Filosofiaren Oinarriak: Ezagutza, Arrazoia eta Historia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,38 KB

Zuzena ala Okerra?

  1. Zuzena eta okerra:

    1. Okerra

      1. Helenismoa Antzinako Filosofiaren azken aldia da.
      2. Eskolastika Erdi Aroko Filosofiaren azken aldia da.
    2. Okerra

      1. Agustinen ustez, fedea lehentasuna zuen; Tomasen ustez, bateragarriak ziren; eta Gilenen ustez, arrazoiak lehentasuna zuen.
    3. Okerra

      1. Errenazimenduaren ezaugarri garrantzitsuena antropozentrismoa izan zen.
      2. Erdi Aroan ezaugarri garrantzitsuena teozentrismoa izan zen.
    4. Zuzena, XVII. mendera arte, zientzia eta filosofia desberdinduta zeuden.

    5. Okerra

      1. Filosofia modernoan, giza ezagutzaren jatorria aztertzerakoan, bi jarrera filosofiko desberdin eman ziren: arrazionalismoa eta enpirismoa.

Galdera Filosofikoak

  1. Zer erlazio dute zientziak eta filosofiak? Azaldu antzekotasunak eta desberdintasunak.

    1. Filosofiak eta Zientziak helburu bera dute: zenbait arazo edo galderaren erantzunak bilatzea. Bata arrazoia erabiltzen du galderak sustatzeko eta bestea esperimentazioa.
  2. Zein izan zen presokratikoen galdera filosofiko nagusia? Sokratesek kezka berak izan al zituen?

    1. Presokratikoen galdera nagusiek naturarekin zuten zerikusia. Sokratesek, berriz, munduari eta naturari buruzko gaiez gain, gizakiari eta gizarteari buruzkoak ere jorratu zituen.
  3. Zer esan nahi dugu filosofia ikerketa arrazionala, unibertsala, errotikoa eta kritikoa dela esatean?

    1. Arrazionala: errealitatea argudio arrazionaletan oinarrituta azaltzen duelako. Unibertsala: errealitate osoa azaltzea bilatzen duelako. Errotikoa: errealitate ororen erroak edo azken kausak aurkitzea duelako helburu. Kritikoa: ezarritako iritziei aurre egiten dielako.

Ezagutzaren Prozesua eta Definizioak

  1. Okerra

    1. Ezagutzaren prozesuan, objektua gizakiok atzeman nahi dugun errealitatearen zatia da.
    2. Ezagutzaren prozesuan, subjektua ezagutzen duen pertsona da, bere gaitasunek eta zirkunstantziek baldintzatuta jokatzen duena.
  2. Okerra

    1. Oroimena informazioa gogoan gordetzeko gaitasuna da.
  3. Zuzena, Gizakia ez da gai objektu partikular batetik abiatuta ezagutza orokor bat eraikitzeko.

  4. Okerra

    1. Enpiristen ustez, esperientzia hautemangarria da gure ezagutza-iturri nagusia.
  5. Okerra

    1. Jakintza sendotasun objektiboan oinarritzen da. Ustea sendotasun subjektiboan oinarritzen da. Iritziak ez du sendotasunik.
  6. Zuzena, Egia baliagarritasun gisa ulertuta, enuntziatu baten eta gertaera baten arteko korrespondentzia da.

    1. Zuzena, Kritizismoaren arabera, errealitate gisa gizakioi agertzen zaiguna bakarrik ezagut dezakegu (fenomenoa), baina ez errealitatea bere horretan (noumenoa).

Ezagutzaren Alderdiak eta Definizioak

  1. Ezagutza-prozesuetan desberdintzen diren bi alderdiak, subjektiboa eta objektiboa, azaldu.

    Ezagutza subjektua adimenaren bitartez objektuaz jabetzen deneko prozesuaren helburua eta emaitza da. Bi alderditan banatzen da: subjektua (ezagutzen duen pertsona, bere gaitasunek eta zirkunstantziek baldintzatuta jokatzen duena) eta objektua (gizakiok atzeman nahi dugun errealitatearen zatia). Filosofiak behartzen gaitu zerbait egiazkotzat jo baino lehen arrazoi onak ematera.

