Filosofia eta Gizarte Zientziak: Oinarrizko Kontzeptuak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,91 KB

Botere Politikoaren Legitimazioa (Max Weber)

Max Weberren esanetan, botere politikoa legitimatzeko hiru modu izan dira historian:

  • Legitimazio tradizionala: Denboraren joanean aldaezin iraun duten ohituren prestigioan oinarrituta. Gizarte tradizionaletan, belaunaldiz belaunaldi indarrean egon diren arauak errespetatzen badira hartzen da baliozkotzat boterearen erabilera.
  • Legitimazio karismatikoa: Aparteko norbaiti lotuta dago, itzelezko nortasuna duela eta besteengan mirespena eta errespetua sortzen duen norbaiti lotuta. Gizabanako berezi horrek dituen gaitasun nabarmen eta paregabekoek bultzatuta onartzen du gizarteak hari boterea ematea.
  • Legitimazio arrazional-legala: Boterea gauzatzeko modua arautzen duten lege eta arau arrazionaletan oinarritzen da. Gaur egungo legitimazio mota da.

Kontraktualismoa Aro Modernoan

Thomas Hobbes

Naturazko egoeran gizakia berekoia da eta gainerako gizakiekin borroka batean bizi da, bizirik irauteko ahaleginetan. Subiranoak botere absolutua du eta legeen gainetik dago. Proposamen honek monarkia absolutua legitimatzen du. Subiranoaren autoritatea mendekoei segurtasuna emateko gaitasunean datza. Beraz, bakea ezartzeko gai ez bada, bidezkoa da hura kargutik kentzea.

John Locke

Gizakiak baditu zenbait eskubide (askatasuna eta jabetza), eta beti dira baliozkoak, baita naturazko egoeran ere. Eskubide horiek babesteko sortu zen gizarte-hitzarmena. Gobernariek boterea guztien ongiaren zerbitzura erabili behar dute, eta akordioa betetzen ez badute, herritarrek kargutik kentzeko eskubidea dute.

Jean-Jacques Rousseau

Hobbesen ikusmolde pesimistarekin ez zetorren bat. Gizakia naturazko egoeran bihotz onekoa eta zoriontsua da. Nahi Orokorrak guztien ongia du helburu. Horregatik, subirano legitimo bakarra herria da, eta hark politika-gaietan zuzenean parte hartzeko aukera izan behar du. Gobernariak nahi orokorrak betetzeko arduradunak baino ez dira.

Etika eta Morala

  • Etika eta Morala

    Etika: Moralari buruz galderak egiten dituen filosofiaren adarra da (moralari buruzko gogoeta).

    Morala: Gizon-emakumeon ongiaren eta gaizkiaren arteko bereizketa da.

  • Dilema Morala / Auzi Morala

    Egoera korapilatsu eta konplexuak dira, elkarren kontrako bi bideren artean bakar bat aukeratzera behartzen gaituena.

  • Legea eta Morala

    Legeak: Gizarteak sortu eta ezarritako jokabide-arauak dira. Haiek bete ezean, zigor bat ezar diezagukete.

Gaur Egungo Demokrazia eta Antzinako Demokrazia

  • Komunitateen tamaina: Grezian komunitate txikiak ziren, eta guztiek elkar ezagutzen zuten.
  • Ekonomiaren oinarria: Greziako komunitateen oinarri nagusia esklaboen lana zen.
  • Partaidetza: Estatua ez zen gaur egungo estatuaren modukoa. Herritarren partaidetza zuzena zen.
  • Politikaren rola: Antzina, demokrazia jendearen parte zen. Gaur egun, politika giza bizitzaren parte bat besterik ez da, eta ez da gure zoriontasuna edo garapen pertsonala lortzeko bitartekoa.

Gizakiaren Jatorria Azaltzen duten Teoriak

  • Lamarckismoa

    Organo bat behin eta berriz erabiltzeak haren egitura aldarazi egiten du. Organo batean gertaturiko aldaketak transmititu egiten dira belaunaldiz belaunaldi.

  • Darwinismoa

    Eskuratutako karaktereak ezin dira hereda; ondorengoek ez dute ezaugarri hori jasoko. Hautapen naturala: Banakoen arteko bariazioak garrantzi handikoak izan daitezke biziraupenaren aldetik.

  • Eboluzioaren Teoria Sintetikoa

    Herentziaren mekanismoa eta ondorengoen arteko aldakortasuna azaltzen ditu.

  • Mutazioa

    Izaki bizidunen genetan sortutako aldaketak dira, eta herentzian jasotzen dira.

Kultura Aniztasunaren Aurrean Sortutako Jarrerak

  • Jarrera Etnozentrikoa

    Norberaren kultura gainerakoak baino maila goragokotzat edukitzea, horrela norberaren balioak erabiliz beste gizarteen ezaugarri eta ohiturak epaitzen ditu.

  • Erlatibismo Kulturala

    Kultura guztiak berdinak direla dio, eta ezin direla ezaugarri kulturalak epaitu.

Oharra: Badaude oinarrizko irizpide batzuk kultura guztiek errespetatu beharrekoak, bakoitzaren berezitasunak gorabehera. Kultura guztiek gizabanakoon eskubideak eta duintasuna errespetatu behar dituzte.

Psikologia: Emozioak, Oroimena eta Adimena

Emozioak eta Sentimenduak

  • Emozioak: Intentsitate handiko gogo-aldarteak dira, eta iraupen laburra izaten dute gehienetan.
  • Sentimenduak: Intentsitate txikiagokoak dira, baina askoz gehiago irauten dute.

Oroimen Motak

  1. Oroimen sentsoriala: Gure zentzumenek hautemandako datuak denbora laburrean atxiki ditzake.
  2. Epe laburreko oroimena: Denbora tarte luzexeago batez gordetzen ditu datuak. Oroimen sentsorialetik epe laburrekora igarotzen ez direnak galdu egiten dira.
  3. Epe luzerako oroimena: Informazioa behin betiko gordetzeko gaitasuna du.

Adimen Teoriak

  • Howard Gardner: Askotariko Adimenen Teoria

    Adimena errealitate konplexu bat da, eta elkarrekin lotuta dauden hainbat faktorek eragiten dute hartan.

  • Daniel Goleman: Adimen Emozionala

    Norberaren eta besteen sentimendu eta emozioak identifikatzeko gaitasuna da. Enpatiarekin lotuta dago: besteen lekuan jartzea.

Egiaren Irizpideak eta Jarrerak

Egiaren Irizpideak

  • Autoritatearen irizpidea: Egiazkotzat hartzen dira tradizioz iraun duten sinesmenak.
  • Ebidentziaren irizpidea: Zalantza metodikoa. Erabateko ziurtasunez ez zekien guztia zalantzan jartzea.
  • Egokitasunaren irizpidea: Baieztapen bat egiazkoa da, baldin eta errealitatearekin bat badator.
  • Koherentziaren irizpidea: Baieztapen bat egiazkoa da, kontraesanezkoa ez bada eta beste egia batzuekin bateragarria bada.
  • Irizpide pragmatikoa: Egiazkoa da onartzeak dituen ondorio praktikoak hartzen ditu oinarri (erabilgarria bada guretzat).
  • Adostasunaren irizpidea: Egiazkotzat jotzen duguna elkarrizketa-prozesu baten bidez lortutako adostasunaren emaitza da.

Egiarekiko Jarrerak

  • Dogmatismoa: Egia ziurtasunez ezagutu daitekeela dio.
  • Eszeptizismoa: Egia ezagutzeko probabilitatea ukatzen duen ikuspegi filosofikoa da.
  • Erlatibismoa: Egia unibertsal eta absoluturik ez dagoela esaten duen teoria.
  • Subjektibismoa: Pertsona bati egiazkoa edo faltsua iruditzen zaiona baieztatzen du.
  • Perspektibismoa: Egia ikuspuntu jakin batetik soilik hauteman daiteke.

Filosofiaren Ezaugarriak eta Platonen Gizarte Ideala

Filosofia

Filosofia errealitateari buruzko hausnarketa arrazionala da. Ezaugarri nagusiak:

  • Arrazionala: Mitoak eta tradizioak ez ditu onartzen. Argudiatutako azalpenak bilatzen ditu.
  • Unibertsala: Galdera nagusiei buruzko azalpen orokorrak ematen ditu.
  • Erradikala: Funtsezko erantzunak eta gauzen zentzu sakona aurkitzen saiatzen da.
  • Kritikoa: Ezarritako iritziei aurre egiten die.

Platonen Gizarte Ideala

Hiru gizarte-sail proposatzen ditu:

  1. Ekoizleak (Bertutea: Neurritasuna)

    Eskulangintzan trebeak direnak oinarrizko ondasunak ekoizteko ardura izango dute (nekazariak, eskulangileak, saltzaileak, etab.).

  2. Zaintzaileak (Bertutea: Sendotasuna)

    Soldaduek gaitasun fisiko eta moralez horniturik egon behar dute. Gizartearen defentsa da dagokien eginbeharra.

  3. Gobernari Filosofoak (Bertutea: Zuhurtasuna)

    Aurreko gizarte-mailako hiritarren artetik prestuenak eta hezienak agintariak izatera deituta daude.

Gizarte-klase bakoitzak berea betetzen badu, ordena eta harmonia nagusituko dira hirian, eta zuzentasuna ekarriko.

Falazia Logiko Nagusiak

  • Galdera Konplexuaren Falazia

    Aurresuposizioak izaten dituzten galderak. Adibidez: "Nire lehengusua molestatzen egon zara?"

  • Ad Ignorantiam Argudioa

    Enuntziatu jakin bat faltsutzat jotzea, egiazkotasuna frogatu ez delako. Adibidez: "Ez da frogatu P egiazkoa denik; hortaz, P gezurrezkoa da."

  • Argudio Zirkularra

    Zerbait esan ondoren, esanahi bereko hainbat arrazoi ematen dira esandako hori defendatzeko. Adibidez: "Portzelana erraz apurtu da, hauskorra delako."

  • Ad Populum Argudioa

    Mundu osoa horrekin ados dagoelako onartzen da. Adibidez: "Mundu osoak onartzen du P egia edo zuzena dela. Hortaz, P egia da."

  • Post Hoc, Ergo Propter Hoc Argudioa

    Kausa faltsuzko argudioak (koherentziarik gabe).

  • Presazko Orokorpena

    Proposizio partikularrak proposizio unibertsal bilakatzea. Adibidez: "Ikastetxe honetako ikasle guztiak alfer hutsak dira."

  • Malda Irristakorraren Argudioa

    Domino efektua delakoan oinarrituta daude halako argudioak.

  • Autoritatean Oinarritutako Argudioa

    Norbaiten autoritatean oinarritutako argudioa (falazia da autoritatea ez bada dagokion arlokoa).

  • Ad Baculum Argudioa

    Jendeari sentimenduak pizteko erabiltzen den argudioa (mehatxua edo indarra inplikatzen du).

  • Ad Hominem Argudioa (Tu Quoque)

    Solaskidearen kontra jotzen dute, horren iritzia ezeztatzeko. Tu Quoque adibidea: "Aita, nola esaten didazu ez erretzeko, zu zeu erretzaile amorratua izanda?"

Entradas relacionadas: