Fisika eta Argazkilaritza: Oinarrizko Kontzeptuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,04 KB

Elektromagnetismoa

Amperearen Definizioa

Amperea korronte intentsitatearen unitatea da SI-ean. Amperea definitzeko korronteen arteko indarra erabiltzen da. Aurreko ekuazioan (1) ekuazioan, intentsitate biak (I1 eta I2) 1 Amperekoak badira, korronteen arteko distantzia (d) 1 metrokoa eta luzera ere (l) 1 metrokoa, korronteen arteko indarra 2·10-7 N da.

Hortaz, Amperearen definizioa hauxe da: Hutsean eta metro bateko distantziara dauden bi eroale zuzen paralelo eta mugagabetatik zirkulatzen ari den korronte intentsitatea Ampere batekoa da, baldin eta luzera-metro bakoitzeko erakarpen edo aldarapen indarra 2·10-7 N-koa bada.

Fluxu Magnetikoa eta Faradayren Legea

Faradayk era kualitatiboan azaldu zuen indukzio elektromagnetikoaren fenomenoa. Prozesu fisiko hori azaltzen duen lege matematikoari Faradayren legea deritzo, eta fluxu magnetikoa deritzon magnitudearen bidez adierazten da.

Izan ere, Faradayren saiakuntzetatik ondoriozta daitekeenez, zirkuitu batean induzitutako korronte elektrikoa zirkuituan zeharreko fluxu magnetikoaren aldakuntzaren ondorioz sortzen da. Gainazal batean zeharreko fluxu magnetikoa, neurri bat da gainazal hori zeharkatzen duen indukzio-lerroen kopurua adierazten duena. SI-ean unitatea Weber (Wb) da.

Lenz-en Legea

Lenz-en legea korronte induzituaren noranzkoa zehazteko araua da, eta hau dio: induzitutako korrontearen noranzkoa korronte hori sorrarazten duen kausaren aurkakoa da.

Adibidez, iman baten ipar poloa espira baterantz hurbiltzean, handitu egiten da espiraren zeharreko fluxu magnetikoa. Lenz-en legearen arabera, korronte induzituaren noranzkoak fluxu magnetikoaren aldakuntzari aurka egiten dio, eta ipar polo bat sortuko da alde horretan hurbiltzen ari den ipar poloa geldiarazteko.

Kameraren Osagaiak

Gorputza

Funtsean kamera iluna da. Atzealdean, objektuaren irudi erreal eta alderantzikoa eratzen den lekuan, xafla edo film fotografiko sentikorra ipintzen da.

Objektiboa

Objektuek islaturiko argia biltzen duen sistema konbergentea da. Kasurik sinpleenetan lente konbergente bakarra da. Objektibo on batek akatsik gabeko irudia sortu behar du, eta fokatze-sakonera handia izan behar du. Fokatze-sakonera objektuak aldi berean fokatu ditzakeen punturik hurbilenaren eta urrunenaren arteko distantzia da.

Bisorea

Honekin irudia enkoadratu egin daiteke, nahi den zatia filmean inprimatuta gera dadin.

Obturadorea

Dispositibo horren bidez esposizio-denbora kontrola daiteke, hau da, argia pelikulara iristen den denbora tartea.

Diafragma

Elkarren gainean ezarritako xaflatxo metalikoen eraztun bat da, eta objektiboaren diametro eraginkorra erregulatzeko balio du, eta, ondorioz, filmera iristen den argi kantitatea kontrolatzen du.

Kliskagailua

Kliskatzean, argazkia ateratzen dugu. Denbora zehatz batez irekitzen du obturadorea, horrela, kanpotik argiak filma inprimatu dezan.

Entradas relacionadas: