Fisikako Oinarrizko Kontzeptuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,71 KB

Faraday eta Lenz

Faraday eta Lenz: Zirkuitu baten korrontea induzituko da fluxu aldaketa sortzen denean. Sortzen den korrontearen noranzkoa emandako aldaketaren kontrajarria izango da.

Fluxu Magnetikoa

Fluxu Magnetikoa: Finkatutako gainazala zeharkatzen duen eremu magnetikoaren lerro kopuruaren neurria.

Efektu Fotoelektrikoa

Efektu Fotoelektrikoa: Xafla metaliko batetik, frekuentzia altuko argiarekin irradiatzen denean, elektroiak askatzea.

Ezaugarriak

  • Metaletik igorritako elektroi kopurua argi intentsitatearekiko proportzionala da (argi gehiago, elektroi gehiago askatu).
  • Atari maiztasuna: metal bakoitzeko argi maiztasun minimo bat dago efektu fotoelektrikoa gertatzeko.
  • Askatutako elektroien abiadura argiaren maiztasunaren araberakoa da.
  • Efektu fotoelektrikoa aldiuneko efektua da.

De Broglieren Hipotesia

De Broglieren hipotesia: Materiak izaera bikoitza du; higitzen ari den partikula guztiek uhin bat dute erlazionaturik. Honen arabera, edozein masari ondoko uhin-luzerako uhina dagokio:

[Ekuazioa falta da testuan]

Einsteinen Postulatuak

Einsteinen Postulatuak:

  1. Fisikaren lege guztiak zuzenak dira, eta formula berdina dute erreferentzia sistema inertzial guztietan. Hau da, ez dira sistema inertzial absolutoak existitzen.
  2. Argiaren abiadura berdina da behatzaile guztientzat. C = 3x108 m/s.

Ondorioak

  1. Luzeraren uzkurdura: Gorputzak uzkurtu egiten dira. Behatzaileak v abiadura duen objektu baten luzera neurtzerakoan, objektuaren berezko luzera baino txikiago lortuko du beti.
  2. Denboraren Dilatazioa: Denbora ez da unibertsala, eta bi gertaeren artean dagoen denbora tartea neurtzeko erabili den erreferentzia-sistemaren araberakoa da.
  3. Masa erlatibista: Pausagunean dagoen gorputz baten masa masa inertziala da (m0). Modu honetan, mugimenduan dagoen masa handitu egiten da: [Ekuazioa falta da testuan]
  4. Energia erlatibista: Pausagunean dagoen masa puntualak pausaguneko energia dauka: [Ekuazioa falta da testuan] Energia erlatibista duen masa batek bere energia handiagotuko du eta energia erlatibista totala hau izango da: [Ekuazioa falta da testuan]

Masa eta Energiaren Kontserbazio Printzipioa

Masa eta energiaren kontserbazio printzipioa: Masa energiaren agerpen bat besterik ez da, erlazioa ekuazio famatua izanik: E = mc2.

Abiadura erlatibistarekiko energia zinetikoa (Ez) ezin da ohiko adierazpenarekin kalkulatu (Ez ≠ 1/2 mv2).

Gorputz batek abiadura erlatibista hartzean pairatzen duen energia aldaketa, hau da, irabazten duen Ez, masa erlatibistaren aldaketari dagokio: [Ekuazioa falta da testuan]

Erradiazio Motak

  1. Alpha: 2 elektroi galdu dituzten Helio nukleoak dira (2p+ eta 2n). Nukleo handietan gertatzen da. Ez da oso sarkorra. Ionizatzeko gaitasun handia du.
  2. Beta: Beta partikulak nukleotik datozen e- edo e+ dira. Protoi eta neutroi kopuru desorekatua duten nukleotan gertatzen da. Alpha partikulak baino sarkorragoak dira. Ionizatzeko gaitasun gutxiagodunak dira.
  3. Gama: Gama izpiak frekuentzia handiko uhin elektromagnetikoak dira. Nukleoek egoera kitzikatutik egoera normalera itzultzeko izpiak emititzen dituzte, energia galduz. Kitzikatuta dauden nukleotan gertatzen da. Oso sarkorra da.

Desplazamendu Erradioaktiboen Legeak

Lege hauek jarduera erradioaktiboa kalkulatzeko balio dute.

  1. Soddy eta Fajans (Alpha desintegrazioa): Nukleotik zenbaki atomikoa (Z) 2 unitate txikiagotzen da, eta masa zenbakia (A) 4 unitatez txikitzen da. Z=2 eta A=4 dituen partikula Helio atomoa da.
  2. Legea (Beta desintegrazioa): Z unitate bat handitzen da, eta masa zenbakia (A) mantendu egiten da.
  3. Legea (Gamma desintegrazioa): Nukleoa energetikoki bere egoera kitzikatua galtzen du, eta Z eta A mantendu egiten dira.

Desintegrazio Erradioaktiboaren Legea

Hau ausazko prozesu bat da eta lege estatistikoak jarraitzen ditu. Nukleoen desintegrazioa gobernatzen duen legea honakoa da: [Ekuazioa falta da testuan]

Ekuazioan ikur negatiboa nukleoak gutxitzen doazelako da. Lambda (λ) elementu bakoitzarentzat desberdina da. Ekuazioa integratuz: [Ekuazioa falta da testuan]

Aktibitate Erradioaktiboa

Denbora unitateko gertatzen den desintegrazio kopurua:

[Ekuazioa falta da testuan]

Desintegratze abiadura momentu bakoitzean gelditzen den nukleo kopuruaren araberakoa da. Hau kalkulatzeko modulua erabiliko dugu: [Ekuazioa falta da testuan]

Semidesintegrazio Periodoa (T1/2)

Une batean daukagun substantzia erradioaktiboaren masa, N0/2, erdiraino jaisteko behar duen denbora:

[Ekuazioa falta da testuan]

Bataz Besteko Bizitza (τ)

Nukleo erradioaktibo bat desintegratzeko behar den bataz besteko denbora:

[Ekuazioa falta da testuan]

Fisio Nuklearra

Masa zenbaki handia duten nukleo atomiko batzuk zatitzen direnean beste nukleo arinago batzuk sortuz. Honetan energia kantitate handia askatzen da. Hau lortzeko nukleo fisionagarria neutroi geldo batez bonbardatu behar da.

Baldintzak

  • Neutroiak askatu.
  • Uranioa aberastu behar da (U-235aren proportzioa handitu behar da kate erreakzioaren aurretik).
  • Hau hasteko masa kritikoa lortu (erreakzioa sortzeko behar den masa minimoa).

Entradas relacionadas: