Filosofiaren Garaiak eta Gaurko Behar Nagusia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,21 KB

Filosofiaren Garai Historikoak

Garai Antologikoa

GAIKA Garai antologikoa: Filosofia sortu zenez geroztik kristautasuna mendebaldera iritsi zen arte iraun zuen. Filosofoen kezka nagusia naturaren eta izakiaren egia zen, haien osotasunean.

Garai Teologikoa

Garai teologikoa: Kristautasuna iritsi zenetik XV. mendera arte iraun zuen. Garai horretan filosofian nagusiki arduratzen zen bai Jainkoaz, bai eta Jainkoak munduarekin duen harremanaz ere.

Kontzientziaren Filosofia

Kontzientziaren filosofia: Errenazimentutik XIX. mendera arte iraun zuen. Garai horretan gogoeta filosofikoaren interesgune nagusia gizakiaren errealitateaz jabetzeko izan zen.

Bira Linguistikoa

Bira linguistikoa: XX. mendetik gaur egunera iraun duen garaia da. Gogoeta filosofikoaren zati handiena hizkuntzaren alor guztietan antolatzen duen elementutzat baizik ez da hartzen.

Bira Praktikoa

Bira praktikoa: Garai hau ere XX. mendetik egunera artekoa da. Gogoeta filosofikoa ardazten da etika pertsonalean, gizarte eta politika bizitzako etikan ere. Hona hemen adibideak:

  • Errealitatearen ezagutza filosofiaren kezka izanda sortu zenez geroztik.
  • Gure buruak ezagutzearen garrantzia lehentasunezkoa da Sokratesetik egundaino.
  • Jainkotasuna filosofiaren objektu da Grezian sortu zenetik.
  • Hizkuntzaz, besteak beste, Platonek, Sofistek eta Aristotelesek arduratu ziren.

FILOSOFIA GAUR, ZERTARAKO? Filosofia jakintza kritiko eta zorrotza da, eta errealitatearen arrazoimenaren beraren egitura ezagutzea du helburu. Arrunta litzateke orain gure buruei galdetzea, ea filosofatzeak zentzurik duen gaur egun. Erantzuna da, filosofia inoiz baino beharrezkoagoa dela.

Arrazoiak Filosofatzeko

ARRAZOIAK:

  1. Errealitatearen alderdi banaz arduratzen diren jakintza positiboak integratu eta baloratu egin behar dira, giza taldeen eta norbanakoen zoriontasunari egindako elkarpenaren arabera.
  2. Jakintza arrunta aurreiritziz eta dogmatismoz josita dago bai errealitatearekiko, bai gure buruekiko, bai gure gizartearekiko.
  3. Jakintza positiboek ez dute natura -eta gizarte-errealitateari buruzko hai(en) aurreiritziak zalantzan jartzeko tresnarik.
  4. Informazioarekin eta ezagutzarekin zerikusia duten zenbait mehatxurekin bizi gara egun; izan ere, usteko informazioa oso azkarra da eta muga guztiak gainditzen ditu, baita intimitatearenak ere.
  5. Beharrezkoa da jarrera kritikoa hartzea zehazteko ea gure bizitzarentzat zentzusko helburuak ba ote dauden, eta zein diren.
  6. Hori guztia egin ahal izateko, ezinbestekoa da filosofiak dituen kontzeptu eta argudioak ezagutzea, baita berriak sortzea ere; horiei esker, giza izatearen berezko ezaugarriak direla bai galdetzea, bai norbere buruari galdetzea.

Une historiko batean edo gizarte batean gizakiek galdetzeari edo beren buruari galdetzeari uko egiten diotenean, desorientatu egiten gara, kritikarik gabe onartzen ditugu zalantzazko ekintzak eta baieztapenak.

Entradas relacionadas: