Finantza Ratioen Analisia: Likidezia, Kaudimena eta Errentagarritasuna
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,43 KB
Finantza Ratioen Analisia Enpresan
B) MF (Maniobra-fondoa) = Aktibo Korrontea – Pasibo Korrontea = €
Maniobra-fondo negatiboa duenez, enpresa ez da gai aktibo korrontearekin pasibo korronteari aurre egiteko. Hau da, epe laburreko baliabideekin ez da gai epe laburreko zorrak ordaintzeko.
Ratioak
Diruzaintza (Altxortegia) Ratioa
Formula: (Bihurgarria + Erabilgarria) / PK (Balio optimoa: 0,8 - 1,2)
- Ratioa < optimoa: Berehalako likidezia gutxi. Enpresak zailtasunak izan ditzake berehalako ordainketak egiteko.
- Ratioa = optimoa: Balio optimoan dago eta enpresak berehalako likidezia egoera ona du. Hurbilen dituen ordainketei aurre egin ahal izango die.
- Ratioa > optimoa: Likidezia gehiegi dauka. Enpresak gehiegizko likidezia hau aprobetxatu dezake eta inbertsioak egin errentagarritasun handiagoa lortzeko.
Likidezia Ratioa
Formula: AK / PK (Balio optimoa: 1,5 - 2)
- Ratioa < optimoa: Likidezia falta dauka, enpresak arazoak izan ditzake epe motzeko zorrak ordaintzeko. Ratioa < 1 bada, arazoa oraindik larriagoa da, eta ordainketa-etendurako arriskua dago.
- Ratioa = optimoa: Balio optimoan dago eta enpresak likidezia-egoera ona du.
- Ratioa > optimoa: Likidezia gehiegi. Enpresak gehiegizko likidezia hau aprobetxatu dezake eta inbertsioak egin errentagarritasun handiagoa lortzeko.
Berme Ratioa
Formula: (AEK + AK) / (PEK + PK) (Balio optimoa: 1,7 - 2)
- Ratioa < optimoa: Porrot-arriskua adierazten du, enpresak arazoak ditu epe luzeko zorrak ordaintzeko.
- Ratioa = optimoa: Balio optimoan dago, eta enpresak kaudimen-egoera ona du. Zor guztiak ordaintzeko gaitasuna izango du.
- Ratioa > optimoa: Kaudimen gehiegi dauka. Enpresa gehiago zorpetuko balitz, inbertsioak egiteko aukera izango luke errentagarritasun handiagoa lortzeko.
Autonomia Ratioa
Formula: OG / (PEK + PK) (Balio optimoa: 0,8 - 1,5)
- Ratioa < optimoa: Autonomia gutxi dauka. Enpresak finantza-autonomia eskasa du. Menpekotasun handia du kanpoko baliabideekin.
- Ratioa = optimoa: Balio optimoan dago. Enpresak finantza-autonomia ona du, ondare garbiaren eta pasiboaren arteko oreka dago.
- Ratioa > optimoa: Autonomia handia dauka. Enpresak finantza-autonomia handia du, eta menpekotasun txikia du kanpoko baliabideekiko. Hala ere, autonomia handiegia izatea ez da komenigarria.
Zorpetze Ratioa
Formula: (PEK + PK) / OG (Balio optimoa: 0,5 - 1,2)
- Ratioa < optimoa: Zorpetze txikia dauka. Enpresa ez dago oso zorpetuta, eta kanpo-finantzaketarekiko menpekotasun txikia du. Hala ere, zorpetze txikiegia izatea ez da komenigarria: enpresa pixka bat gehiago zorpetu daiteke eta inbertsio errentagarriak egin.
- Ratioa = optimoa: Balio optimoan dago. Enpresak zorpetze-egoera ona du, ondare garbiaren eta pasiboaren arteko oreka dago.
- Ratioa > optimoa: Zorpetze gehiegi dauka. Ez du errendimendu maximoa ateratzen.