Fisikako kontzeptuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,8 KB

Higidura Harmoniko Sinplea (HHS)

Gorputz batek HHS du, ibilbide zuzen batean oreka posiziorantz bultzatzen duen indar baten eraginpean higitzen bada. Indar hori oreka posiziotik dagoen distantziarako zuzenki proportzionala da, baina aurkako noranzkoan.

HHS duen gorputz baten energia:

  • EZ = mugimenduan egoteagatik zuen energia da.
  • EP = Indar berreskuratzaile baten eraginpean egoteagatik duen energia da.
  • EM = HHSan ari den gorputz batek duen guztizko energia.



Uhinak

Uhin harmonikoaren energia:

Uhin harmoniko batek garraiatzen duen energia, uhinaren anplitudearen berbiduraren eta maiztasunaren berbiduraren zuzenki proportzionala da.

Uhinaren potentzia:

Denbora unitatean uhinak garraiatutako energia.

Uhinaren intentsitatea:

Luzetarako uhin mekanikoak dira eta ingurune material baten premia dute hedatzeko.

Soinuaren ezaugarriak:

  • Intentsitatea:

    • Fisiko edo objektiboa: hedapen norabidearekiko den azalera-unitatean zehar soinu-uhinak denbora-unitateko transmititzen duen energia da.
    • Psikologiko edo subjektiboa: giza entzumenak hautematen duen soinu-sentsazio sendoagoa edo ahulagoa da.
  • Tonua:

    Soinuaren maiztasunaren araberakoa da.

  • Tinbrea:

    Bi soinu foku desberdinez sorturiko bi soinu bereizi ahal ditugu tinbrearengatik.

Uhin geldikorrak:

Anplitude eta maiztasun berdina izanda, norabide berean baina aurkako noranzkoan hedatzen ari diren bi uhinen batuketa da.



Islapena/Errefrakzioa

Norabide batean hedatzen ari den uhin bat, bi inguruneren banaketa gainazalera iristean, berriro ere lehenengo/bigarren gainazalera bueltatzen da: berak dakarren energiaren parte bat eramanez eta hedapen norabidea aldatuz.

Muga angelua:

V2>V1 betetzen den kasurako, eraso angeluaren balioa errefrakzio angelua 90º izan dadin.



Erradiaktibitatea

Elementu batzuk erradiaktiboak dira, baldin eta egonkorragoak izateko energia handia duten erradiazioak askatzeko ahalmena baldin badute.

Hiru erradiazio mota daude:

  • Alfa:

    Helioaren nukleoa da. Masa: 6,68x10-27kg. Karga: 3,2x10-19C. MeV baten energia zinetikoarekin askatzen da.

  • Beta:

    Elektroi bizkorrak dira, nukleoan dagoen neutroi baten desintegraziotik lortua. Nukleoko neutroi bat desintegratuko da protoi eta elektroi bat emanez. Masa: 9,1x10-31kg. Karga: -1,6x10-19C. MeV baten energia zinetikoarekin askatuko da.

  • Gamma:

    Maiztasun handia duten fotoiak dira. Fotoien energia X izpia baino handiagoa da eta sarkortasun izugarria dute. Masa: 0. Karga: 0. KeV eta MeV tarteko energia zinetikoa izaten dute.

Igorpen erradiaktiboaren legea.



Optika

Lente konbergenteak:

Argi izpiak ardatz optikora gerturatzen dituztenak. Erdialdetik erpinera baino handiagoak dira (ganbilbikoa/planoganbila/menisko konbergentea).

Lente dibergenteak:

Argi izpiak ardatz optikotik urruntzen dituztenak. Erdialdetik erpinera baino meheagoak dira (altuabikoa/planoahurra/menisko dibergentea).

Irudi fokua:

Lenteari ardatz optikoarekiko paralelo erasotzen badio, behin lentea zeharkatu ondoren ardatza ebakitzen duen puntua da.

Objektu fokua:

Ardatz optikoarekiko paraleloki irteteko, lentea zeharkatu aurretik, ardatza objektu fokuan ebaki behar du.

Ikusmen akatsak:

  • Miopia:

    Urruneko objektuak gaizki ikusten dute. Begiaren gainazal errefrigenteak konbergenteak dira edo begi-globoa luzeegia. Lente dibergenteak erabili.

  • Hipermetropia:

    Urbilako puntua normala dena baino urrunago dago. Kristalinoa ez da behar den bezain konbergentea, edo begi-globoa laburregia da. Lente konbergentea erabiltzen da.

  • Astigmatismoa:

    Begiaren gainazal errefrigenteak ez dira guztiz esferikoak. Ondorioz, objektu-puntual batek ez du irudi-puntu bat bakarrik sortzen.

  • Prezbizia:

    Ikusmen nekatuarengatik da eta hurbileko puntua urruntzen da. Begiak gaitasuna galtzen du egonitzapena lortzeko. Adinarekin gertatzen da.



Efektu fotoelektrikoa

Metal batzuk argiaren eraginpean jartzean, ultramorea, gainazal metaliko horiek elektroiak igortzen dituzte, fotoelektroiak deitzen direnak.

Teoria klasikoaren arabera:

Metalean dauden elektroiek uhin elektromagnetikoen energia jasotzen dute gutxinaka-gutxinaka.

Teoria klasikoaren arabera, hau gertatu beharko litzateke:

  • Elektroiak ez lirateke aldiunean askatu behar.
  • Elektroiak argi erasotzailearen edozein maiztasunekin askatu beharko lirateke.
  • Elektroien energia zinetikoa bakarrik argi erasotzailearen intentsitatearen proportzionala izango litzateke.

Baina hauxe ikusten da:

  • Elektroien askatzea aldiunekoa da.
  • Atari-maiztasuna dago eta metal batetik bestera aldatu egiten da.
  • Energia zinetikoa maiztasunarekin aldatu egiten da.
  • Korronte elektrikoaren intentsitatea, argi fotoi kopuruaren proportzionala da.

E = Wo + Ezmax

  • E = fotoiaren energia.
  • Wo = fotoiak izan behar duen energia minimoa elektroi bat metaletik askatzeko (Wo = h x fu).
  • h = c/λu.
  • fu = atari-maiztasuna.
  • λu = c/fu.
  • Ezmax = elektroiek duten energiaren balioa mugitzeko.



Vocabulary

Reflect, prevent, combats, affect, disappear, capture, turn it into, causes an increase in, have an impact on, contributes to.

Life = real life, lifeguard, life sentence, life jacket, life like, that’s life, life difficult, life threatening, private life, life long, change of a lifetime, life expectancy.

Household name, draws huge crowds, overnight sensation, splashed across the newspaper, has a reputation of a diva, in the media spotlight, ill-equipped to deal with, make a comeback.



Verb + gerund

Admit, can’t stand, consider, deny, enjoy, hate, imagine, like, dislike, love, mind, miss, practice, risk, suggest, good at, it’s worth, have trouble.



Verb + to inf

Afford, agree, decide, expect, hope, manage, offer, plan, pretend, promise, refuse, seem, tend, threaten, want, too lazy, old enough.



Verb + inf

Help, let, make, had better, would rather, can, will, may, shall, must, need.

Entradas relacionadas: