Filosofia: Zer da, jatorria, erabilgarritasuna eta antropologia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,47 KB

Zer da Filosofia?

Sarrera

Filosofiaren esentzia ulertzeko, etimologiari erreparatu behar zaio. "Filosofia" terminoa bi hitzez osatuta dago: philo (maitasuna) eta sophia (jakinduria). Bi interpretazio nagusi daude: klasikoa, Pitagorasek sortu eta Aristotelesek zabaldu zuena (jakinduriarekiko maitasuna); eta modernoa, Levinasek proposatua (maitasunak sortzen duen jakinduria).

(Beñat P)

Filosofiaren ezaugarriak

Filosofia jakintza arrazionala da, hainbat ezaugarrirekin:

  1. Kritikoa eta autokritikoa: Zientziek ez bezala, etengabe aztertzen du jasotzen duen informazioa, bere burua zalantzan jarriz. Adibidez: "Zer da filosofia?", "Ba al du zentzurik?". (Beñat P)
  2. Kuriositatea: Jakin-minean oinarritzen da, Sokratesek adierazi zuen bezala: "Ezer ez dakidala besterik ez dakit". Filosofoak jakinminez beteriko pertsonak dira. (Beñat P)
  3. Unibertsala: Edozein gairi buruzko galdera filosofikoak sor daitezke. Galdera orokorrak egiten ditu, zientziaren zehaztasunaren aldean. Adibidez: "Zer da gizakia?", "Zein da bizitzaren zentzua?". (Beñat P)
  4. Erradikala: Ez du errealitatea deskribatu nahi (zientziak bezala), ulertu baizik. (Jarraitu hemen… Aipatu Sokrates)
  5. Historikoa: Garaien testuinguruaren arabera aldatzen da. Adibidez, Aro Modernoan filosofia optimista bihurtu zen zientzia iraultzaren eraginez.

Filosofia motak (Kant)

  1. Akademikoa: Hezkuntza zentroetan irakasten dena, arautua.
  2. Mundutarra: Errealitatetik hurbilago, praktikoagoa eta libreagoa. Edonor izan daiteke filosofo zentzu honetan. Adibidez, heriotzaz edo zoriontasunaz hausnartzea. (Beñat P)

Filosofia akademikoaren arloak

Esparru teorikoa:

  • Metafisika: Errealitateaz hausnartzen du. Adibidez: "Zer da denbora?", "Jainkoa existitzen da?". (Beñat P) (Andere Jiménez)
  • Epistemologia: Ezagutzaz hausnartzen du. Adibidez: "Zientzia fidagarria da?", "Zer da jakinduria?". (Beñat P) (Andere Jiménez)
  • Logika: Argudiatzeko moduaz hausnartzen du. Adibidez: "Zer da pentsatzea?", "Nola argudiatu iritziak?". (Beñat P) (Andere Jiménez)
  • Antropologia: Gizakiaz hausnartzen du. Adibidez: "Bizi edo existitzen gara?", "Nondik gatoz?". (Beñat P)

Esparru praktikoa:

  • Etika: Balio moralez hausnartzen du. Adibidez: "Zer da pertsona ona izatea?", "Zer da zoriontasuna?". (Beñat P) (Andere Jiménez)
  • Politika: Gizarte antolakuntzaz hausnartzen du. Adibidez: "Nola ekidin materialismoa?", "Zein da sistema politikorik onena?". (Beñat P) (Andere Jiménez)
  • Estetika: Edertasunaz eta arteaz hausnartzen du. Adibidez: "Tauromakia artea da?", "Zer da polita eta zer itsusia?". (Beñat P) (Andere Jiménez)

Moldaketa eta ideia berriak gehituko dira egun hauetan.

Mitoak

Mitoak (mythos = kontakizuna) mundua, gizakiak eta jainkoak ulertzeko sortutako azalpen transzendente/fantastikoak dira, ahoz transmitituak. Indar naturalak jainkotuta daude (jainkoak eta heroiak). Mitoek gertakariak azaltzen zituzten, portaerak bideratzen eta historia justifikatzen. Zentzu-emaileak ziren, errealitatea ulertzeko ahalegin fantastikoak. (Paula)

Filosofiaren jatorria eta presokratikoak

Filosofia K.a. VII-VI. mendeetan sortu zen, Asia Txikiko greziar kolonietan. Lehen pentsalariak presokratikoak izan ziren, Sokratesen aurretik bizi zirelako eta natura (physis) aztertzea interesatzen zitzaielako. Aristotelesek phsikoi deitu zien. Naturaren jatorri naturala (arjé) bilatzen zuten. Arjé bakarra proposatzen zutenak monistak ziren, eta anitza pluralistak. Presokratikoek azalpen inmanente (arrazionala) eman nahi zioten naturari, mitotik logosera igaroz. Bioaniztasuna eta naturaren aldaketak (dinamismoa) ere aztertu zituzten. (Ibai)

Monistak (Arjé bakarra)

  • Tales Miletokoa: Lehen filosofoa. Ura zen bere arjé, beharrezkoa, aldakorra eta ugaria delako.
  • Heraklito Efesokoa: Sua zen bere arjé. "Iluna" eta "negar egiten duen filosofoa" ezizenak zituen, aforismo pesimistak erabiltzen zituelako. Naturaren aldaketetan zentratu zen. "Panto rei" (dena aldatzen da) esan zuen. Aldaketa kontrakoen arteko gerratzat hartzen zuen. (Ibai)

Pluralistak (+1 arjé)

  • Enpedokles: Lau elementuak (sua, ura, airea, lurra) ziren bere arjé. Bioaniztasuna aztertu zuen, esanez lau elementuen nahastetik espezie anitzak sortzen direla.
  • Demokrito Abderakoa: Atomoak ziren bere arjé. "Barre egiten duen filosofoa" ezizena zuen, baikorra zelako. "Gizaki bakoitza mikrokosmos bat da" esan zuen. Kosmopolitismoaren aldekoa zen. (Ibai)

Filosofia sortu zen mitoak ordezkatzeko, azalpen transzendenteak inmanenteengatik. Trukaketa kulturalak ere eragin zuen. (Paula)

Filosofiaren erabilgarritasuna

Filosofia ahaztua, erasotua eta baztertua izan da mendebaldeko kulturan, bere erabilgarritasuna zalantzan jarriz. Arrazoiak:

  1. Mundu kapitalista, industrial eta teknologikoan ez da praktikoa/errentagarria (arrazoimen instrumentala). Bakarrik baloratzen da etekin ekonomikoa duena. Artea, musika eta filosofia baztertuak dira.
  2. Filosofiaren gaiak iraganean bakarrik ziren interesgarriak. Ez du erabilgarritasunik logika instrumentaletik kanpo. Erabilgarritasuna etekin ekonomikoarekin lotzen da, baina baita gogoeta, autoezagutza eta garapen pertsonalarekin ere. Filosofiaren balioa horretan datza:
    • Errealitatea beste ikuspuntu batetik aztertzen du (adibidez, presokratikoek mitoak baztertu zituzten). Pentsaera sortzailea da.
    • Irizpide propioa izaten laguntzen du.
    • Tresnak ematen ditu errealitatea hobeto ulertzeko (galderak egiteko, arrazoitzeko...).

Filosofia ez da erabilgarria zentzu praktikoan, baina bai baliotsua. (Udane Lazkano)

Antropologia

Antropologia gizakiaz hausnartzen duen filosofiaren adar teorikoa da. "Gorputza-arima" auzia jorratzen du.

Bi arrazoi:

  1. Gizakien ekintzak arimarekin lotu dira (pentsamendu abstraktua) eta animalienak gorputzarekin (ugalketa). Arriskua antropozentrismoan erortzea da.
  2. Heriotzak sortzen duen kezka eta kuriositatea.

(Paula)

Antropologiaren bi ikuspegi:

  1. Dualismo antropologikoa (Platon): Gizakiok bi osagai ditugu: gorputza eta gogamena (arima). Desberdinak eta independenteak dira, baina erlazionatuta. Bakoitzak bere ekintzak ditu. (Udane Lazkano)
    • Platonen dualismo metafisikoa: bi mundu daude:
      • Errealitate fisikoa (materiala, aldakorra, hilkorra): gorputzarekin lotuta.
      • Ideien mundua (material gabea, aldaezina, hilezkorra): arimarekin lotuta. Hiru arima mota: arrazionala (buruan, auriga, zuhurtzia), suminkorra (bihotzean, zaldi zuria, sendotasuna), irritsezkoa (sabelean, zaldi beltza, neurritasuna). Arimen harmoniak zuzentasuna sortzen du. (Paula eta Andere J)
  2. Monismo antropologikoa: Gizakia errealitate bakarra eta materiala da. Demokrito eta Leuziporen atomismoaren arabera, dena atomoz osatuta dago, gizakiak barne. Arimaren hilezkortasuna zalantzan jartzen du. Atomismoa zientzian berreskuratu da. (Andere J)

Entradas relacionadas: