Fisika Zientziak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 8,9 KB
Grabitazio Unibertsalaren Legea
Grabitazio unibertsalaren legea. Edozein bi gorputz elkar erakartzen dituen indarra, masekiko proportzionala eta zentroen distantziarekiko alderantziz proportzionala, binaka eragitem dute, indarra erakarpenezkoa da, kontserbakorra da, gainerazpen printzipioa betetzen du eta proportzionaltasun konstantea G = 6,67·10–11 Nm2/kg2 da. F=GMm/r2
Eremu Grabitatorioaren Intentsitatea
Eremu grabitatorioaren intentsitatea. Partikula bat masa izateagatik, perturbazio bat sortzen du bere inguruan eta edozein partikularen gainean eragiten du. Higidura azeleratuz sortzen du, irismena infinitua da, eremu kontserbakorra da, gainarazpen printzipioa betetzen du, bektoriala da eta eremu lerroen bidez adierazten da. g=Gm/r2
Kepler 1 Legea
Kepler 1 Legea.Planeta guztiak orbita eliptikoetan higitzen dira, eta Eguzkia elipsearen fokuetako batean dago. 2 legea.Planeta eta Eguzkia lotzen dituen lerro zuzenak azalera berdinak zapaltzen ditu denbora-tarte berdinetan. 3 legea.Planeta baten higiduraren periodoaren karratua zuzenki proportzionala da planetatik Eguzkiraino dagoen batez besteko distantziaren kuboarekiko. T2=Cr3
Coulomb-en Legea
Coulomb-en legea. Bi kargak erakartzeko edo aldaratzeko indarra bi kargen biderkaduraren proportzionala da eta haien erradioen berbiduraren alderantziz proportzionala.Zeinuak kontrakoak badira indarra erakarpenezkoa izango da eta zeinu berberak badira indarra aldarapenezkoa izango da.
Eremu Elektrikoaren Intentsitatea
Eremu elektrikoaren intentsitatea. Gorputza batek karga izateagatik sortzen duen perturbazioa da. Bere intentsitatea gorputz batek puntu jakin batean jasango duen indarra da.
Magnetismoa
Magnetismoa zenbait materialek elkartzeko duten propietatea da. Korronte elektrikoak imanen eta korronte elektrikoekin sor daitezke. Imanak bi zatitan banatuta daude, ipar polo eta hego polo izenekoak. Aurkako poloak erakartzen dira eta polo berdinak banantzen dira.
Magnetismo Naturalaren Azalpena
Magnetismo naturalaren azalpena. Elektroiak nukleoaren inguruan higitzean, korronte elektriko baten baliokideak dira eta dipolo magnetiko baten efektu magnetikoak sortzen dira. Horrez gain elektroiak haien ardatzaren iguruan biratzean eremu magnetikoa sortzen dute.
Eremu Magnetikoa
Eremu magnetikoa. Iman edo korronte elektriko batek inguruan sortzen duen perturbazioa da.
Ampere-ren Teorema
Ampere-ren teorema. Eremu magnetikoaren zirkulazioa esaten zaio indukzio magnetikoaren(B) eta ibilbide-elementuaren(dl) arteko biderketa eskalarraren integralari,C ibilbide batean zehar:
Lorentz-en Legeak
Lorentz-en legeak eragiten duen ondorio nagusiena hauxe da: indar magnetikoa karga higitzen den abiadurarekiko perpendikularra denez, (hau da, indar zentripetua denez), ez du abiaduraren modulua aldatzen, norabidea baino ez du aldatzen. Beraz, partikulen higiduran, indar honen ondorioz azelerazio normal bat agertzen da (azelerazio tangentziala nulua delarik) partikula kargatuen ibilbidea abiadura konstantez deskribatutako zirkunferentzia delarik (HZrU). Zirkunferentzia honen erradioa, Newtonen bigarren printzipioa aplikatuz lor daiteke:
Masa-Espektrometroa
Masa-espektrometroa.Elementu bakoitzaren isotopoen proportzioa aztertzeko erabiltzen diren laborategiko tresnak dira. Atomo ionizatuak banantzen dituzte, masa karga erlazioen arabera.