslea, laguna edo klase sozial jakin bateko kide izatea. Hein handi batean, estatusak zehazten ditu kultura baten baitan banatzen diren baliabideak edo boterea. Beraz, gizarte-maila batzuk besteak baino pribilegiatuagoak dira.
Rola
Gizarte-maila jakin bateko norbaiti esleitzen zaion papera eta funtzioa da: dagokion estatusaren arabera pertsona horrengandik espero den jokabide sozialaren «gidoia» markatzen du. Adibide klasikoa generoa da: kultura batzuetan generoak zehazten ditu espektatiba sozialak, pertsona bakoitzari sozialki esleitzen zaion generoaren arabera: maskulinoa, femeninoa edo intersexuala, hots, genero binarioarekin identifikatzen ez dena.
Identitatea eta Kultura
Nortasuna edo gure identitatea definitzen duten ezaugarri ia guztiak kulturalki ikasten ditugu, sozializazio prozesuan gure kulturan “normala” dena barneratzen dugu eta arraro edo arrotz gisa hartzen dena baztertzera bultzatzen gaitu.
Gure identitate kulturala jokabidea “normalizatuz” eta eredu kultural nagusira egokituz ezartzen da (eredu hegemonikoa). Baina guztiok ez ditugu ezaugarri berdinak partekatzen kulturaren barruan, gure adin taldearen edo maila ekonomikoaren arabera aldatu egiten dira. Kultura ulertzeko modu partikularrari sub-kultura deritzo.
Talde sozial batzuek aurre egiten diete eduki kultural nagusiei, kontrakultura.
Identitate kulturalaren ezaugarrietako bat sexu biologikoa da, espainiar kulturan bi dauzkagu nagusiki, emea eta arra. Sexu honen inguruan kultura eta garai bakoitzak jokabidearen inguruko espektatiba sozialak (gizarte maila jakin bateko rolak) eraikitzen eta banatzen ditu, honi generoa deritzo.
Generoaren ezaugarriei estereotipo sozialak eragiten zituen femenino edo maskulinoa denari buruz, eta honek naturalak balira bezala ezberdintasunak planteatzen dizkigu, gure sistema patriarkal honek.
Gure kulturan bi genero daudela soilik planteatzen da, beste batzuetan konplexuagoa da sistema hau eta asko zabaltzen dira aukerak.
Nolakoa da Kulturen Arteko Bizikidetza?
Kultura aniztasun batean bizi gara, globalizazioari dagokio.
Truke ekonomikoak garrantzia handitzen joan da maila globalean eta kultura antolatzaile garrantzitsuena bilakatu da.
Era berean teknologiak errelebantzia hartu du, munduan beste puntan dagoen herrialde batekin kontaktua mantentzea ahalbidetuz.
- → Mendebaldartzea: Maila globalean, kulturen arteko ezberdintasunak murriztu egin dira eta mendenbaldeko kapitalismoaren balioak zabaldu dira, kolonizazioaren ondorioak erreproduzituz.
- → Birkokatuz: Maila lokalean, informazioa errazago lortzeak eta kanpoko eraginek posible egin dute kultura aplikatzeko moduan desberdintasun partikularrak areagotzea.
Globalizazioak ondorio batzuk dakartza, horien artean identitate kulturala desagertzen ari da, aniztasunarekin batera. Jarrera ezberdinak daude aniztasun honi erantzuteko.
Etnozentrismoa
Bestea epaitu zurea kuestionatu gabe. Norbere kultura besteen gainetik dagoela pentsatzean datza, besteak gutxietsiz eta nola funtzionatzen duten ulertzen saiatu gabe.
Erlatibismo Kulturala
Ezin dugu beste kultura epaitu ez bagara kultura horren parte. Kultura bakoitza bere baitatik soilik epaitu daitekeela dio, kultura horretako pertsonen edo taldeen lekuan jartzen saiatuz hura ulertu ahal izateko.
Kulturartekotasuna
Bietako erdibide bat da. Kulturen arteko elkarrizketa eta komunikazioa sustatzen ditu ezagutza eta ohiturak partekatzeko, zibilizazio globala bilatuz, eskubideen arabera.