Filosofiaren Korronte Nagusiak: Antzinatetik Aro Modernora
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 11,14 KB
Sokrates eta Sofistak
+ Aurretik aipatutako informazioa.
Estoizismoa (K.a. IV. mendea)
Korronte filosofiko bat da, denboran zehar irauten eta garatzen baita. K.a. IV. mendean hasi zen, eta korronte honen sortzailea Zenón de Citio izan zen. Estoizismo izena “Stoa” hitzetik dator. Stoa leku bat da, hain zuzen ere, portikoa. Portiko horretan Zenón de Citio eta bere jarraitzaileak biltzen ziren.
Estoikoak hasieran grekoak ziren, eta greziarrentzat ez zegoen sormena, antolakuntza baizik. Estoizismoaren arabera, mundua antolatzen duena logos unibertsala zen. Jainko antzeko zerbait zen, eta logos (arrazoia) zeukan ezaugarri bezala. Logos horrek mundu osoa (kosmosa), bai natura, bai gizaki-kontuak eta gertakizunak, antolatzen ditu legeen bitartez. Gizakiok logos unibertsalarekin arrazoia amankomunean daukagu. Hala ere, gure logosa ez da unibertsala, baizik eta partikularra. Gu gara logos (arrazoi) hori daukagun izaki bakarra; beraz, logos unibertsal horrek erabilitako legeak uler ditzakegu. Logos unibertsalak egindako antolamendu hori (gertatzen den guztia) onartzen dugu, gertatzen diren gauza guztiak bideratuta baitaude. Hortaz, estoikoentzat zigor bat gertatu behar den gauza bat da. Euren ustez, gertatzen den guztia onartuz gero, zoriontasuna aurkituko dugu, hau da, apatheia. Patheia hitzak sufrimendu esan nahi du; hori dela eta, apatheia sufrimendurik ez esan nahi du.
Epikureismoa
Epikureismoa Epikuro izenetik dator, hau da, epikureismoa sortu zuen filosofoaren izenetik. Epikuro Samoskoa zuen izena, eta Samosen jaio zen, Pitagoras bezala. Epikureisten helburu nagusia zoriontasuna aurkitzea da, beste hitzez, portaera bideratu nahi dute zoriontasuna aurkitzeko. Epikureismoarentzat zoriontasuna plazerra da, eta plazerra min eza. Plazerra grekoz hedoné esaten da eta min eza ataraxia. Gainera, epikureistentzat plazer intelektuala edo morala garrantzitsuagoa da fisikoa baino.
Euren arabera, zoriontasuna lortzeko erabili behar dugun tresna kalkulu hedonista da, eta kalkulu hau ekintza bat egin baino lehen ekintza horrek emango digun plazerra eta ekintza horrek ekarriko dituen ondorioek eragingo digun mina kalkulatzean edo neurtzean datza. Beraz, min hori plazerra baino handiagoa bada, ez da komeni jarduera hori burutzea, baina min hori plazerra baino txikiagoa bada edo minik eragiten ez badu, komeniagoa izango da ekintza hori egitea.
Zinismoa
“Kinikos” hitz grekotik dator, eta kinikos txakurra esan nahi du. Korronte honetako filosoforik inportanteena Diogenes da. Zinismoak zoriontasuna aurkitu nahi du, eta zinismoarentzat zoriontasuna berriro hasierako naturara edo gure benetako izaerara bueltatzean lortzen da. Gu, zinikoen arabera, animaliak gara, eta inposatu zaizkigun konbentzio, arau eta legeak apurtu behar ditugula diote, legez eta betebeharrez osatutako multzo horretan deprimiturik baikaude. Adibidez: paperak paperontzian botatzea ez dago gure naturan/izaeran.
Susmoaren Filosofoak: Marx, Nietzsche eta Freud
Marx, Nietzsche eta Freud K.o. XIX. mendeko filosofoak ziren. XIX. mendea ulertzeko, XVIII. mendea ulertu behar dugu:
XVIII. mendea: Ilustrazioa
XVIII. mendea Argien Mendea edo Ilustrazioaren Mendea izan zen. Ilustratuentzat argia arrazoia zen, eta ilun dagoen guztia arrazoiak argitu behar zuen. Ilustrazioa zer den ulertzeko, Goyak egindako koadroa aipatuko dugu: “El sueño de la razón produce monstruos”. Izenburu honek bi zentzu ditu:
- Lehen zentzua: XVIII. mendean baino lehen, arrazoia lotan egon zen, hau da, ez genuen arrazoirik erabiltzen, eta iluntasunean agertutako munstroak (tradizioak, sineskeriak, Inkisizioa…) zeuden.
- Bigarren zentzua: Esnatzen den arrazoi hori ametsetan hasten da, eta amets horretatik gauza onak nahiz amesgaiztoak agertzen dira. Arrazoi horrek ekoiztutako munstroak XX. mendean hobeto ikusten dira, esate baterako, arrazoi handia zuten kimikariek bonba atomikoak sortu zituztenean. Produktu horien artean, etika aurkitzen da (moralari buruz pentsatzea). Hori dela eta, bai arrazoiak, bai etikak alde ona nahiz txarra dituzte. HIRU FILOSOFOEK etika zalantzan jartzen dute.
Marx
Marxentzat gizartea eraikin bezalakoa da, eta gauzarik inportanteena azpiegitura da, hau da, ekonomia. Ekonomia nolakoa den, horrelakoak izango dira gauza guztiak, bai materialak bai ez-materialak. Ez-materialen multzo horri ideologia deritzo, eta han etika eta erlijioa aurkitzen dira. Ekonomia kontrolatzen duenak beste guztia kontrolatzen du. Liberalismoa (burgesiaren ideologia) heldu zenez, burgesek ekonomian zeukaten boterea politikan aldarrikatu nahi zutelako, XIX. mendeko ekonomia burgesek kontrolatzen zuten.
Hori dela eta, Marxek esaten digu burgesiak etika ere kontrolatzen zuela eta gizarte horretan zeuden baloreak burgesak zirela. Honen ondorioz, legeak burgesiaren alde zeuden, eta alde hau iluna zen, burgesek proletarioak esplotatzen baitzituzten. Beraz, Marxentzat, alde batetik etika esplotazioaren beste tresna bat zen, eta erlijioa “el opio del pueblo” zen, hau da, droga bat, proletarioak pozik baitzeuden eta ez baitziren kontziente euren benetako egoeraz.
Nietzsche
Nietzscheren arerioa edo arazoa erlijioa da, baina zehatz-mehatz kristautasuna. Nietzsche ez zen filosofoa, baizik eta filologo klasikoa. Nietzschek antzinako greziar tragedia ikasi zuen. Hau ikastean, aldaketa bat moralean eta etikan ikusi zuen. Aldaketa hori Platoni leporatzen dio, berak garrantzia kentzen diolako mundu honi (mundu materialari) eta bizitza honi, eta bizitzatik kanpo dagoenari benetako balorea jartzen diolako (mundu ez-materialari: ideiak, Jainkoak…).
Kristo osteko laugarren mendearen (380. urtean) amaieran, kristautasuna inperioko erlijio ofizial bilakatu zen, Teodosio enperadoreak erabaki baitzuen. Honen ondorioz, ezinbestekoa zen azalpen arrazional bat (logos bat) izatea Jainkoari buruz, hau da, teologia bat. Kristautasunaren lehen teologo handia San Agustin izan zen.
San Agustin Aljerian jaio zen, eta kristautasunari buruzko lehen teologia eraikitzeko Platonen filosofia (Platonismoa) hartu zuen eta kristautasunera moldatu zuen. Platonismoaren oinarria edo esentzia mantendu zuen, hau da, mundu materiala baliorik gabeko mundua zela eta mundu ez-materiala garrantzia handikoa, baina Platonentzat mundu hori ideia mundua zen eta San Agustinentzat Jainkoa zen.
Nietzschek Platonen eta kristautasunaren artean bereizketa bat egiten du:
Platonen arabera, ideia mundura bakarrik filosofoak euren kabuz heltzen ziren, izugarrizko ahaleginak eta esfortzuak egin ostean. Meritu handiko pertsonak heltzen ziren, eta ezaugarri hau kristautasunean galtzen da. Hortaz, Nietzscherentzat kristianismoa artalderentzako platonismoa da. Izen honen arrazoiak hurrengoak dira:
- Bere alde platonikoa: kristautasunarentzat, Platonismoarentzat bezala, garrantzitsuena mundu honetatik kanpo dagoena, hau da, Jainkoan dagoena, da.
- Artalderentzako aldea: Jainkoarenganaino edonor hel daitekeela da, sinestearekin nahikoa da eta ez da ahaleginik egin behar. “Artalde” hitza erabiltzen du, guztiok hel gaitezkeelako.
Kristautasunarentzat edo San Agustinentzat fededun analfabetoa jakintsuagoa da zientzialari ateo bat baino. Sinestearekin nahikoa baita jakituria izateko edo benetako errealitatera, hau da, Jainkoarengana, heltzeko. Nietzsche ez zegoen honekin ados, honek eragiten baitu guztiok artalde berean egotea, hau da, desberdintasunik ez izatea. Hortaz, bere arabera, etikaren alde txarra, guztiok berdinak izatea eta berezko ideiarik ez izatea nahi duela da.
Freud
Freudentzat:
- ID (Ello)
- Mugitzen gaituena da, hau da, energia psikikoa. Hemen nahiak, desirak, asmoak… aurkitzen dira; beraz, askotan inkontzientea da.
- EGO (Ni)
- Gure alde kontzientea da.
- SUPER-EGO
- Gure portaera bideratzen duten legeak, arauak, etab. daude. Hortaz, gure etika dago.
EGOk eta SUPER-EGOk duten funtziorik eta helbururik garrantzitsuena ID hori kontrolatzea da. Freudek esaten digu hori kontrolatu behar dugula, baina kontrol zorrotzegiak izateak ondorioak dakartza, hala nola, gaixorik jartzen gaituela, eta gaixotasun horien artean, gaixotasun psikologikoak aurkitzen dira, adibidez, neurosia.
Immanuel Kant
Historiako filosoforik garrantzitsuenetako bat izan zen eta XVIII. mendekoa zen. Mende hori Ilustrazioaren eta Argien Mendea izan zen. Era berean, Kantek Ilustrazioari buruzko artikulu bat idatzi zuen, “Zer da Ilustrazioa?” tituluarekin.
Kantentzat, ilustrazioa bere haurtzaro errudunaren gizakiaren irteera da (gaztelaniaz: “La salida del ser humano de su culpable minoría de edad”). Hau da, Ilustraziora heldu baino lehen, gizadia (humanitatea) bere kabuz pentsatzeko ez zen gai, eta askotan ez zuten pentsatzen, pentsatu nahi ez zutelako, errazagoa baita ez pentsatzea edo erabakiak ez hartzea.
Honez gain, Kantek arazo bat ikusten du ordura arte zeuden teoria etiko guztietan. Arazo hori da, nahiz eta teoria hauek unibertsalak izateko asmoak izan, benetan korronte partikularrak edo erlatiboak (talde batentzakoak) direla, etika desberdinen inperatiboak baldintzatuak baitaude. Baldintzatuak daudela esan nahi du etika guztiek esaten digutela ZER egin behar dugun zerbait lortu nahi BADUGU, eta baldintzak aldatzen badira, aginduak aldatuko direla. Hala ere, Kanten arabera, etikak esan behar digu NOLA konportatu behar garen. Horrela, inperatiboa ez da baldintzazkoa izango, baizik eta kategorikoa.
Inperatibo Kategorikoaren formulazioa hurrengoa da: konporta zaitez zure arau morala arau moral unibertsala izango balitz bezala.