Filosofia eta Teologia Kontzeptuak: Glosarioa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,18 KB

Kontzeptu Filosofiko eta Teologikoen Glosarioa

Akademikoak

Eszeptizismoari aurre egiten modu ezberdinetan saiatu ziren. Bi argudio nagusi erabili zituzten:

  • Kontradikzioarena: “Munduak hasiera duela ala eternoa delako auziaz zalantza egin dezakegu, baina ez dago zalantzarik bietako bat Egia dela”.
  • Zalantzarena: Gauza guztiei buruz zalantza egin dezakezu, baina zalantza egiten duzula ezin da zalantzan jarri.

Akademia Berria

Baieztapen ziurren aukera ukatu zuten. Dialektika, auzi baten jarrera ezberdinak defendatzeko artea baino ez zen. Neoplatonismora jo zuten.

Argiztapena (Iluminazioa)

Ezagutza-teoria bat da, gero eskolastikoek bereganatu zutena. Honetan datza: Egia den Jainkoak giza arimetan betiereko ideiak edo egiak isurtzeko egiten duen prozesua da. Giza ezagutzaren oinarria da.

Arima

Gizakiaren baitan, bizitza-prozesuaren aldaketetan zehar, iraunkor mantentzen den materiagabeko printzipioa da. Bizitza eman dio organismoari, eta bizitza psikikoko ekintzak sortu eta mantendu ditu.

Arima Garbia

Jainkoaren nahia betetzen duen gizakiak du arima garbia. Bere nahia bi eratara adierazten du Jainkoak:

  1. Bibliaren bidez.
  2. Gure kontzientziari hitz egiten dionean, zer nolako arauak segitu behar ditugun adierazten digunean.

Bekatua

Jainkoarekiko legea haustea da. Bekatua Jainkoa iraintzea da. Bekatuak Jainkoarengandik urruntzen gaitu, gauza materialak Jainkoa baino gehiago maitatzean. Bekatua Jainkoak barkatu beharko digu, edo gaur egun hura ordezkatzen duen Elizak.

Betiereko Egiak

Jainkoak ariman sortzen duen argiztapenaren ondorioz ezagutzen dena. Egia hauen funtsa ez dago sentikortasunean, hau materiala eta aldakorra baita.

Bertutea

Gizakiari dagozkion ekintzak gauzatzeko ahalmena, gaitasuna edo joera adierazten du. Jarrera iraunkorra da, baina aktibitate ezak eta aurka jarduteak guztiz moteldu eta galduarazten du. Bertutetsuak Jainkoarekiko maitasuna aurkezten du, ez bere buruarekikoa.

Egia

Gizakiak dituen betiereko ideien edo ideia mugagaitzen funtsa. Bidearen bukaeran, Egia Jainkoarekin berdintzen da.

Eskolastika

Erdi Aroko sistema teologiko-filosofikoa. Helburu nagusia fedea eta Arrazoia kontrajarriak ez zirela frogatzea zen.

Eternitatea

Jainkoaren denboratik kanpoko orainaldia.

Izpiritua

Materiagabeko izakia, bakuna eta substantziala, bere buruaz jabe izateko gaitasuna duena.

Jainkoa

Mundua eratzen duen izakia. Esentzia eta existentzia batera datoz. Jainkoa bi modutan ezagutu daiteke:

  • Arrazoiaren bidez (munduan edertasuna behatuz).
  • Fedearen bitartez.

Ondasun Iraunkorrak

Suntsiezinak diren ondasunak dira, izpirituarenak, arimaren elikagaiak. Hauek arima perfekzionatu eta zoriontsu bihurtzen dute. Adibideak:

  • Jakituria
  • Zuhurtzia
  • Justizia
  • Sendotasuna
  • Neurritasuna

Ondasun iraunkorrena den Jainkoa eskuratuko duena baino ez da zoriontsua izango. Ustelgarriak eta zoriaren ondoriozkoak direnek ez dute zoriontasun osorik eskaintzen.

Entradas relacionadas: