Filosofia: Presokratikoak, Platon eta Aristoteles

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,5 KB

Filosofia: 1. Ebaluazioa

0. puntua: Filosofo presokratikoak

Heraklito Efesokoa:

  • “Izatea etengabeko jarioa da.”
  • Zerbaitek izateko, aldakorra izan behar du.
  • Naturaren legea: aurkakoen arteko borroka eta oreka.
    • Adibidez: gaua eta eguna gauza beraren bi aurpegiak dira.
    • Lege unibertsal bat: aldaketak zuzentzen dituen lege bat.
  • Zentzumenek informazio zuzena ematen digute; adimenak prozesatu besterik ez du egiten.
  • “Gerra eta bakea egoera beraren bi aldeak dira.”
  • “Ezin gara ibai bereko ur berberetan bi aldiz bainatu.”
  • Arkea: Sua.

Parmenides Eleakoa:

  • “Izatea betikoa eta aldaezina da.”
  • Izatea bada eta hutsa ezereza bada, hutsunea ez da ezer.
  • Izateak ez du hasiera ezta amaierarik ere.
    • Zentzumenek iruzur egiten digute.
    • Errealitatea ezagutzeko bidea arrazoiarena da.

Pitagoras Samoskoa:

  • Matematikak garrantzi handia du, pentsamendu abstraktuen oinarria delako.
  • Espiritualismoa: pitagorikoek arima hilezkorrean sinesten zuten (Platonek ez bezala).
  • Arkea: sua.

1. puntua: Datu biografikoak eta testuingurua

  • Garaia eta lekua: Atenas (K.a. 427-347)

    • Atenasen gainbehera: Atenasek gerra galdu eta bere urrezko aroa amaitu zen.
    • Platonek dekadentzia garaia bizi izan zuen; demokrazia ezagutu zuen, baina oso jarrera kritikoa izan zuen horrekiko.
  • Platoni buruzko datuak:

    • Familia noble batekoa zen, matematikaria eta heziketa maila altukoa.
    • 21 urterekin Sokratesen ikasle eta jarraitzaile bihurtu zen.
    • Peloponesoko Gerran parte hartu zuen.
    • Politikan zaletasun handia zuen, eta erbesteratu egin zen bere burua arriskuan ikusi zuelako (Sokratesen heriotza zela eta).
    • Hiru bidaia esanguratsu egin zituen Sirakusara (Sizilia).
    • K.a. 387. urtean bere akademia zabaldu zuen.

2. puntua: Sofistak

  • Sofistak:

    • Metekoak eta atzerritarrak ziren; irakasleak izanik, diru-truk oratoria (hitzaren artea) irakasten zuten.
    • Demokraziak funtzionatu zezan ezinbestekoak ziren, nahiz eta hiritarrak ez izan.
    • Sokratesen aurkako ideiak zituzten.

3. puntua: Sokrates

  • Ideiak:

    • Ongiaren ideia bat eta bakarra dago, eta gure barruan dago.
    • **Intelektualismo Morala**: Ongia ezagutzen duenak ongia egingo du.
    • Ez zen irakaslea, baina Atenasen elkarrizketak izaten zituen.

4. puntua: Platonen ideien teoria (Dualismo ontologikoa)

  • **Ontologia**: Izatea eta errealitatea aztertzen ditu.

    • Bi mundu bereizten ditu: ideien mundua (perfektua) eta zentzumenen mundua (sentigarria).
  • **Haitzuloaren Alegoria**:

    • Itzalek mundu sentikorra irudikatzen dute; kanpoaldeak, berriz, ideien mundua, benetako errealitatea.

5. puntua: Platonen ezagutzaren teoria (Dualismo epistemologikoa)

  • Bi ezagutza-maila:

    • *Doxa* (iritzia): aldakorra.
    • *Episteme* (zientzia): iraunkorra.
    • Arrazoiaren bidez benetako ezagutza lor daiteke.

6. puntua: Platonen Ongiaren ideia

  • **Ongiaren ideia**: ideien hierarkian garrantzitsuena.

    • Ongiaren ezagutza-maila altuena bilatu behar da.

7. puntua: Platonen dualismo antropologikoa: Gorputza eta arima

  • Gizakia bitan banatuta dago:

    • Gorputza (zentzumenen mundua).
    • Arima (ideien mundua) hiru zatitan banatuta dago: *irritsua*, *oldarkorra* eta *arrazionala*.

8. puntua: Platonen bertuteak eta hiri ideala

  • **Platonen hiri idealaren antolaketa**:

    • Helburua: ordena, harmonia eta zuzentasuna (justizia) lortzea.
    • Demokraziarekiko kritikoa da, eta espirituzko aristokrazia proposatzen du.

9. puntua: Aristoteles: Platonen ideien teoriari kritika (Hilemorfismoa)

  • **Aristotelesen kritika**:

    • Substantzia eta akzidenteak bereizten ditu.

10. puntua: Aristotelesen teoria politikoa: Gizartasuna eta erregimena

  • **Aristotelesen gobernu moten azterketa**:

    • Zuzentasunean eta interes publikoan oinarritutako gobernu motak babesten ditu (adibidez, monarkia, aristokrazia eta errepublika), eta okerrak kritikatu (tirania, oligarkia eta demagogia).

Entradas relacionadas: