Fisica 14 la ley de lorentz
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,18 KB
14)Higiduran dagoen karga puntual baten gainean eragiten duen indarra eta korronte elektrikoko eroale lineal baten gainean eragiten duen indarra, eremu magnetiko baten barnean daudenean: Higitzen ari den kargaren gaineko indarra: Lorentz-en legea: eremu magnetikoak karga elektrikoari eginiko indarrak honako propietate hauek ditu: - Karga pausagunean badago, eremuak ez dio inolako indarrik eragiten. - Karga v abiaduran higitzen ari bada, ezaugarri hauek dituen indar magnetikoa jasaten du kargak: 1 kargaren balioaren, q, proportzionala da. 2 v abiaduraren perpendikularra da. 3 Modulua abiaduraren norabidearen mendekoa da: v bektoreak norabide jakina badu, indar magnetikoa nulua da; v bektorearen norabidea aurrekoaren perpendikularra bada, indar magnetikoa maximoa da. Lorentzen legea: F=q(VxB) modulua F=qvbsinα(v eta b arteko angelua). Lorentzen indarraren norabidea v x b biderkadura bektorialak determinaturikoa da. Hau da, indar magnetikoa kargaren abiaduraren eta eremu magnetikoaren perpendikularra da. Noranzkoa ezker-eskuaren arauaren bidez zehazten da. orbiten marrazkiak eta azalpenak. Korronte-elementu baten gaineko indar magnetikoa: Barnetik korronte elektrikoa zirkulatzen ari den eroaleak indar bat jasaten du eremu magnetikoan kokatuta dagoenean. Eremu magnetikoak korrontea osatzen duten kargei egindako Lorentz-en indar guztien erresultantea da indar hori. F=I(lxB) marrazkia eta formularen azalpena
15)Korronte elektrikoen arteko indarrak. Korronte paraleloak edo antiparaleloak garraiatzen dituzten bi hari zuzen, paralelo eta infinituen kasua. Anperearen definizioa. Eremu magnetikoa: Iman batek edo korronte elektriko batek bere inguruko espazioan sorturiko perturbazioa da. Lorentzen legea: F=q(VxB) modulua F=qvbsinα(v eta b arteko angelua). Lorentzen indarraren norabidea v x b biderkadura bektorialak determinaturikoa da. Hau da, indar magnetikoa kargaren abiaduraren eta eremu magnetikoaren perpendikularra da. Noranzkoa ezker-eskuaren arauaren bidez zehazten da. Biot eta Savarten legea:B-ren norabidea espiraren planoaren perpendikularra da eta noranzkoa eskuin eskuaren arauaren bidez kalkulatzen da. B=μ0I/2R. I intentsitateko korren zuzen mugagabeak eroaletik a distantziara sorturiko eremu magnetikoa Biot eta Savaren legearen bidez kalkulatzen da.Marrazkia.Korronte paraleloen arteko indarra: Korronte elektrikoak noranzko berekoak izatean, hariek erakarri egiten dute elkar; korronteak aurkako noranzkokoak izaten, ostera, aldaratu egiten dute elkar. 1. eroaleak d distantziara sortzen duen eremu magnetikoa hauxe izango da(B1=μ0I1/2πd//B2=μ0I2/2πd) 1. eroaleak 2. eroaleari egiten dion indarra hau da: (F12=I2lB1) Korronte-elementu baten gaineko indar magnetikoa: Barnetik korronte elektrikoa zirkulatzen ari den eroaleak indar bat jasaten du eremu magnetikoan kokatuta dagoenean. Eremu magnetikoak korrontea osatzen duten kargei egindako Lorentz-en indar guztien erresultantea da indar hori. F=I(lxB) marrazkia eta formularen azalpena Luzera unitateko jasaten duen indarra hauxe da: F/l=μ0I1I2/2πd Anperearen definizioa: Bi korronte paraleloren arteko elkarrekintzatik abiatuz korronte intentsitatearen unitatea defini daiteke SI ampere. Ampere bat honako baldintza hauek betetzen dituzten bi eroale zuzen paralelo eta mugagabetatik zirkulatzen ari den korronte intentsitatea da: hutsean egonik eta metro bateko distantziara, luzera metro bakoitzean bi eroale horiek 2.10'-7 N-eko indarrez elkar aldaratzen edo erakartzen dute.
16) Korronteek sortutako eremu magnetikoak. Biot eta Savarten legea.Adibideak. a) korronte zuzen eta infinitua, b) korronte zirkularra (espira), c) solenoidea: Magnetismoa: Imana da burdinazko objektuak bortizki erakartzeko gai den gorputza. XIX. mendetik korronte elektrikoek ere imanen antzeko propietateak dituzte. Imanen eta korronte elektrikoen propietate magnetikoek jatorri bera dute:Karga elektrikoen higidura. Imanen kasuan, burdin erakartzeko gaitasuna handiagoa da muturreatan, poloetan. Ipar poloa eta hego poloa polo geofrikoen arabera orintatzeko joera baitute. Bi iman bata besterantz hurbiltzean ikus dezakegunez, mota bereko poloek elkar aldaratu eta aurkako motakoek elkaarri erakarri egiten dute. Oesterd-en esperimentua: korronte eletrikoak iparroratzaren orratz imandua desbideratzen du. marrazkia. Korrontea pasaraztean orratzak korrontearen norabidearekiko perpendikular orientatzeko joera du. Korrontearen intentsitatea zenbat eta handiagoa izan hainbat eta handiagoa da desbiazioa. Hau gertatu arte, fenomeno elektrikoak eta magnetikoak bereizirik aztertzen ziren. Esperimentu horrek agerian jarri zuen elektrizitatea eta magnetismoa estu erlazionaturik daudela. Amperek eta Maxwellek buruturiko lanei esker elektrizitatea eta magnetismoa bateratu egin ziren teoria elektromagnetikoan. Magnetismo naturala: Korronte elektriko txikiak atomoen barnean elektroiek dituzten higidurekin identifikatzen dira. Nukleoaren inguruan biraka dabilen elektroia korronte baten baliokidea da, eta horrek iman txiki baten moduko efektu magnetikoak sortzen ditu. Bestalde, elektroiak bere buruarekiko ere egiten du bira, efektu magnetiko gehigarriak sortuz. Kasurik gehienetan dipolo magnetikoak zoriz orientaturik daude, eta beren efektuak deuseztatu egiten dira guztira. Substantzia batzuetan dipolo magnetikoak noranzko berean orientaturik daude. Kasu horretan, dipolo magnetikoen efektuak batu egiten dira, iman naturala sortuz. Biot eta Savarten legea:B-ren norabidea espiraren planoaren perpendikularra da eta noranzkoa eskuin eskuaren arauaren bidez kalkulatzen da. B=μ0I/2R. I intentsitateko korren zuzen mugagabeak eroaletik a distantziara sorturiko eremu magnetikoa Biot eta Savaren legearen bidez kalkulatzen da. Marrazkia. Espira iman naturalekin alderatzean espiraren ipar aldea edo poloa alde honetatik indukzio magnetikoaren eremu lerroak ateratzen direnekoa da. Hego aldea edo poloa alde honetatik indukzio magnetikoaren eremu lerroak sartzen dira.