Filosofia Politikoa: Gizartearen Antolamendua Aztertuz

Enviado por Chuletator online y clasificado en Formación y Orientación Laboral

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,49 KB

Filosofia Politikoa

Antzinako Grezian, politika hitzak gizartean bizitzeko trebetasuna esan nahi zuen. Hortaz, filosofia politikoak gizarteko bizitzaren antolamendua aztertzen du.

Giza Soziabilitatea

Soziabilitatea gizartean bizitzeko joera da; hau da, beste banako batzuekin bizitzeko joera ez ezik, baita neurri handi edo txikiagoan haiez eta taldeaz arduratzeko joera ere.

Interesagatiko Soziabilitatea

Thomas Hobbesen arabera, gizakia otso da gizakiarentzat, baina gizartekoi izatera behartuta dago; izan ere, gizartea deseginez gero, gerra piztuko litzateke guztien artean, eta inork ez luke bermatuta izango biziraupena.

Berezko Soziabilitatea

Aristotelesen arabera, gizakia berez da gizartekoia, gizartean biziz bakarrik garatu baititzake bere berezko gaitasunak eta horrela bakarrik errealiza baitaiteke pertsona gisa.

Estatu Kontzeptua

Zentzu zabalean esan dezakegu lehenengo giza taldeetako kide bat edo batzuk gainerakoen komunitate-bizitza zuzentzeaz arduratzen hasi zirenean agertu zela.

Estatu modernoa XVI. mendean agertu zen, botere modu berri gisa; botere modu horrek ulermen zehatzagoa behar zuen, eta horretarako ez da nahikoa hain deskribapen orokorra.

Estatuaren Ezaugarriak

  • Lurralde-boterea du: Estatuaren boterea haren mugek mugatzen duten lurralde osora hedatzen da, bertako biztanle guztiengana.
  • Burujabea da: Estatuaren mugen baitako erakunde oro haren mende dago. Estatuak, ordea, ez du inoren aurrean erantzun behar.
  • Ordenari eusteko ardura du: Haren funtzio nagusia legea betetzen dela ziurtatuta bakea eta egonkortasuna bermatzea da, baita herritarrak atzerriko mehatxuetatik babestea ere.

Estatuaren Beharra eta Jatorria

Anorkismoaren ustez, estatua boteredunek herria zapaltzeko duten tresna bat da. Hala, estatua behargabekotzat jotzeaz gain, hura desegitearen alde dago.

Gai honen gaineko interesa izan duten pentsalari ia guztien iritziz, oinarrizko bi arrazoiengatik da estatua ezinbestekoa.

  1. Lehenengo arrazoia da egonkortasun soziala ezingo zatekeela bermatu indar basatiaren erabileraren legitimitatea monopolizatuko duen erakunde bat izan ezean.
  2. Bigarren arrazoia da estatua interes orokorrak eta guztien ongiaz arduratzen dela. (Estatu gaitz bat da, baina beharrezko gaitz bat (John Stuart Mill)).

Teoria Kontraktualistak

Teoria kontraktualisten ustez, estatua itun sozial baten emaitza da, eta, halakorik izan ezean, egoera jasanezina izango litzateke gizakiarentzat.

Hiru Teoria Kontraktualista Handi

  • Thomas Hobbes: Berezko egoera, itunaren aurrekoa, guztien arteko gerra dela dio; estatuak ordena eta bakea bermatzen ditu, pertsona bakar batek subiranotasun erabatekoa duen neurrian.
  • John Locke: Itunaren aurretiko eskubide natural batzuk aitortzen dizkio gizakiari, baina estatua jotzen du eskubide horiek bermatzeko bide bakartzat; kasu honetan, agintariak euren kargutik ken daitezke, ez badute euren zeregina betetzen.
  • Jean-Jacques Rousseau: Berezko egoeran banakoak askeak, berdinak eta onak dira, eta itunaren ondorioz sortutako gizartea da, hain zuzen ere, banakoak moralki galbideratzen dituena. Hala eta guztiz ere, itun soziala da giza beharren estaldura bermatzeko modu bakarra. Agintariak men egin behar dio nahi orokorrari.

Estatuaren Formak

Estatu Autoritarioa

Boterea inongo mugarik gabe eta inolako kontrolik gabe aplikatzen da. Ez dago botere-banaketarik; agintariak ez dira hautatzen, eta ezin a boterea gauzatzeko moduari buruzko desadostasunik adierazi. Absolutismoa eta totalitarismoa dira estatu autoritarioaren bi formak.

Zuzenbidezko Estatua

Botere politikoak men egiten die legeei, herritarrek bezalaxe. Zuzenbidezko estatuetan, konstituzioak jasotzen ditu estatuak oinarritzat dituen funtsezko printzipioak, eta, hortaz, inork ez du haiek ez betetzeko ahalmenik, eta ezin dira hari kontrajarritako legeak egin. Botere legegilea, betearazlea eta judiziala bereizten dira, eta ezein karguk ezin ditu botere horietako bat baino gehiago erabili aldi berean.

Zuzenbidezko Estatu Soziala

Estatua herritarren ongizate materiala eta segurtasun ekonomikoa zaintzeaz arduratzen da, eta gizarteko desberdinkeriak ahalik eta gehien murrizten ditu. Gainerakoan, aurretik deskribatutako zuzenbidezko estatuaren berdina da. Ongizatearen estatu ere esan dakioke.

Entradas relacionadas: