Filosofia Politikoa: Gizarte Antolaketa eta Estatua
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 7,62 KB
Filosofia Politikoa
Oinarria: Hainbat egoera politikotatik sortzen diren galderak.
Aztergaia: Gizartean bizitzea nola antolatu; eta orain arte gizartea antolatzeko egon diren moduak, orain arteko gobernu moduak eta zeintzuk izan diren egokienak.
Egitekoa: Politika-fenomenoei buruzko hausnarketa arrazionala, sistematikoa eta kritikoa.
Galdera Nagusiak
- Denok berdinak izatea eduki behar dugu helburutzat?
- Berdintasuna eta askatasuna bateraezinak dira?
- Zein da antolatzeko modu hoberena?
- Nork gobernatu behar du? Bakar batek, gutxiengo batek ala gehiengo batek?
Gizartea Antolatzeko Moduak
Gizakiok gizartean bizi gara. Elkarrekin bizitzeak bizirik irautea, ikasteko bidea (hizkuntza, kultura, ezaguerak, sinesmenak eta bizimoduak) etab. errazten du. Hainbat modutan antolatzen da:
Gizarte Motak Historian Zehar
Gizarte Tribalak (lehen giza komunitateak)
- Kide gutxiko taldeak eta haien artean ahaidetasun harremanak.
- Iraupeneko ekonomia dute. Ez dituzte soberakinak, eta haien artean ez dago ekonomia-desberdintasunik.
- Ez dute sistema juridiko ezta antolaketa politikorik.
- Arauak eta lidergoa tradizioak eta ohiturak markatzen ditu.
Gizarte Esklabistak
- Esklabutzan oinarritutako sistema ekonomiko-soziala.
- Esklabuek eskubide gutxi edo batere ez dituzte, eta lan- eta bizi-baldintza gogorrak dituzte. (Antzinako Grezia, Erroma, Estatu Batuak)
Gizarte Feudalak
- Erdi Aroan nagusi izan zen antolaketa sozial, politiko eta ekonomikoa Europan.
- Morrontza-harremanetan oinarrituta.
- Gizarte estamentala: Noblezia, kleroa, nekazaria.
Gizarte Modernoa
- Klase sozialetan banatuta dago, eta elementu nagusia estatua da.
Estatua
Lurralde jakin baten gaineko aginte gorena eta zentralizatua duen erakunde politiko-soziala da, lurralde horretako biztanleen bizitzaren alderdi desberdinak arautzen dituena.
Estatuaren Oinarriak
- Lurraldea: Muga jakinekin definitutako espazio geografikoa.
- Biztanleria: Estatuaren lurraldean bizi diren biztanleak.
- Subiranotasuna: Estatua gai da bere legeak ezartzeko eta betearazteko inolako interferentziarik gabe.
- Erakundeak eta Gobernua: Gobernu baten bidez antolatuta dago, erakunde publikoen bidez.
Estatuaren Ezaugarriak
- Lurralde baten gainean boterea: Estatuaren mugen barruan lurralde guztian du boterea estatuak; mugen barruan ez dago inor ez ezer boteretik kanpo. Adibidez: Portugalera bizitzera edo oporretara joaten bazara, bertako legeak bete behar dituzu.
- Subiranoa da: Mugen barruan ez dago aginpide handiagoa duenik; estatua da subirano gorena.
- Ordena zaintzea: Lurraldeko kide guztiak kanpo zein bertako mehatxuetatik babesteko betebeharra du, baina badauzka ere beste funtzio batzuk.
Estatuaren Beharra eta Jatorria
Estatua Ez da Beharrezkoa
Anarkistak
Aberatsek eta boteretsuek herria zapaltzeko duten bitartekoa da estatua; gainera, gutxi batzuk guztien aberastasunaren jabe egiteko balio die. Estatuaz baliatuta, menderatzaileek edozer gehiengoen aurka egiteko aukera dute: gerrak, gosea eragin, gehiegikeriaz jokatu… pribilegioak izaten jarraitzeko. Gizakia berez ona da; hortaz, ez litzateke beharrezkoa izan beharko litzateke estatua. Elkartasuna izango litzateke nagusi, bidezko gizarte batean bizitzea ahalbidetuz.
Komunistak
Karl Marxen esanetan, estatua klase kapitalistaren zerbitzura dago; hortaz, hau suntsitzearen alde daude. Legeak, epaitegiak, administrazioa boteretsuen esku dago eta haien mesedetan jokatzen du. Estatua klase menderatzailearen esku dago proletargoa zapaltzeko.
Estatua Beharrezkoa da
Bi arrazoi hauek direla eta:
- Indarkeriaren monopolioa beretzat hartzen duenez, estatuak soilik erabili dezake legitimoki indarkeria, gizartean sor daitezkeen indarkeria-egoerak mugatu eta kontrolatuz. Taldean bizitzeak berezko ditu lehia, nor-gehiagoka eta agresibitatea; estatuak gatazken ondorioz gizarteko egonkortasuna haustea eragozten du.
- Guztien ongiaren alde egiten duen instantzia bakarra da. Ingurumena zaintzea, egoera okerrean daudenei laguntzea, doako osasun sarea, hezkuntza herritar guztientzako…
Teoria Kontraktualistak (Estatuaren Jatorria eta Hitzarmen Soziala)
Hobbes
- Helburua: Segurtasuna eta ordena mantentzea, "guztien gerra guztien aurka" egoera amaitzeko.
- Naturazko egoera: Berekoia eta bortitza. Gizakia bere interes propioez gidatuz jokatzen du, kaosera gidatuz.
- Estatuaren izaera: Estatu autoritarioa beharrezkoa da segurtasuna bermatzeko. Boterea ia amaigabea da: ordena eta bakea lortzeko justifikazioa.
Locke
- Helburua: Askatasun naturalak babestu eta gatazkak murriztu, jabetza pribatua eta eskubide naturalak defendatu.
- Naturazko egoera: Askeak, elkarren berdinak eta burujabeak. Gizakiak arrazionalak dira, baina gatazkak sortzen dira ez badago babesik.
- Estatuaren izaera: Gobernu demokratikoa eta mugatua proposatzen du, hiru botere mota bereiziz. Helburua eskubide naturalak babestea eta askatasuna zaintzea.
Rousseau
- Helburua: Gizarte berdintzaile eta kooperatiboa lortzea, "guztien borondate orokorra" gidari izanik.
- Naturazko egoera: Jatorriz ona da, baina gizarteak gaiztotzen du, maltzurkeria sortuz. Jabetza pribatua (interes propioak) da erruduna.
- Estatuaren izaera: Estatuak komunitateko kide guztien interes kolektiboa (borondate orokorra) sustatu behar du, askatasun indibidualak taldeko askatasunaren menpe jarriz.
John Stuart Mill
Nahiz eta estatua askatasuna kentzen digulako ona ez izan, beharrezkoa da gizartea antolatzeko, eta segurtasuna eta elkarbizitza bermatzeko.
Boterea eta Legitimazioa
Nork Agindu Behar Du?
Gizarte guztietan dago antolamendu kolektibo bat, gizartearen funtzionamendua bermatzeko eginkizunak banatzen dituena. Gizarte konplexuetan, koordinazioa botere politikoaren bidez betetzen da. Honek agintzeko boterea ematen du, baina eraginkorra izateko ezinbestekoa da aginduak beteko dituztenak horiek betetzeko prest egotea. Bi kontzeptu:
- Autoritatea: Aginduak errespetatzea eta onartzea, agindutakoa gustatzeagatik. Besteen onespenetik eta aitorpenetik sortzen da.
- Boterea: Inposatu egiten da.
Botere Politikoaren Legitimazioa
Batzuetan boterea inposatu egiten da, baina iraunkorra izateko besteen onarpena behar du; horretarako, legitimazioa aurkitu behar da.
Legitimazio Tradizionala
Agintarien ahalmena onartu egiten da aspalditik datorren metodo bat delako. Adibidez: monarkia.
Legitimazio Karismatikoa
Berezko ezaugarriak dituen pertsona izaten da, besteei errespetua sorraraziz. Krisialdi egoeretan herritarrak hura jarraitzeko prest egoten dira. Adibidez: liderra.
Legitimazio Arrazional-Legala
Boterea gauzatzeko modua arau eta lege batzuetan oinarritzen da. Horrelakoa da gaur egungo zuzenbidezko estatua, oinarrizko legeak (konstituzioa) oinarri dituenak eta agintariaren ahalmenak mugatzen dituenak. Adibidez: gobernu demokratikoa.
Errealitatean, batzuetan ez dira desberdintzen, baina beti dago nagusitzen den bat.