  2. Azaldu zer den iritzia, ustea, eta jakintza Immanuel Kant filosofoarentzat.

    1. Iritzia (Ziurtasunik ez dago): Irudipen pertsonal bat da, hau da, subjektiboa, eta ez daukazu hartaz ziur egoterik, ezta besteei justifikatzeko modurik ere. Ez dago froga objektiborik hori ziurtatzeko. Zerbait egia dela uste dugu, baina ebidentziarik gabe.

    2. Ustea (Ziurtasun subjektiboa): Norbait konbentzituta badago pentsatzen duena egia dela, baina ez du besteak konbentzitzeko modu objektiborik.

    3. Jakintza (Ziurtasun objektiboa): Zerbait egia dela konbentzituta egoteaz gain, besteak horretaz konbentzitzeko arrazoi objektiboak eman baditzakegu.

  3. Azaldu nola egin zuen Immanuel Kant filosofo ilustratuak arrazionalismo eta enpirismoaren arteko sintesia.

    Sintesi bat egin zuen bien artean. Ez dago dena ezagutzerik, arrazionalistek uste bazuten ere. Enpiristek esaten zutenaz haraindi ere badago zer ezagutu, dena ez baita esperientzia hautemangarria; bestelako egiak ere badaude, hala nola fisikaren legeak, objektiboak eta unibertsalak direnak.

  4. Azaldu zeintzuk diren gizakiak errealitatea ezagutzeko ditugun ezagutza-ahalmen nagusiak. Gutxienez, bakoitzari buruzko oinarrizko informazioa eman behar da.

-Pertzepzioa, errealitateko objektuak ikusten, ukitzen, usaintzen… ditugunean haiek antzemateko dugun baliabidea da. Hau da, eraldatu eta kanpo-munduko objektu baten irudi mental bihurtzen dugun prosezua da. Datu berdinetatik abiatuta, bi pertsona bi irudi mental desberdinak eratzea izan liteke.

-Irudimena, pertzepzioetatik abiatuta irudi mentalak eraikitzeko gaitasuna da eta bi motatakoak izan daitezke:

-Irudimen erreproduzitzailea, objektua aurrean eduki gabe haren irudia erreproduzitzeko ahalmena ematen du.

-Irudimen sortzailea,  sentikortasunarekin lotutako irudiak libreki sortzeko ahalmena dauka, fantasia ere deritzo.

-Oroimena ikastearekin dago lotuta, eta iraganeko gauzak epe motzera edo luzera gogoan edukitzea da. Gaitasun horren emaitza oroitzapena da. Oroitzapenak izateko, faktore hauek beharrezkoak dira:

-Oroitzekoa dena gogoan gordeta edukitzea.

-Sentsazioak eta emozioak oroitu nahita hala nahi gabe. 

-Arrazoimena, gizakiak hizkuntza eta adimena ditu arrazoitzeko. Aristotelesek animalia arrazional gisa definitu gintuen. Munduaz pentsatzekkantegio, abstrakzio-prozesu bat martxan jarri beharra dago. Gai bati buruz dakiguna elkartuz. Kontzeptua, eraikitzen dugun egintza mentala da eta terminoa linguistikoaren bidez ematen dugu.

  1. Aro Modernoan, ezagutzaren baliabiderik fidagarriena zein den zehazteko, elkarren kontrako bi ikuspuntu sortu ziren. Zeintzuk ziren eta bakoitzaren ezaugarriak azaldu.

Arrazionalismoa: arrazoimena-> ezagutza arrazoimenaren emaitza da. Descartes babesten zuen arrazionalismoak. Zalantza metodoa. Ezagutzaren eta egiaren arazoak eztabaida filosofikoa jarri eta edozein ezagutza zalantzan jarri. 

Enpirismoa: esperientzia pertzeptzioa-> ezagutza oro esperientziak hautemangarriaren emaitza da.

Entradas relacionadas: