Filosofiaren Korronte Nagusiak eta Metafisika

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,3 KB

Positibismoa eta Bizitzaren Filosofiak

  1. Zertan datza Positibismoa eta bizitzaren filosofiak, eta nortzuk dira beren teorikorik inportanteenak.

    • Positibismoa: Garapen zientifiko eta teknikoetan oinarrituta, zientziak bide seguruak zirela gizakiaren aurrerapenerako defendatzen zuen. Teorialari nagusia: Comte.
    • Bizitzaren Filosofiak: Gizabanakoaren bizitzaren izaera berezia eta nagusia azpimarratu zuten. Teorialari nagusiak: Henri Bergson, Friedrich Nietzsche eta José Ortega y Gasset.
  2. Zeintzuk dira XX. mendeko hiru mugimendu inportanteenak, definitu, eta aipatu beren teoririk inportanteenak.

    • Existentzialismoa: Gai nagusia giza existentzia da; uste zuten norberaren existentzia zela auzi filosofiko nagusia. Teorialariak: Heidegger, Sartre eta Camus.
    • Filosofia Analitikoa: Garrantzi handia ematen dio hizkuntzaren eta arrazoibidearen argitasunari. Teorialari nagusia: Ludwig Wittgenstein.
    • Filosofia Hermeneutikoa: Gauzak azaltzeko eta interpretatzeko modu egokiak aurkitzeaz arduratzen da batez ere. Teorialari nagusia: Hans-Georg Gadamer.

Gaia 3: Metafisikaren Historia

  1. Zer da metafisika? Errealitateari buruzko galderak eta hausnarketak egiten dituen filosofiaren adarra da metafisika.

  2. Zer azaldu nahi zuten presokratikoek, zerez baliaturik aurki zezaketen, eta nola deitu zioten? Gauza guztien funtsa eta sorburua azaldu nahi zuten, arrazoiarekin. Arkhe deitu zioten.

  3. Aldaketari buruz, zer ekarpen egin zituzten Platonek eta zer egin zuen Aristotelesek?

    • Platon: Zabaldu zuen metafisika, galderak proposatuz.
    • Aristoteles: Auzi filosofiko horiek guztiak modu sistematikoan azaldu zituen, eta tratatu bat idatzi zuen.
  4. Erdi Aroan, zer motatako galderak egiten zituen kristautasunak, eta zertan oinarritu ziren kristau filosofoak? Jainkoari buruzko galderak. Greziako filosofoen ideietan eta Liburu Santuan oinarritu ziren.

  5. Zeintzuk izan ziren Erdi Aroko filosofo kristaurik inportanteenak, zein mendetan bizi ziren eta zeintzuk izan ziren beren ekarpenak?

    • Agustin Hiponakoa: V. mendean, Platonen metafisika eta kristautasuna uztartzea lortu zuen.
    • Tomas Akinokoa: XIII. mendean, Aristotelesen pentsamenduan eta kristau dogmetan oinarritutako sinesmen filosofiko berri bat goratu zuen.
  6. Aro Modernoan, zeri buruzko galderak egiten zituzten filosofoek, zerezko lehen ahaleginak egin zituzten eta zertan zetzan? Kasualitate eta askatasunari buruz. Metafisika auzitan jartzeko lehen ahaleginak egin zituzten. Auzi metafisikoa guztia gizakiok arrazoimenaz balioturik ezagutu dezakegunaz jabetzea zen.

  7. Aro Garaikidean, zer filosofo garrantzitsuk egin dituzte beren teoriak metafisikari buruz eta nongoak dira? Heidegger (alemaniarra), Jean-Paul Sartre (Frantziarra), José Ortega y Gasset eta Xabi Zubiri (Espainiarrak).

  8. Zer da filosofia monista eta zer defendatzen du? Errealitate bakuna den filosofia sistema. Ugaritasun eta aniztasun itxura besterik ez da, errealitate bakarra baita.

  9. Presokratikoetan nortzuk ziren filosofo monista inportanteenak eta zer zen bakoitzaren arkhea?

    • Tales Miletokoa: Ura.
    • Anaximenes: Airea.
    • Anaximandro: Zehaztugabea (Ápeiron).
    • Pitágoras: Zenbakiak.

Metafisika Pluralista

Zer dio metafisika pluralistak, nortzuk ziren presokratikoen artean lau filosofo pluralistarik inportanteenak eta zertan datza beren teoriak? Errealitatea anitza dela diote.

  • Enpedokles: Dena lau elementuz (sua, airea, ura eta lurra) osatuta dago, eta maitasuna eta gorrotoa dira bi indar kosmikoak.
  • Anaxagoras: Arkhea errealitatea osatzen duten hazi ñimiñoen multzoa da (homeomeriak).
  • Leuzipo eta Demokrito: Guztia atomo oinarrizko banaezin partikulaz osatuta dago.

Entradas relacionadas: