Fisika Teoria Galderak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,72 KB
Lehenengo Teoria Galdera
Higidura Harmoniko Sinplea (HHS) lerro zuzenean desplazatzen eta modu periodiko
batean jatorritzat hartzen den puntu baten (oreka-puntuaren) albo bietatik ibiltzen den
partikularena da.
HHSren magnitudeen definizioa:
Oszilazioa: Erdiko posizio baten edo oreka-posizio baten inguruan errepikatzen den mugimendua da Hz
Elongazioa: Uhinaren puntu batetik oreka lerrora elkarzut dagoen distantzia da m -metro
Periodoa: Uhinak oszilazio oso bat egiteko behar duen denbora
Anplitudea: Gailurretik uhinaren erdiko puntura bertikalki dagoen distantzia maximoa da. Kontuan hartu behar da uhin batzuen anplitudea aldakorra dela, hau da, anplitudea denbora pasa ahala txikitzen edo handitzen dela
Maiztasuna: Denbora-unitatean egindako oszilazio kopurua da. Periodoaren alderantzizko magnitudea da.
Pultsazioa (omega): Maiztasun angeluarra: denbora unitatean
Abiaduraren Ekuazioa
Abiaduraren ekuazioa, posizioaren ekuazioaren deribatua denborarekiko da.
Azelerazioaren Ekuazioa
Kasu honetan, azelerazioaren abiaduraren ekuazioa denborarekiko deribatzen dugunean lortzen da.
Hirugarren Teoria Galdera
Islapena uhin baten norabide aldaketa da, bi ingurune aldakorren arteko banaketa azalerarekin kontaktuan sartzean, sortu zen ingurunera itzultzen dena. Adibide arruntak argia, soinua eta uhinak uretan islatzea dira.Errefrakzioa uhin bat bi ingurune banatzen dituen gainazalera iristean, bigarren gainazalera sartzen da uhin-higiduraren energiaren zati bat eramanez eta hedapen-norabidea aldatuz. Errefrakzioa uhinaren abiaduraren aldaketaren ondorioz sortzen da eta gertatu dadin, bi inguruneek errefrakzio-indize ezberdina izan behar dute.
Snell-en Legea-Errefrakzioaren legea edo Snell-en legeak honakoa dio:Izpi errefraktatua, normala eta izpi erasotzailea plano berean daude.
/-Eraso-angeluaren sinuaren eta errefrakzio-angeluaren sinuaren arteko erlazioa konstantea da, eta uhin-higidurak bi inguruneetan dituen hedapen-abiaduraren arteko erlazioaren berdina. Kantitate konstante horri (n12) bigarren ingurunean lehenengoarekiko duen errefrakzio-indize erlatiboa deritzo.
Errefrakzioaren legea Willebrord Snel van Royen "Snell" fisikari herbeheretarrak ondorioztatu zuen eta aurreko guztia kontuan izanik, legearen adierazpide aljebraikoa honela enuntzia dezakegu:
Muga Angelua
Kasu berezi bat dago non errefrakzio-angelua 90º den eta normalarekiko perpendikularra irteten da izpi errefraktatua banaketa-gainazaletik justu-justu. Azken hau gertatzean eraso-angeluari (sen i) muga-angelua deitzen zaio, eta balio hori gaindituz errefrakzioaren ordez, islapena gertatuko litzateke. Fenomeno honi islapen osoa ere deitzen zaio.
Bostgarren Teoria Galdera
Lupa bat instrumentu optiko bat da, leiar konbergente batez osatua, objetuak handitzeko erabiltzen dena ikusmena hondatu behar izanik gabe. Bere handitzeko gaitasuna limitatua da, eta tamaina asko handitu nahi badugu lupa binokularrak edo mikroskopioak erabili beharko dira. Behatu nahi den objetua leiarraren gainazala eta fokuaren artean kokatzen da, eta honek irudi handitua emango digu.
Lupan eratzen eta errefraktatzen diren izpiak: Lupek duten lenteak konbergenteak direnez lodiagoak dira erdian izkinatan baino. Hori dela eta, lente hauetara iristen diren izpiak errefraktatu ondoren puntu batera kontzentratzera jotzen dute. Horrek ondorio negatiboak izan ditzake; izan ere lupek Eguzkitik etortzen diren izpiak fokuan kontzentratu ditzakete eta sua sortu dezakete, Eguzkitik etortzen diren izpiek perpendikularki erasotzen baitute lentea.
Handipena
Luparen handitze-ahalmena objektua luparen bidez ikustean eratzen den angeluaren eta objektua puntu hurbilean jarriz luparik gabe ikustean dagokion angelu bisualaren arteko zatiketaren bidez kalkulatzen da. Alde batetik, objektua lupaz ikustean dagokion angelu bisuala, φ, eta, bestetik, objektua luparik gabe puntu hurbilean jarriz ikustean dagokion angelua, φ0.
/Objektua objektu-fokuan egonez gero irudi birtuala infinituan eratuko litzateke eta, ondorioz, begiak lasaiturik egongo lirateke, egokitzapen beharrik ez luke izango eta.
Zortzigarren Teoria Galdera
Miopia
Begi miopeak ondo fokatzen ditu objektu hurbilak; ez, ordea, urrun daudenak. Hots,
urruneko puntua distantzia finitura dauka. Ondorioz, begi miopeak ezin ditu puntu
hori baino urrunago dauden puntuak garbi ikusi.
Arazo hori sistema optiko konbergenteegia delako eta begi-globoa luzeegia delako
gertatzen da; horregatik, begia lasaiturik dagoenean, irudiak ez dira erretinan eratzen,
aurreko puntu batean baizik.
Miopia zuzentzeko lente dibergenteak erabiltzen dira. Lente horietan errefraktatzean,
izpiak ardatz nagusitik urruntzen dira, eta horri esker kristalinoak erretinan fokatu ahal
du.
Hipermetropia
Begi hipermetropearen hurbileko puntua normala dena (25 cm inguru) baino urrunago
dago. Kasu honetan, kristalinoa ez da behar den bezain konbergentea, edo begi-globoa
laburregia da; horregatik, irudia erretinaren atzean eratzen da eta ikuspegi lausoa
sortzen da.
Hipermetropia lente konbergenteak erabiliz zuzentzen da.
Lente hauetan
errefraktatzean, izpiak hurbildu egiten dira ardatz nagusira eta irudia erretinan eratzen
da.
Irudien eraketa
Begiak lente konbergente bat bezala jokatzen du eta objektuen irudi errealak eta
alderantzikatuak sortzen ditu erretinan. Objektuei dagokienez, ikusten dugun tamaina, erretinan eraturiko irudiaren tamainaren araberakoa da: objektua zenbat eta hurbilago egon, orduan eta handiago izango da irudia; eta zenbat eta urrunago egon, irudia txikiagoa izango da.
Astigmatismoa
Akats hau agertzen da kristalinoa edo kornea erabat esferikoak ez direnean. Horrelakoetan, objektu puntualek ez dute irudi bakarra sortzen: irudiak lerro laburrak bihurtzen dira. Horregatik begi astigmatiko batek ezin ditu garbi bereizi zuzen paraleloak, txirrindu baten gurpilen erradioak,…eta abar. Norabide perpendikularretan kurbadura-erradio desberdinak dituzten lenteak erabiliz zuzen daiteke.