Filosofiaren Oinarrizko Kontzeptuak: Glosarioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,02 KB

Aldakortasuna

Mundu sentikorreko gauzakien bereizgarria. Izakia gauzatzeko prozesua da, izakia bere izatera heltzeko aurrerabidea.

  • Parmenidesen ustez: Zentzumenen iruzurra eta arrazoimenaren ikuspuntutik ezinezkoa dena.
  • Heraklitosen iritziz: *“Dena etengabeko jarioan dago”*. Dena mugimenduan dago, eta ezerk ez du betiko irauten.
  • Platonen iritzian: Ezagutzaren objektuak izate iraunkorra izan behar du, eta izate aldakorra ustearen mintzagaia da.

Dualismoa edo Bikoiztasuna

Errealitate bakar baten aurkako jarrera da. Dualistek bi errealitate mota onartzen dituzte, adibidez: ideiak eta materia, edo arrazoia eta gorputza.

Erlatibismoa

Ezagutzaren alorrean ideia aldaezinik onartzen ez duen teoria da. Etikaren eremura hedatzen denean, ez dagoela ez balio absoluturik, ez jatorriz gauza onik ez txarrik aldarrikatzen du (Sofistek, adibidez).

Esentzia / Zerizana

Izatea zer den azaltzen du.

  • 1. zentzua (Existentzia): Errealitatearen existentzia da, beraz, bere izatea.
  • 2. zentzua (Ezaugarria): Errealitateari egokitzen zaion benetako ezaugarria edo bereizgarria.

Eszeptizismoa

Egia ezagutzea ezinezkoa dela adierazten duen jarrera filosofikoa da. Sofistek (Gorgias, adibidez) hiru tesi nagusi defendatzen zituzten:

  1. Egiarik ez da.
  2. Egotean, ezingo dugu aurkitu.
  3. Aurkituz gero, ezingo diogu inori adierazi.

Ikusgarria

Hauteman daitekeena da. Gizakiok ditugun sentimenezko ahalmenen bidez hauteman daitekeen edozein objektu da ikusgarria.

Platonen ustez: Ikusgarria behe mailako ezagutzari dagokio, zentzumenak ez baitira errealitatearen benetako izaera atzemateko gai.

Intuizioa

Izatearen zuzeneko atzematea da, egiazko ideia baten zuzeneko ulermena.

Platonen arabera: Intuizioa da lehen mailakoa, eta arrazoibidea (argudioa edo gogoeta) haren laguntzailea da, intuizioz lortutako ideiak adierazteko.

Ideia

Edozein gauzaki zein errealitateren irudi aldaezina eta betikoa da. Objektu eta izate bakoitzaren eredua da, baita izate horren egoera perfektua ere. Ideia ez da zentzumenen bidez antzematen, adimenaren bidez baizik.

Platonek uste zuen gauza orok bazuela bere Ideia edo eredua, baina zalantzak zituen gauza zatarrek (adibidez, zikinkeriak) Ideia propioa izan zezaketen.

Mitoa

Jainkoei, jainkozko izakiei edo heroiei buruz sortutako kontakizunak dira. Argudio arrazionalaren aurkakoa da, mitoak ez baitu egiaztapenik behar.

Platonek mitozko kontakizunak erabili ohi zituen pentsamendu konplexuak era ulergarrian irudikatzeko.

Arje edo Arkhe

Sorburua edota lehen gaia adierazten duen hitza da. Presokratikoek erabili zuten, materiaren osagaia adierazteko.

Filosofoen ustez, etengabeko aldaketan dagoen errealitatearen azpian printzipio iraunkor bat dago, eta etengabeko jarioan dabilenari batasuna ematen dio.

Entradas relacionadas: