Filosofo monistak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 19,71 KB
1. Sokrates: (k.A.469-399) Atenasen jaio zen.
Platon izan zen bere
Ikaslea eta azken honek idatzitako elkarrizketei esker ezagutzen dugu gaur egun
Sokratesen pentsamendua. Sokratesen arazoa etika zen, nola egin behar genuen
bizi on bat izateko edo bertutetsuak izateko.
2. Platon: (k.A.427-347) Atenasen edo beste batzuen arabera, Aeginako
Irlan jaio zen. Bere maisua izan zen Sokratesen pentsamendua islara eramateko zenbait
Elkarrizketa idatzi zituen, horien artean:
Timeo, Errepublika … Horrez gainera,
Aristotelesen maisua izan zen. Platonek aldiz, bertutea zer den adierazi behar
zela esaten zuen, bertutetsua izan ahal izateko. Platon eta Sokratesek
Krisiaren erlatibismotik irten nahi zuten, absolutuari bide emanez, garai
Hartan Grezia krisi garaian murgilduta baitzegoen.
3. Aristoteles: Mazedonia, K.A. 384-K.A. 322. Platonen ikaslea izan zen Eta honekin batera mendebaldeko pentsamenduaren oinarriak sortu zituztela esan Daiteke. Aristoteles filosofo eta zientzialaria izan zen. Bere irakaslearen ideien Mundua kritikatu zuen, nahiz eta bi ezagutza mota zeuden onartu. Gainera, Aristoteles pentsalari enpirista zen, beraz ezagutza giza esperientzian Oinarritzen saiatu zen. Atenasko Lizeoa fundatu zuen.
4. Pitagoras: Pitagoras Samoskoa (Samos, K. A. 580 inguru – Metaponto, K. A. 495 inguru) Antzinako Greziako matematikari eta filosofo bat izan zen. Matematikan, Pitagorasen teoremarengatik da ezaguna. Metenpsikosi edo arimaren Transmigrazioaren dotrina ere zabaldu zuen.
5. Homero: Poeta epiko grekoa (K.A. VIII. Mendea) izan zen eta Iliada eta Odisea obrak berari egozten zaizkio. Odiseak Itakako Odiseo heroiak Troiatik Bere etxerako bueltan bizitako abenturak kontatzen ditu eta Iliadak, berriz, Troiako gerrako azken 51 egunetan gertatua kontatzen du, Akiles heroi greziarra Duelarik protagonista. Ezer gutxi ezagutzen da bere bizitzaz, eta K.A. VI. Mendeaz geroztik kondairaz inguraturik ageri zaigu: herriz herri bertsoak Kantatzen zituen agure itsu moduan aurkezten dute. Edozelan ere, oraindik ez Dago bere existentzia frogatuta.
6. Hesiodo: K.A. VII. Mendean bizi izan zen poeta greziarra izan zen. Teogoniaren idazlea da, unibertsoaren eta jainkoen genealogia eta harremanak Azaltzen dituena. Homeroren obrekin batera kultura grekoaren oinarria sortu Zuten.
7. Eskilo: oeta tragiko grekoa (Eleusis, K.A. 525 - Gela, Sizilia, 456). Tragedia grekoaren sortzailetzat jotzen da. Ekintza eta elkarrizketak sartu Zizkien pertsonaiei. Maskara eta dekoratuen erabilera ere bere berrikuntzak Dira. Antzeztu, koreografiaz arduratu eta zuzendu ere egiten zuen. Bere zazpi Tragedia gorde dira: Persiarrak; Emakume-erregulatzaileak; Zazpi; Tebasen Kontra; Prometeo kateatuta eta Orestiada triologia (Agamemnon, Koeforak, Eumenidak).
8. Sofokles: K.A. 495. Urtean jaio eta k.A. 406. Urtean hil zen Antzerkigile greziar klasikoa izan zen. Idazle oparoa izan zen eta 123 Antzezlan egin omen zituen eta tragedia landu zuten hiru egile handiren artean Dago, Euripides eta Eskilo-rekin batera.
9. Tales: (k.A. 624 - k.A. 546) Mileto hirian jaio zen eta Egipton Matematika, geometria eta fisika ikasi zituen filosofo presokratikoa izan zen. Matematiko eta astronomoa, natura zientziaren eta filosofia naturalaren Arkhegos-aren sortzailea izan zen. Naturari buruz ezarri zituen hipotesiek ezagutza Zientifikorako bidea zabaldu zuten, azalpenak jainkoen eraginetik askatuz eta Ikuspegi mitologikoak alde batera utziz; izan ere, gauza guztien sorburua eta Helmuga ura zela pentsatzen zuen, jainkoen inongo parte hartzerik gabe.
10. Anaximandro: (Mileton, Jonia K.A. 610- 547) Anaximandro Miletokoa Filosofo, geometra eta astronomo joniar bat izan zen. Talesen dizipulu eta Jarraitzailea izan zen eta Anaximenesen lagun eta maisua. Itsaso beltzaren Maparen elaborazioa egozten zaio. Honez gain, Lurra zilindro mugiezin bat zela Esan zuen. Ekinozio eta solstizioen ezarpena eta izarren tamaina eta distantzien Kalkuluak egozten zaizkio baita ere. Honez beste, eguzki erloju baten lanketa Ere egotzi zaio, beste ekarpen batzuen artean.
11. Parmenides: Elean, Magna Greziako hegoaldean (Italia) K.A. 515- K.A. 450. Antzinako Greziako filosofo presokratikoa izan zen. Bi ezagutza mota bereizi Zituen: Egiaren bidea eta doxaren (iritziarena) bideak. Bigarren bidera Iristeko guztiak gara gai, zentzumenen bidez, baina lehenengoa berriz Pentsamenduaren bidez lortzen da soilik.
12. Leuzipo: Leuzipo edo Leukippos ( K.A V. Mendeko lehen erdian)
Atomismoa defendatu zuten lehen filosofoetakoa izan zen. Bere ideiak Demokrito
Bere ikasle eta jarraitzailearen bidez jaso dira. Bere obrarik ezagunak
"Megas Diakosmos" (Unibertsoko Orden Gorena edo Munduko sistema
handia)
Eta "Peri Nou” (Adiminean) izan ziren, gaur egun bere idatzirik
Gordetzen ez bada ere. Atomismo mekanizista izeneko teoriaren fundatzaile
Kontsideratzen da, eta bere pentsaeraz iritsi dena Aristoteles, Sinplizio eta
Sexto Enpiriko autoreen idatzien bidez izan da. Atomo eta hutsaren existentzia
Proposatzen zuen mundua ulertzeko, hau dau, izatea eta ez izatearen
Existentzia, lehena atomoek errepresentatua eta bigarrena hutsak. Hauek existitzeko
Mugimendua beharko litzateke.
13. Demokrito: (Trazia, k.A. 460 inguru . K.A. 370 inguru). Aintzinako Greziako filosofo bat izan zen. Atomoaren teoriaren sortzailea izan zen Leuziporekin batera, hau bere ikasle eta jarraitzailea izanik. Berarentzat, Atomo kopuruz infinituek egiten dute espazio infinitua, eta horiek konbinazio Eta eraketa ezberdinez dira sortuak gorputz eta izaki ezberdinak. Materialista Eta ateoa da bere teoria filosofikoa.
14. Herodoto: Herodoto, (Halicarnaso, K.A 484 – K.A 425) historialari eta Geografo greziarra izan zen. Mendebaldean egondako lehenbiziko historialaria Izatea gaitik da ezaguna. 9 liburuz osatzen den bilduma bat idazti zuen, non berak, egindako bidaien testigantzak eta deskribapenak bildurik baitzeuden. Bere idatzien artean Guda medikoen deskribapena dago.
15. Tuzidides: K.A. V mendean bizi izan zen idazle greziarra dugu eta Historiografia zientifikoaren aitatzat hartzen da. Historiak izan zen bere lana Non Peloponesoko Guda kontatzen digun. Horretarako, gatazka politiko eta Militar batean eragiten duten faktore eta kausa ezberdinen analisi sakona Burutu zuen, modu zorrotz eta analitiko baten bitartez gertakariak aztertuz. Horrela, Gertakarietan parte hartzen zuten pertsonen iritziak sartu eta haien artean Konparatzen ditu.
16. Protagoras: (K.A. 485- 411) K.A V mendean antzinako Greziako ilustrazio Urre aroan bizi izan zen sofista da. Abderan jaio zen eta asko bidaiatu zuen ( Sizilia…) baina Atenas-en nagusiki ospea irabazi zuen Periklesen laguna egin Zelarik eta Sokrates ezagutu ere. Bere printzipio filosofiko famatuena Homo Omnium rerum mensura est da, hau da: Gizona da gauza guztien neurria. “El Hombre es la medida de todas las cosas, de las que son, en tanto que son, y de Las que no son, en cuanto no son". Ezagutzaren eta baloreen erlatibismoa Azpimarratu zuen eta ukatu egin zuen balore eta egia unibertsalen existentzia. Ez dado egia absolutu, objektibo edo unibertsalik baizik eta erlatibo, aldakor Eta subjektiboak. Gauzak bakoitzaren pertzepzioaren araberakoak dira, pertsona Batetik bestera eta egoera batetik bestera aldakorrak. Adibidez, arau moralen Konbentzionaltasuna azaldu zuen, sinesmenak heredatutako usadioen araberakoak zirela Azpimarratuz, aldakorrak kultura batetik bestera eta subjektiboki kondizionatuak.
17. Tarsoko Paulo: I. Mendea. Siziliako Tarson jaioa (egungo Turkian) eta Seguruenik Erroman hila. Kultura heleniarreko judutar fariseoen semea zen eta Aldi berean herritartasun erromatarra zuen. San Pedrorekin batera Kristautasun Primitiboko lehen liderretako bat izan zen, Jesukristoren apostoluen kide izan Ez bazen ere. Kristauen aurkako lehen jazarpenetan parte hartu zuen, baina Damaskorako bidaian, Jesusen gurutzaketa baino zertxobait geroago, fede berrian Murgildu zen (tradizioak dio Jesus bera agertu zitzaiola). Ordutik Kristautasunaren propagandista sutsu bihurtu zen, kristautasuna herri judutarretik At zabalduz; horregatik, gentilen apostolu bezala ere ezaguna da. Honez beste, Itun Berriko 14 gutunen ustezko egilea da.
18. Constantino: (272-337) 306. Urtetik erromatako enperadorea izan zen. 313. Urtean, Milango Ediktuaren bidez kristautasuna legalizatu zuen. Gainera, Lehenagoko Bizantzio hiria Konstantinopla izenez birsortu zuen Konstantinok. Nizeako lehenengo kontzilioa (325) deitu zuen, kristautasunari Erromako Inperioan lehenengo aldiz legitimitatea emanez eta honi esker erlijio kristaua Asko zabaldu zen. Nahiz eta Konstantino kristaua izan, hil zenean bataiatu Zuten.
19. Hiponako Agustin: edo Aurelio Augustino (Thagasten, 354ko azaroaren 13an jaio eta Hiponan, 430eko abuztuaren 28an hil zen) filosofo eta teologo bat Izan zen. Mendebaldeko kristautasunaren gizonik garrantzitsuenetakoa, Eliza Katolikoaren santu eta doktore, kristau dotrina neoplatonismoarekin uztartu. Bere bizitzan lan asko idatzi zituen adibidez De dialectica (387).
20. Klemente Alexandriakoa: II. Mendearen erditik 211/216 urte bitartean Bizi izan zen. Alexandriako maisu garrantzitsuenetako bat eta Alexandriako Elizan ospea hartu zuen lehen kidea izan zen. Atenasen jaioa, Greko klasikoan Idazteko trebetasun handia zuen. Maisu kristauen bila bidaia asko egin zituen, Azkenik, Alexandriara iritsi zelarik. Panteonen ikaslea izan zen, eta hau hil Zenean, bere ondorengo, Alexandriako katekesi-eskolaren agintea lortuz. Origenes-en Irakasle ere izan zen. Klementeren ustez, filosofo jentilak, Platon bereziki, Jainkoa aurkitzeko bide zuzenean zeuden. Jesukristok salbazioa ekarriko zuela Zioen.
21. Carlomagno: Karlomagno edo Karlos I.A Handia (742, 747 edo 748 – Akisgran, 814), karolingiar dinastiaren buru izan zen, frankoen errege, Lonbardiako errege, eta, Leon III.A aita santuak izendatuta, Mendebaldeko Enperadore (800-814). Karlomagno gerra-aitzindari eta errege kristau nagusia Bihurtu zen, eta bere mendeko herri guztiei kristautasuna ezarri zien. Botere Handiko erregea izan zen, zaldun frankoen arteko aholkulari batzar bat baldin Bazuen ere: berak izendatzen zituen apezpikuak eta abadeak, berak deituta bildu Ziren kontzilioak, berari fideltasuna zin egitea inposatu zien pertsona libre Guztiei... Berpizkunde kulturalaren bultzatzailea izan zen; izan ere, bere Jauregian eskola bat sortu zuen, monasterioetan artelantegiak ugaldu zituen, Eta bere garaiko jakintsuak biltzen ahalegindu zen. Nekazaritza, industria eta Merkataritza sustatu zituen.
22. Alberto Magno: Alberto Handia (Lauingen, Bavaria, 1193/1206 - Kolonia, 1280) santu katoliko bat da. Apaiza, apezpikua eta Elizako doktore Izan zen. Teologian, geografian eta filosofian aditua izan zen; kimikaren Arloan ere izen handia izan zuen, eta, oro har, Erdi Aroko zientzietan oso Trebatua zen. Haren apaltasuna eta pobrezia nabarmentzekoak ziren. Europako zenbait Unibertsitatetan eta Alemaniako konbentu batzuetan irakatsi zuen. Parisko Unibertsitatean Antzinako testuak, bereziki Aristotelesenak, itzuli eta sailkatu zituen; Testuei bere oharrak ere erantsi zizkien. Lan entziklopediko handi honek bere Dizipulu zen Tomas Akinokoaren lanerako oinarriak ezarri zituen. Botanikan eta alkimian Ere lan egin zuen, eta aipatzekoa da artsenikoaren aurkikuntza 1250ean. Geografiaren eta astronomiaren arloan, oso argudio sendoak erabilita, Lurra Biribila dela esan zuen.1622an beatifikatu zuten, eta 1931an, Pio XI.A aita Santuak Elizako doktore izendatu zuen; kanonizatzearen parekoa da.
23. Aquinoko Tomas: San Tomas Akinokoa (1225/1226-127) teologo eta Filosofo italiarra zen. Predikatzaileen Ordeneko kidea izan zen (beraz, Domingotarra), eskolastikaren ordezkari nagusiena, teologia sistemaikoaren Figurarik handienetakoa eta metafisikan aditua. Bere lanik ezagunenak Summa Theologiae, doktrina katolikoaren bilduma eta Summa contra gentiles, fede katolikoaren Filosofiaren apologiaren bilduma, dira. Horrez gain, oso ezaguna da Aristotelesen pentsamendua berreskuratu zuelako eta lehenengo aldiz aldarrikatu Zuelako Aristotelesen lanak fede katolikoarekin bat etorri ahal zirela. Tomasek Natura ezagutzearen garrantzia azpimarratu zuen, bere aburuz, natura ezagutzea Jainkoa ezagutzeko ezinbestekoa baitzen.
24. Petrarca: XIV.Mendean bizi izan zen. Humanismoaren lehen zantzuak Petrarkarengan Ikus genitzake, izan ere, Petrarkak lehen aldiz Erdi Aroa, aro iluntzat hartuko Du, hau da, moralaren eta literatura onaren jaitsiera, gizatasunaren Dekadentzia… ikusiko ditu. Horren aurrean, Petrarkak, grekoerromatar kultura Goraipatu zuen, urrezko aroaren gisara definituz, sorkuntza aurrera eraman zuen Jeinuaren eta gizatasunaren hedapenaren gisara. Petrarka eta bere inguruko ikerlariek Garai hartan grekoek egin zituzten gauzak, eraldaketa kristaurik gabe ulertzen Saiatu ziren: poesia, entseguak, kartak, historia eta biografiak eta, Aristotelesen Testuak, Platonen elkarrizketengatik ordeztu zituzten (estudia iumanitatis). Petrarkak Sistema espirituala eta zientifikoa aztertu beharrean, psikologia, gizakia eta Estetika aztertuko ditu. Honengatik guztiarengatik, historiako lehen gizaki Gisara izendatu izan da.
25. Marsilio Ficino: Marsilio Ficino ( Toskana, 1433 - 1499) italiar Filosofo eta humanista izan zen. Apaiz helenista eta filosofoa, Florentziako Eskola platonikoko irakasle izan zen. Platonen elkarrizketak itzuli zituen, bai Eta Corpus Hermeticumeko zati bat, neoplatonikoen obrak (Porfirio, Plotino eta Janbliko). De christiana religione eta Theologia Platonica idatzi zituen.
26. Pico della Mirandola: (1463-1494) italiar filosofoa eta pentsalaria Izan zen. Picok garaiko tradizio kulturalak bateratu nahi izan zituen eta Horregatik 900 tesik osatutako Conlusiones philosophicae, cabalisticae et Theologicae (Ondorio filosofikoak, kabalistikoak eta teologikoak) obra idatzi Zuen, non filosofo nahiz teologo greko, hebrear, arabiar eta latino ezberdinen Ideiak jaso baitzituen. Obra horrekin Picok kultura eta erlijio desberdinekiko Errespetua eta horien arteko puntu komun bat bilatzeko nahia aldarrikatu zuen. Nahi hori lortzeko tesiak eztabaidatuko zituzten aditu desberdinak bilduko Zituen bilera bat ospatzen saiatu zen, baina ezinezkoa izan zen Aita Santuak Heretikotzat jo baitzituen tesi batzuk.
27. Lutero: (Eisleben, Alemania 1483-1546) Teologo eta monje agustindar Alemaniarra izan zen, zeinek erreforma erlijiosoa bultzatu zuen Alemanian, ostera Erreforma Protestantea eta Luteranismo bezala izendatutako doktrina Teologiko-kulturala ekarriko zuena. Luterok Eliza Katolikoa Bibliaren Jatorrizko hezkuntzara itzultzea aldarrikatu zuen. Bere lanik esanguratsuena 95 Tesiak dira, zeinetan Eliza Katolikoari indulgentzien erabilera egozten zion, Besteak beste.
28. Calvino: 1509ko uztailaren 10 – 1564ko maiatzaren 27) frantziar Teologo protestantea izan zen. Erreforma Protestantearen garaian paper garrantzitsua Jokatu zuen, Kalbinismo izeneko teologia erreformatzailea garatu zuelako. Genevan finkaturik, Aita Santuen nagusitasuna errefusatu zuen, eta bere Teologian oinarritutako gobernu-sistema berria eratu zuen. Elizaren Eraberritzailea izateagatik, luteranoek maiatzaren 27an ospatzen dute bere Eguna.
29. Koperniko: Poloniar astronomoa, matematikaria eta kosmologoa (Torun, 1473 - Frombork, 1543). Oso ospetsua egin zen hilda gero proposatu zuen planeten Higidurari buruzko teoria heliozentrikoari esker. Lurra unibertsoaren ardatza Zela zioen teoria klasikoarekin ez zegoen ados; haren kontra, planetak Eguzkitik gertu irudikatzen zuen puntu baten inguruan bira egiten zutela zioen Teoria landu zuen urte askoz, Europako lehen teoria heliozentrikoa alegia. Kopernikoren Teoria ez zuten astronomoek onartu, Kepler-ek frogatu zuen arte. Nolanahi ere, eragin Handia izan zuen nola zientzian hala filosofian.
30. Kepler: Alemanian jaioa 1571ko abenduaren 27an eta bertan ere hil zen 1630eko azaroaren 15ean. Iraultza Zientifikoaren pertsonaia nabarmena, astronomoa Eta matematikaria. Tycho Brahe-nen magnetismoaren teoriarekin konbinatuta, esan Zuen eguzkia erdigunea zela eta haren inguruan planetek bira egiten zutela (grabitatearen teoriaren aitzindaria) eta hauek mugitutako kanpoko indar bat Bilatu behar zela.
31. Galileo: XVI. Eta XVII. Mendeen artean bizi izan zen zientzalaria, Teleskopioaren asmatzaileak eta garrantzi handia izan zuen Iraultza Zientifikoan. Berak, garai horretako beste zientzialariak bezala, mundu berri Eta hobe bat asmatzen ari zela uste zuen, zientziak orain arte frogaezina zena Frogatzen ari baitzen. Berak antzinaroko pentsamendua okertuta zegoela uste Zuen. Aristotelesentzat bi errealitate ezberdin zeuden (lurra eta zerua), Galileorentzat, ordea, errealitate bakarra zegoen, dena unibertsia zen.
32. Giordano Bruno: Giordano Bruno italiar filosofoa izan zen. Heresiaz Akusatua eta bizirik errea izan zen. Brunoren ustez, Lurrari Errotazio-mugimendua aitortzen bazitzaion, ustezko beste mugimendu batzuk Baztertu behar ziren eta ez zegoen motiborik izarrak distantzia berean zeudela Edo izarren ingurua mugatua zela pentsatzeko.
33. Newton: (XVII. Mendea) Filosofo eta zientzialari Ingeles bat izan Zen, zeinek Principa idatziaren bidez grabitatearen lege unibertsala eta Mekanika klasikoaren printzipioak asmatu zituen. Berak asmatutako mugimenduaren Hiru legeen bidez planeten mugimenduen aspektu guztiak era zientifiko batean Azaldu daitezke.
34. Bacon: XVI. Mendean bizi izan zen filosofo ingelesa da, Descartesekin Batera, Aro Berriko lehendabiziko filosofotzat hartu izan dena. Adierazi zuen gizakiari Jatorrizko bekatuaren ondorioz erredenzio beharrezko hori gizakiak berak lortuko Zuela aurrerapen tekniko eta zientifikoekin. Horrela gizakiak, Jainkoak eskatu Bezala, natura menperatuko du, horregatik, natur-zientzien garrantzia Azpimarratu zuen. Honen adierazle da bere esaldi famatua: “ezagutzea boterea Da”. Enpirismoaren aitatzat hartzen da.
35. Descartes: XVI-XVII. Mendean bizi izan zen filosofo, matematikari eta Zientzialari frantsesa, filosofia modernoaren Aita bezala ere ezagutua dena. Filosofian, jakintzari balio praktiko handia ematen dio eta bizitzarako Ezinbestekoa dela uste du. Antzinako testuen irakurketak espirituaren formazioan Laguntzen duela defendatzen du baina zuhurtziaz irakurri behar direla. Metodoaren arauak aldarrikatu (4 arau): ebidentzia (ezer ez da egiatzat hartuko, Ez badago ebidentziarik), analisia (zailtasunak zatitu), sintesia (ordenaren Ezarpena gure pentsamenduan) eta kontrola (berrikuspen orokorrak egin behar). Bere lan nagusia: Meditazio fisikoak.