Fisika Klasikoko Oinarrizko Kontzeptuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,34 KB

Bi partikula materialek elkar erakarri egiten duten, bere masen biderkaduraren zuzenki
proportzionala eta beren arteko distantziaren karratuaren alderantziz proportzionala den

Indar batez



F: masa partikula batek besteari egiten dion indarra (indar grabitatorioak)
G: grabitazio unibertsalaren konstantea= 6.67x10-11 Nm2
/kg2
m1, m2: masak
r: partikulen arteko distantzia
Indar grabitatorioen ezaugarriak:
Indar-bektorearen norabide eta noranzkoa bi masak elkartzen dituen zuzenarena
da. Indarraren adierazpenean ageri den minus zeinuak adierazten duenez, F12 eta
u1 bektoreek elkarren aurkako noranzkoak dituzte. Hau da, indar grabitatorioak
beti dira erakarleak.
Distantziarako indarrak dira; hots, urrunera eragiten dutenak. Ez da beharrezkoa
inolako ingurune materialik masen artean.
Beti ageri dira binaka. Bi indarrak modulu berekoak eta norabide berekoak dira,
baina aurkako noranzkokoak. Akzio- eta erreakzio-indarrak dira:
Grabitazio unibertsalaren konstantearen, G, balio izugarri txikia denez,
erakarpen-indarra hautemanezina da, bi masetako bat ikaragarri handia izan

Ezean



INDAR-EREMU KONTSERBAKORRAK
Indar-eremua kontserbakorra da partikula bat A puntutik B puntura eramateko
eremuaren indarrek egindako lana hasierako eta amaierako puntuen mende baino ez
dagoenean, hau da, egindako bidearen mende ez dagoenean.
Eremu kontserbakorraren definiziotik bi propietate ondorioztatu daitezke:
Ibilbide itxian eremuak egindako lana nulua da.
Magnitude berezi batek hasierako eta amaierako puntuen artean dauden
aldakuntza modura adieraz daiteke eremuak egindako lana:

Ep magnitudeari energia potentziala deritzo.
Indar bat ez kontserbakorra da, bi puntuen artean higitzean indarrak egindako lana
ibilbidearen araberakoa denean. Kasu honetan ez dago indar horrekin lotutako energia
potentzialaz hitz egiterik. Indar ez kontserbakorra da, adibidez, marruskadura indarra.


KEPLER-EN LEHENENGO LEGEA
Planeta guztiak orbita eliptikoetan higitzen dira, eta Eguzkia elipsearen fokuetako
batean dago.I

KEPLER-EN BIGARREN LEGEA
Planeta eta Eguzkia lotzen dituen lerro zuzenak azalera berdinak zapaltzen ditu
denbora-tarte berdinetan.
Lege hau ondorioztatzen da planeten momentu angeluarraren modulua kontserbatu
egiten delakoii
.
KEPLER-EN HIRUGARREN LEGEA
Planeta baten higiduraren periodoaren karratua zuzenki proportzionala da
planetatik Eguzkiraino dagoen batez besteko distantziaren kuboarekiko.


Honek bi planeten periodoak erlazionatzen ditu, eguzkira distantziaren arabera, biak
proportzionalak direlako: T1 eta T2 planeten periodoak badira, eta r1 eta r2 batazbesteko
distantziak, bien arteko erlazioa honako hau da:

Beraz, planeta baten T eta r ezagunak izanda, eta beste planeta baten T edo r jakinda,
bigarren honen r edo T kalkula dezakegu.


COULOMB-EN LEGEA
Bi karga elektriko puntualen arteko erakarpen- edo aldarapen- indarra bi kargen
biderkaduraren zuzenki proportzionala da eta bien arteko distantziaren karratuaren
alderantziz proportzionala


Entradas relacionadas: