Finantza Oinarriak: Dirua, Banku Kontuak eta Txartelak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,75 KB
Dirua
Diruak trukeak errazten ditu; oro har, onartutako truke-bitartekoa edo ordainketa- eta kobrantza-bitartekoa da.
Diruaren funtzioak
- Truke-bitartekoa: Eskaintzak eta eskariak egokitzeko arazoa asko sinplifikatzen du.
- Balio-gordailua: Ondasun iraunkorra da, eta edukitzaileak aukera du egoki iruditzen zaion bitartean gordetzeko, aurrerago erabiltzeko.
- Kontu-unitate komuna: Ekonomiak dirutan neurtzen du gauzen balioa; ondorioz, ondasunen arteko alderaketak eta multzokatzeak egin daitezke.
Diru motak
- Legezko dirua: Herrialde bakoitzeko banku zentralek jaulkitako billeteak eta txanponak dira. Banku zentralek jaulkitzen eta kontrolatzen dute herrialde horietan zirkulazioan dagoen diru-kantitatea.
- Banku-dirua: Modu birtualean dagoen dirua da. Legezko dirua banku batean gordailutzen dugunean, modu fisikoan egoteari uzten dio, eta banku-diru moduan birsortzen da.
Banku Kontuak
Bankuak eta kutxak diru-merkatuko enpresa bitartekariak dira.
Ageriko Gordailuak
Kutxek eta bankuek eskaintzen duten zerbitzurik oinarrizkoena da. Eragiketarik ohikoenak:
- Diruaren sarrerak eta ordainketak
- Ordainagirien helbideratzeak
- Diru-transferentziak
- Diru-transferentziak erakunde bereko kontuen artean
- Dirua ateratzea kutxazain automatikoen bidez
- Mailegu-kuoten ordainketa
- Pentsio-planetako ekarpenak
Kontu korronte edo aurrezki-kontuak izan daitezke. Desberdintasuna da kontu korronteen bidez txekeak eskuratu daitezkeela, eta aurrezki-kontuan aurrezki-libreta erabiltzen direla. Aurrezki-libretaren aldaera bat gazteentzako libreta da.
Abantailak
- Kontratatzeko errazak
- Erabateko likidezia
- Mugimenduen informazio xehea
- Kutxazainen erabilera
Desabantailak
- Errentagarritasun gutxi
- Mantentze-komisioak
- Administrazio-komisioak
- Eragiketa-komisioak
Epe Finkorako Gordailuak edo Ezarpenak
Titularrak, interes moduan jasoko duen ordainsari baten truke, gordailua epe jakin baterako egiteko konpromisoa hartzen du. Ezin izango du gordailua lehenago eskuratu, ez behintzat penalizaziorik jaso gabe. Gordailu-mota horrek ematen dizkie interes handienak bezeroei.
Online Bankuak
Abantailak
- Erosotasuna
- Edozein ordutan jarduteko aukera
- Askatasuna
- Eragiketa merkeagoak
Arriskuak direla eta, segurtasuna indartu behar izan da. Bankuek beren esku dagoen guztia egiten dute bezeroen eragiketen iruzurrezko erabilerak saihesteko.
Txartelak
Txartela erosoa, erraza eta orokorki onartua da. Gako-sistemen bidez daude babestuta. Txartelak, plastikozko euskarri batean, finantza-erakunde edo saltoki batek igorritako ordainketa-bitartekoak dira, oro har, banku edo kutxa batek. Erosketak egiteko eta banku sareko kutxazainetan dirua ateratzeko erabil daitezke.
Banku-txartelak
- Zordunketakoak: Ordaintzea kontuko dirua erabiltzea bezala da; ateratakoa berehala kentzen da kontutik.
- Kreditukoak: Aukera ematen dute ordainketak egiteko eta dirua ateratzeko, une horretan kontuan funtsik ez badago ere. Epeetan itzuli behar da. Bi ordainketa-modu daude: guztizko zenbatekoaren hileko ordainketa eta ordainketa geroratua.
Abantailak
- Segurtasun handiagoa du
- Orain erosi eta gero ordaintzeko aukera (kreditu-txartelek soilik)
Desabantailak
- Komisioak eta mantentze-gastuak
- Interes altuak hilabete amaieran ez ordainduz gero (kreditu-txartelek soilik)
- Gehiegi erabiliz gero, gehiegi zorpetzeko arriskua (kreditu-txartelek soilik)