Fisiologia: Hormonak, Entzefaloa eta Nerbio-sistema
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,67 KB
Tiroide guruina
Laringearen azpian eta trakearen alde bietan dagoen guruina da, folikulu itxiz osatuta dago eta hormona hauek jariatzen ditu: tiroxina (ugariena eta nagusiena), triiodotironina eta kaltzitonina.
Hormona tiroideoen biozentesia
Tiroidearen folikuluak osatzen dituzten proteinak ekoizten dituzte, eta tirosina-molekulaz osatuta daude. Hori iodoarekin batu eta hormona tiroideoak lortzen dira.
Eragin fisiologikoak
Metabolismoan
Karbohidratoen eta lipidoen metabolismoa aktibatzen du, bitaminen beharrak handitzen ditu, proteinen sintesiarako beharrezkoak direlako, eta metabolismo basala areagotzen du. Hormona tiroideo gehiegi dagoenean, gorputzaren pisua gutxitzen da.
Aparatu kardiobaskularrean
Odol-fluxua eta gastu kardiakoa handitzen dira, maiztasun kardiakoa areagotu, taupaden indarra handitu, eta odol-bolumena handitzen da.
Arnas aparatuan
Arnasketa-prozesua areagotzen da, arnasketa bizkortu, eta arnasaldi bakoitzaren sakontasuna handitzen da.
Digestio-aparatuan
Elikagaien xurgapena eta urin-jariaketak areagotzen dira, eta hesteetako mugimenduak (peristaltikoak) areagotzen dira.
Kaltzitonina
Kaltzio-kontzentrazioa jaisten du eta tiroide-guruinean sintetizatzen da, C zeluletan hain zuzen. Zelula horiek folikuluen arteko gune interstizialetan daude, eta kaltzitoninak kaltzioa hezurretan metatzea eragiten du.
Intsulina
Bi kate polipeptidikoz osaturiko proteina txikia da, eta bi kate horiek banatzean, intsulinaren aktibitate fisiologikoa desagertzen da. Intsulina odolera askatu eta 10-15 minutuko tartean, insulinasa deritzon entzimaren bidez deuseztatzen da. Intsulina hartzailearekin batu eta handik hogei segundora, adipozito eta beste mota batzuetako zelulen mintzak glukosarekiko iragazkor bihurtzen dira. Karbohidratoak irentsi eta odolean den glukosak intsulina jariatzen du, eta glukosa zeluletan sartzen da. Mintza iragaztezina denean, gantz-azidoak dira energia-iturri bakarra. Bestalde, intsulinak glukoneogenesia moteltzen du, hau da, glukosaren eratze-prozesua. Gibeleko glukogeno-biltegiak betetzen direnean, soberan dagoen glukosa gantz-azido bihurtzen da, eta horiek triglizeridoak eratzeko erabiltzen dira. Horiek eratzean, gibeletik atera eta adipozitoetara zuzentzen dira. Adipozitoek xurgatu eta glizerolarekin batu ondoren, triglizerido forman metatzen dira. Intsulina ez badago, zelula adiposoek triglizeridoak apurtu eta gantz-azidoak askatzen dituzte; kolesterol-kontzentrazio horrek ateroesklerosia eragin dezake.
Dientzefaloa
Tarteko garuna dugu. Honetan, gai grisa osatzen duten nukleo ezberdinak agertzen dira, eta nukleo hauetan neuronen somak agertzen dira. Lau atalez osatuta dago:
- Epitalamoa: Epifisia gorputzaren erritmo zirkadianoekin erlazionatuta dago.
- Hipotalamoa: Hipofisiaren gainean kokatzen da eta hipofisian du eragina.
- Talamoa: Burmuinaren azalera zuzentzen den informazio sentsorialaren azkeneko sinapsi-gunea da. Bestalde, talamoa sinapsien bidez kortexari lotuta dago.
- Subtalamoa: Mugimenduen kontrolean parte hartzen du.
Entzefaloaren enborra
(Mesentzefaloa, protuberantzia edo zubia eta erraboila) Entzefaloa eta bizkarrezur-muina lotzen ditu, eta hortik pasatzen dira entzefalotik bizkarrezur-muinera doazen nerbioak. Bihotzaren, biriken eta digestio-aparatuaren aktibitateak kontrolatzen ditu.
Zerebeloa
Entzefaloaren enborraren atzealdean dago, protuberantziari lotuta, eta burmuinaren behealdean kokatzen da. Zirkunboluzio ugari ditu. Gorputzaren mugimendu zehatzen kontrolean eta tonu muskularraren erregulazioan parte hartzen du. Horregatik, zerebeloa nerbio-sistemaren egitura gehienekin erlazionatuta dago (dientzefaloa, telentzefaloa, entzefaloaren enborra eta bizkarrezur-muina).
Nerbio kranialak
Entzefaloaren enborretik irteten diren nerbioak dira:
- Olfatorioak: Sudurraren mukosan dauden usain-hartzaileek usaina jaso eta burmuinera garraiatzen dute informazioa.
- Optikoa: Globoaren atzeko polotik medialki irteten da eta informazioa lobulu okzipitalera garraiatzeko balio du.
- Trigeminoa: Muskulu murtxikatzaileak inerbatzen ditu eta aurpegiaren sentsibilitatea jasotzen du.
- Faziala: Mimika, malko-guruinak eta dastamena inerbatzen ditu.
- Bestibulokoklearra: Entzumenaren eta orekaren inerbazioa garraiatzen du.
- Bagoa: Barrunbe toraziko eta abdominaletan dauden erraien inerbazioaz arduratzen da.
Nerbio espinalak
31 nerbio espinal bikote daude: 8 zerbikal, 12 toraziko, 5 lunbar, 5 sakro eta kokzigeo 1. Honako osagai hauek dituzte:
- Zuntz aferenteak: Lurrazalean, muskuluetan, artikulazioetan eta erraietan dauden hartzaileetatik datoz. Sentikortasun somatikoa eta propiozeptiboa jasotzen dute, gongoil errakideoetan agertzen diren neuronen luzapenen bidez.
- Eferenteak: Aurreko adarretan agertzen diren motoneuronen luzapenak osatzen dituzte. Zuntz mielinikoak eta abiadura handikoak dira.
- Amieliniko begetatiboak: Alboko adarretan agertzen diren neurona begetatiboen luzapenak dira.