Filosofia Modernoa eta Garaikidea: Oinarrizko Kontzeptuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,43 KB

Filosofia Modernoa

- Erdi Aroko kulturari eta idealei aurpegi ematea, alde batetik, eta Arrazoiaren autonomia baieztatzea, bestetik. Arrazoiaren gainetik legokeen edonolako printzipiorik (tradizioa, legea, autoritatea) ez da onartuko filosofian.

Ezaugarriak

  • Herri hizkuntzak erabiltzen hasiko dira.
  • Antieskolastikoa bihurtuko da filosofia.
  • Jakintza autonomoa. Filosofia ez da Teologiaren zerbitzari izango Erdi Aroan bezala, hau da, autonomia osoa lortuz joango da arrazoiaren ekoizpen huts gisa.
  • Natura ezagutu eta menderatu.
  • Ikusmolde mekanizista.

Descartes

- “Lehenengo filosofo modernoa”.

- Arrazionalismo modernoa sortu zuen. (Arrazoiaren buruaskitasuna, ezagutza iturri gisa. Arrazoiak bere gainetik ezagutza lortzeko ez du beste irizpiderik onartzen: ez tradiziorik, ez federik ezta autoritaterik ere.)

- 1596an jaio zen Frantzian. Ikasketak utzi ondoren, “Munduko liburu handia” irakurtzeari ekingo dio, eta Europan zehar bidaiak egin zituen.

- 1629an Holandan hartu zuen bizilekua, bere gogoetak egiteko bake bila, eta bertan bizi izan zen hurrengo hogei urteetan.

- 1649ko urrian, Suediako Kristina erreginak deituta, Estokolmoko gortera joan zen. Bertan 1650ean birikeriak jota hil zen.

- Idazlanak: “Adimena zuzentzeko arauak”, “Munduari buruzko tratatua”, “Metodoaren diskurtsoa”...

Filosofia Garaikidea

- Filosofia garaikidea Inmanuel Kant-engandik (1724-1804) gaur egun arte garatzen dena da.

- Bi fase: Lehenean, Ilustrazioak fede osoa izango du aurrerapenean; aurrerapen horrek giza garapen eta ongizate osoa ekarriko du eta, bigarrenean, Ilustrazioan zegoen fede hori era dramatikoan etenda geratuko da (gudak...).

- Marx, Nietzsche, Freud, Ortega y Gasset, Simone de Beauvoir....

Filosofia Zertarako?

  • Gizakiak ez ditu behar materialak bakarrik. Filosofiaren baliagarritasunak:
  • Giza helburuak aztertu.
  • Dimentsio unibertsala.
  • Dogmak desegitea. “Dogma” kritikarik onartzen ez duen baieztapen bat da. Hasiera-hasieratik, jarrera filosofikoa kritikoa da, eta, horregatik, dogmen aurkakoa.
  • Hausnarketa bultzatu.
  • Argudiatzea.
  • Sistematizatzea.
  • Integratzea.

Mutazionismoa

- Mendel: herentzia genetikoaren teoriaren oinarriak.

- De Vries: Mendelengan oinarrituz Darwinen teoriak azaldu. 2 aldakuntza:

  • Inguruneari esker gertatzen direnak. (Ez heredagarriak)
  • Aldaketa genetikoak (mutazioak). (Heredagarriak)

Neodarwinismoa edo Teoria Sintetikoa

- Dobhansky-k bateratzen ditu Darwinen hautespen naturala eta De Vriesen aldakuntza-teoria:

  • Aldakortasun genetikoa.
  • Hautespen naturala.

Gizatiartzea edo Humanizazioa

- Komunikatzeko (hizkuntza eta kultura) eta elkartzeko (gizartea) era berriak garatzen hasteko prozesua: jokamoldeak eta garapena eraldatuko zituen prozesua, hain zuzen ere.

  • Izaki Askea - Gizakiak “aukera anitz” ditu eta nahitaez erabakitzea behartuta dago. Gizakia bukatu gabeko, amaitu gabeko izakia da.
  • Izaki Gizartekoia - Aita-amek askoz denbora luzeagoan zaindu behar dituzte haurrak. Gizartean bizitzeak erakutsiko dio gizabanakoari “pertsona” izaten. “Gizartekoitasuna”: gizabanakoak besteen beharra du besteengandik bereizteko, eta, aldi berean, komunitateko kide sentitzeko.
  • Izaki Kultural - Kultura ez da genetikoki heredatzen den zerbait, baizik eta ikaskuntza sozialaren bidez ondorengo belaunaldiei eskaintzen zaiena. Animaliek seinaleak erabiltzen dituzte. Gizakiok, sinboloak.

Mekanizismoa

- Natur fenomenoen azalpena lege mekanikoen arabera soilik egitea.

Res Cognitans

- Zer naiz? Pentsatzen duen gauza bat.

Darwinen Teoria

- (Eboluzioaren teoria naturala) honela laburbil daiteke:

  • Aldagarritasuna (variabilidad): Ondorengoak desberdinak. Aldaketa heredagarriak eta ez heredagarriak.
  • Superpopulazioa: Ondorengo gehiago (gehiegi).
  • Existentziaren aldeko borroka: Izaki bizidunak baliabideak baino ugariagoak.
  • Hautespen naturala: Ezaugarri onenak dituztenek aurrera egingo dute bizitzan, besteak desagertuko dira.

Entradas relacionadas: