Filosofiaren Hiru Ardatz: Morala, Arrazoimena eta Ezagutza
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 7,23 KB
Kant eta Kontzientzia Morala: Arrazoimenaren Nagusitasuna
Gizakiak, bere kontzientzia morala eraikitzean, bere arrazoimenaz baliatu behar du. (Kant)
Kanten Ikuspegia: Autonomia Morala
Kanten arabera, gizakiak bere kontzientzia morala eraikitzean, arrazoimenaz baliatu behar du, autonomia moralaren bidez. Horrela, pertsona bakoitzak bere ekintzak arrazoimenaren bidez hautatzen ditu, kanpoko eragileek edo emozioek eragin gabe. Kantek sinesten du etika unibertsal bat ezarri behar dela, eta hori arrazoimenaren bidez soilik lortuko dela. Autonomia moralak garrantzi handia du, pertsona bakoitzak bere moralitatea libreki eta arrazoituta eraiki behar duelako. Beraz, giza kontzientziaren oinarria arrazoia izan behar du, eta pertsonak bere ekintzak eta balioak arrazoimenaren bidez hautatu behar ditu.
Platonen Etika Arrazionalista
Platonek, etika arrazionalista batean, defendatzen du jakintza eta arrazoia direla moralaren oinarriak. Bere ustez, norberak egintza moralen oinarria jakingo du, arrazoimenaz eta jakinduriaz. Platonek moralitatea eta etika adimenaren bidez ulertzen ditu, eta hori dela eta, egintza zuzena aukeratzea jakinduriaren eta arrazoimenaren mende dagoela defendatzen du.
Ikuspegi Kontrajarriak: Emozioak eta Erlatibismoa
Hala ere, kontrako iritziak ere badaude. Hauek dira nagusiak:
- Humek emotibismo morala defendatzen du, eta dio emozioek eta sentimenduek gidatu behar dutela moralitatea, arrazoimenaren gainetik. Humeren arabera, moralitatea ez da soilik arrazoiaren araberakoa, baizik eta emozio eta sentimenduen bidez eraikitzen da.
- Sofistek, berriz, erlatibismoa defendatzen dute, eta esaten dute moralitateak ez duela egia unibertsala, baizik eta gizartearen eta pertsonen arabera aldatzen dela. Horrek planteatzen du moralitatea subjektiboa eta erlatiboa dela, eta ez dagoela arrazoi objektiborik balio moralak definitzeko.
- Freudek, azkenik, inkontzientearen garrantzia azpimarratzen du, eta dio gizakia ez dela bakarrik arrazoimenean oinarritzen, baizik eta desio eta emozio irrazionaletan ere. Horrela, gure ekintzak ez dira beti arrazoimenetik eratorriak, baizik eta gure inkontzientean ditugun nahi eta beldurretan ere oinarritu daitezke.
Horrela, Kanten ikuspegia arrazoimenaren garrantzia azpimarratzen duen arren, beste ikuspuntu batzuk emozioen, inkontzientearen eta subjektibotasunaren garrantzia aitortzen dute. Moralitatea ulertzeko eta eraikitzeko hainbat ikuspegi daude, eta bakoitzak bere garrantzia du.
Arrazoimenaren Erabilera: Publikoa eta Pribatua
Arrazoimenaren erabilera publikoa askea izan behar du, baina erabilera pribatua mugatua. (Kant)
Kanten Teoria: Ordena eta Askatasuna
Kanten arabera, arrazoimenaren erabilera publikoa askea izan behar du, baina erabilera pribatua mugatua izan behar du. Honek gizartearen egonkortasuna eta ordena bermatzeko helburua du, aldi berean, informazioaren askatasuna eta gizartearen kontzientzia kolektiboaren garapena sustatzen dituelako. Herrialde baten ongi funtzionatzea ezinbestekoa da kaosa eta desordena saihesteko.
Hori lortzeko, informazioaren erabilera publikoa askea izan behar da, jendearen jakinmena handitzeko eta gizartean kontzientzia eta eztabaida sortzeko. Erabilera publikoa libre izateak, gainera, munduko gai ezberdinen inguruko jakinminari bidea ematen dio, eta horrek erabaki hobeak eta onuragarriak hartzeko aukera ematen du. Adibidez, komunikabideek, eztabaida publikoak eta hezkuntza libreak gizartearen parte-hartzea eta informazioaren zabalpena ahalbidetzen dute, horrela, kaosaren aurrean egonkortasuna sustatzen da.
Desobedientzia Zibila: Erabilera Pribatuaren Muga
Hala ere, kontrako argudioek diote erabilera pribatua ez dela guztiz mugatu behar, izan ere, desobedientzia zibilaren bidez lorpen handiak lortu dira historian zehar. Gizartearen askatasuna eta giza eskubideak defendatzeko, legeak desobeditzea beharrezkoa izan daitekeela iritzi dute, bereziki giza eskubideak urratzen dituzten legeen aurka. Desobedientziaren bidez, askatasun eta justizia handiagoak lortzen direla uste da, eta, horrela, legeak justifikatzen ez diren kasuetan desobeditzea beharrezkoa izan daitekeela defendatzen da.
Ondorioz, arrazoimenaren erabilera publikoa askea izatea funtsezkoa da gizartearen garapena eta egonkortasuna lortzeko. Hala ere, pribatutasunaren eta giza eskubideen babesa ere zaindu behar dira, eta horrek erabaki etikoak eta justizia eskatzen ditu. Arrazoimen publikoaren askatasuna eta pribatutasunaren babesa orekatu behar dira, gizarte baten etorkizuna eta egonkortasuna zaintzeko.
Ezagutzaren Oinarriak: Descartes eta Ulermenaren Nagusitasuna
Descartesek esaten du:
“Gure ulermenak esku hartzen ez duen artean, bai gure irudimenak, bai gure sentimenek, ezingo digute sekula ezer ziurtatu”.
Descartes: Ulermena, Egiaren Bide Bakarra
Descartesek adierazi zuen ulermenaren garrantzia, alegia, egia eta ezagutza lortzeko beharrezkoa dela gure ulermen intelektuala. Descartesek uste zuen irudimenak eta sentimenduek ez dutela egia absolutua eta unibertsala islatzen, baizik eta pertsonaren subjektibotasunean oinarritzen direla, eta, horregatik, ez direla fidagarriak ezagutza eskuratzerakoan. Haren arabera, ulermenaren bidez soilik lor daiteke egia, eta horrek arrazoimenaren egitura eta logika jarraitzea eskatzen du. Ulermenak objektibotasuna eta egonkortasuna eskaintzen du, eta horregatik da beharrezkoa egiak aztertzeko eta onartzeko.
Ikuspegi Enpiristak eta Kritikoak: Hume eta Kant
Hala ere, kontrako argudioak ere badira. Zenbait pentsalari, hala nola David Hume edo Immanuel Kant, argudiatzen dute ezagutza lortzeko ezinbestekoa dela ulermenaz gain, sinismenak eta esperientziak ere kontuan hartzea.
- Humek adierazi zuen gure ulermenak ezin duela guztiz errealitatea ulertu, eta ezagutza lortzeko pertzepzioen, sentsazioen eta sinesmenen laguntza behar dela.
- Kantek ere defendatu zuen ulermenak bere mugak dituela eta sinesmenak beharrezkoak direla esperientzien eta ulermenaren artean zubi bat eraikitzeko. Horrela, ulermenaren aurretik, sinesmen eta intuizio batzuk onartu behar dira, eta horiek direlako hasierako puntua jakintza lortzeko. Zientzian, adibidez, lehenengo hipotesiei edo teoriei sinetsi behar zaie, eta ondoren, ulermenaren bidez frogatu.
Bestalde, zenbait egoeratan sinestea eta esperimentazioa ezinbestekoak izan daitezke ulermenaren aurrerapenerako. Horrela, ulermenaren eta sinismenaren arteko oreka mantendu behar da, eta biak elkarrekin lan egin behar dute egia lortzeko. Ulermenaren funtzioa da egia argitu eta antolatzea, baina sinismenak eta iritziak ere funtzio garrantzitsua dute giza esperientzia eta jakintza prozesuan.
Horregatik, Descartesek planteatzen duen ikuspegia onartzea ez da erraza, eta pentsamendu modernoan ikuspuntu zabalagoa behar da. Ulermena eta sinismena elkarrekin existitzen dira, eta bien arteko elkarrekintza da egia eta ezagutza errealista lortzeko bidea. Azken finean, ezagutza lortzeko ulermenaren logika eta sinismenaren beharra beharrezkoak dira.