Filosofia, Jakintza eta Ezagutza: Oinarrizko Kontzeptuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,35 KB

Filosofiaren Jatorria eta Jakintza Motak

Filosofiaren Jatorria

Filosofia Grezian sortu zen, K.A. VI. mendean. Tales Miletokoa izan zen lehenengoa, fenomeno naturalen azalpen mitikoen ordez azalpen arrazionalak emateko asmoz. Merkataritza garatzearekin batera, ohartu ziren hainbat herriren kontakizun eta azalpen mitoak ez zetozela bat, eta horrek ekarri zuen lehen filosofoak mundu mitikoaz ez fidatzea. Horren ordez, munduaren ikuspegi arrazionala sortu zen: mundua kosmos ordenatua da, lege finkoen mende dago, eta lege horiek zein diren jakin daiteke.

Jakintza Motak

Jakintza Zientifikoa

Emaitzen jakintza da; errealitatea arlotan banatzen du; metodo praktiko-esperimentala darabil; informaziotik abiatzen da, ezagutza eskuratzeko.

Jakintza Filosofikoa

Auzien jakintza da; errealitatea osotasuntzat hartzen du; metodo teoriko-kritikoa darabil; ezagutza-maila batetik abiatzen da, jakinduria eskuratzeko.

Arrazoiketa Prozesuak

Arrazoiketa

Prozesu mentalak dira, ezagunak zaizkigun judizioetatik abiatuta beste judizio batzuk ondorioztatzen direnak.

Arrazoiketa Deduktiboa

Premisa deituriko judizio batetik edo batzuetatik abiatuta, nahitaez ondorio deritzon beste judizio bat ondorioztatzea.

Arrazoiketa Induktiboa

Fenomeno jakin batzuen analisitik abiatuta, mota bereko fenomenontzat azalpen orokor batera iristean datza, prozedura esperimentala da. Adibidez: “Iratxeren zakurrak zaunka egiten duela ikusi dugu, baita Mariarenak eta Andonirenak ere.”

Sentsazioa eta Pertzepzioa

Sentsazioak

Sentsazioak fenomeno psikofisikoak dira. Kanpoko zein barneko estimuluek gure zentzumen-organoei eragitean sortzen dira.

Sentsazioaren Hiru Faseak

  1. Lehendabiziko fasea: Estimuluek zentzumen-organoen nerbio-bukaeretan eragitean sortzen da. Estimuluak errealitate fisikokimikoak dira.
  2. Bigarren fasea: Kitzikapena informaziodun nerbio-korronte bihurtzen da eta neuronek garunera garraiatzen dute korronte hori.
  3. Hirugarren fasea: Bulkadak garun-azalera iristen dira, eta, han deskodeatu eta interpretatu egiten dira. Beste bulkada batzuk ateratzen dira: organismo osoko organo eragileentzako aginduak.

Pertzepzioak

Zentzumenak kitzikatzen dituzten objektu hautemangarriak geureganatzea da pertzepzioa. Sentsazioen batura hutsa baino emaitza osoago bat da, konplexuagoa edo soilagoa izan daiteke, eta sentsazioek eta beste elementu subjektibo batzuek osatzen dute. Funtzio informatiboa da nagusiki, eta subjektua bizi den ingurura ahalik eta ondoen egokitzea da haien helburua.

Pertzepzioaren Ezaugarriak

  • Tamaina
  • Soiltasuna
  • Inguratzailea eta inguratua
  • Itzulgarritasuna

Ezagutzaren Kritika

Kritika Gnoseologikoa (David Hume)

Humek zentzumenen bidez egiaztatutako edukien baitan dago ezagutzaren jatorria, baliozkotasuna eta garrantzia. Horrenbestez, muga horiek gainditzeko ahalegin oro ezagutzaren eremutik kanpo dago. Metafisikak ez du baliozkotasunik jakintza gisa.

Kritika Linguistikoa (Rudolf Carnap)

Rudolf Carnapen arabera, metafisika bizitzaren aurrean jarrera emotibo bat baino ez da, gizakiaren eta bere natura-ingurunearen arteko harreman emozional horien adierazpen poetikoa da.

Entradas relacionadas: