Filosofia Modernoa: Ezagutza, Etika eta Ilustrazioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,46 KB

Ezagutza: Egia ziurra ala muga gaindiezinak?

Eguneroko bizitzan, sare sozialak maiztasunez erabiltzen ditugu eta informazioa etengabe jasotzen dugu, baina zer den benetan fidagarria ez dakigu beti. Irudi fisikoekin gertatzen den bezala, askotan edizioa edo iragazkiak erabiltzen dira eta, ohartu gabe, estandar horiek gure buruarekiko dugun ikuspegian eragina dute. Testuinguru horretan, galdera filosofiko klasiko bat berriro azaleratzen da: egia ziurra lortu daiteke ala gure ezagutzak beti izango ditu mugak? Galdera horri erantzuteko bi ikuspegi nagusi kontrajartzen dira: Descartesen arrazionalismoa eta Kanten kritizismoa.

Descartesen arrazionalismoa

Descartesentzat, ezagutza ziurraren oinarria arrazoimena da. Zentzumenak engainagarriak direnez, zalantza metodikoa erabiltzen du faltsua den guztia baztertzeko. Prozesu horretan egia ukaezin batera iristen da: cogito, ergo sum (pentsatzen dut, beraz banaiz). Hortik abiatuta, arrazoimenaren bidez egia argi eta bereiziak eraiki daitezkeela defendatzen du.

Kanten kritizismoa

Kantek Descartesen konfiantza hori zalantzan jartzen du. Haren ustez, ezagutza ez da soilik arrazoimenetik (forma) sortzen, ezta esperientziatik (materia) bakarrik ere, bien sintesia baizik. Horren ondorioz, ezagutzen duguna fenomenoa da, ez errealitatea bere baitan (noumenoa). Beraz, Kanten arabera, ezagutza posible da, baina mugatua.

Gaur egungo ikuspegia

Gaur egungo zientziaren garapena ikusita, Kanten ikuspegia egokiagoa dela iruditzen zait. Zientziak etengabe zuzentzen ditu bere teoriak, eta horrek erakusten du ezagutza ez dela behin betikoa. Egia bilatu daiteke, baina ez Descartesek proposatzen zuen ziurtasun absolutuarekin.

Etika: Betebeharra ala zoriontasuna?

Eguneroko bizitzan ohikoa da ekintzak haien ondorioen arabera baloratzea. Horrek galdera etiko garrantzitsu bat planteatzen du: ekintza baten balio morala asmo zuzenean oinarritzen da ala sortzen duen zoriontasunean? Galdera horri erantzuteko, Kanten betebeharraren etika eta utilitarismoa kontrajar daitezke.

Kanten betebeharraren etika

Kantentzat, ekintza baten balio morala ez dago ondorioetan, baizik eta asmoan eta betebeharrean. Moralaren oinarria autonomia da: gizakiak bere arrazoimenaren bidez ezartzen dizkio bere buruari arau moralak. Horren adierazpen nagusia inperatibo kategorikoa da.

Utilitarismoa eta ikuspegi heteronomoak

Utilitarismoak, berriz, ekintza ona pertsona gehienentzat zoriontasun handiena sortzen duena dela dio. Ikuspegi horretan, morala ez da unibertsala, egoeren araberakoa baizik, eta zoriontasuna bihurtzen da azken helburua.

Europako modernitatearen sorrera

Europako modernitatearen sorrera XV. eta XVI. mendeetan kokatzen da. Garai honetan mundua ulertzeko modua sakon aldatu zen: Erdi Aroko teozentrismoa antropozentrismoak ordezkatu zuen. Inprentaren asmakuntzak, humanismoak eta zientzia-iraultzak pentsamendu modernoaren oinarriak ezarri zituzten.

Teoria kontraktualistak

Aro Modernora igarotzean, botere politikoa justifikatzeko azalpen berri bat behar izan zen. Teoria kontraktualistek gizartearen eta estatuaren jatorria gizabanakoen arteko hitzarmen batean oinarritzen dute:

  • Hobbes: Segurtasuna bermatzeko botere absolutua (Leviathan) defendatu zuen.
  • Locke: Eskubide naturalak (bizitza, askatasuna, jabetza) babestea da estatuaren funtzioa.
  • Rousseau: Borondate orokorra eta herriaren subiranotasuna azpimarratu zituen.

Proiektu ilustratua

Ilustrazioa XVIII. mendeko mugimendu intelektuala izan zen, arrazoimenarekiko konfiantzan oinarritua. Ilustratuek ezjakintasuna eta autoritate absolutua kritikatu zituzten. Testuinguru honetan sortu zen lehen bolada feminista ere, emakumeen eskubideak aldarrikatuz. Ilustrazioak giza eskubideen defentsa eta hezkuntza unibertsalaren garrantzia utzi zizkigun.

Disertazioa: Kant eta Ilustrazioa

Immanuel Kant Ilustrazio garaiko pentsalari nagusietako bat izan zen. Bere ustez, Ilustrazioa gizakiak bere erruzko adingabetasunetik ateratzeko prozesua da. Bere “Sapere aude” (ausartu zaitez pentsatzera) leloak autonomia intelektuala aldarrikatzen du. Hala ere, Kanten garaian emakumeak baztertuta geratu ziren, eta Olympe de Gouges edo Mary Wollstonecraft bezalako pentsalariek inkoherentzia hori salatu zuten.

Entradas relacionadas: