Filosofia: Determinismoa, Etika eta Jarrera Moral Nagusiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,06 KB
DETERMINISMOA
Ez daukagu barne askatasunik, gure helburuak aldez aurretik determinatuta edo zehaztuta daudelako. Gure helburu gorenak genetikak, gizarteak eta beste faktore batzuek erabakitzen dituzte.
Fisikalista
Fisikari batek esaten zuen materiaren oraingo egoera eta legeak ezagutuko bagenu, unibertso osoaren iragana eta etorkizuna ezagutuko ahalko genukeela. Unibertsoa ordulari handi bat bezalakoa da; bere gertakizunak gertaera-molde edo lege natural aldaezin batzuen arabera gertatzen dira.
Genetikoa
Zoologo batek dioenez, gizakiok eta animalia eta landareak geneek irauteko eraiki dituzten tresnak gara. Geneek erabakitzen dituzte gure gorputzaren egitura, gure izaera psikologikoa eta gure jokaera.
Konduktista
Watson-ek esan zuen haur hezitzaile on bat edozein arlotan espezializatu daitekeela, gure jokaera heziketak erabakitzen duelako gehienbat.
Ekonomikoa
Karl Marxen ustez, gizarteko egitura ekonomikoa da gizartearen gertaera politikoak eta baliozkoak determinatzen dituena.
Teknologikoa (Lutero)
Luterok dioenez, egiten dugun guztia Jainkoak ala deabruek erabakitzen dute. Gizakiak ez du erabakitzen ezta norren alde egongo den ere.
Etikoa (Patua)
Patuak agintzen du mundua, dena dago aurrez determinatuta eta zoriontsu izateko egin dezakegun onena gure patua onartzea da.
INDETERMINISMOA
Gure helburuak indeterminatuta daude, zehaztu gabe. Gure gogoak edo borondateak erabakitzen ditu.
Teologikoa (Katolizismoa)
Katolizismoak defendatzen du. Honek dioenez, Jainkoak gertatu behar den guztia daki, baina horrek ez dio gizakiari askatasuna ukatzen.
Etikoa (Kant)
Kant-ek dioenez, barne askatasunik ez bagenu, ezinezkoa izango litzateke erantzukizunaz eta moralaz hitz egitea, ezin zaiolako inori leporatu berak askatasunez aukeratu duena.
ETIKA TEORIA NAGUSIAK
Etika Autonomista eta Heteronomista
Etika Autonomista: Gizakiaren arrazoimena da moralaren arauak ezarri behar dituena. Horregatik, morala arrazoimenaren araberakoa izan behar du eta moralak ez dio arrazoimenetik kanpoko beste ezerri obeditu behar.
Etika Heteronomista: Diotenez, moralaren aldetik ontzat jotzen dena ez da giza nahimenak bere buruari ematen dion zerbait, baizik eta kanpoko zerbaitetik datorkio.
Etika Formalista eta Materialista
Etika Formalista: Diotenez, moralak ez digu zer egin behar dugun zehatz-mehatz esan behar. Aldiz, jokaerari buruzko arauek bete behar dituzten ezaugarriak zeintzuk diren esan behar digu.
Etika Materialista: Diotenez, moralaren arauak jokaerei buruzkoak izan behar dira, hau da, moralak zer egin behar dugun esan behar digu zuzenean.
Etika Teleologista eta Deontologista
Etika Teleologista: Diotenez, ekintza bat ona edo txarra izango da bere helburuen arabera, hau da, ekintzak eta arauak helburuen arabera justifikatzen dira.
Etika Deontologista: Diotenez, ekintza bat ez da ona edo txarra dituen ondorioengatik; ona izango da arauak betetzen baditu eta txarra ez baditu.
Etika Kognitibista eta Ez-Kognitibista
Etika Kognitibista: Diotenez, ongia zer den ezagutu dezakegu eta horren ondorioz ekintza edo arau bat ona ala txarra den jakin dezakegu.
Etika Ez-Kognitibista: Diotenez, arau moralak ezin dira arrazoitu, zeren ezin da Ongi absolutua ezagutu.
Etika Marxista eta Minimalista
Etika Marxista: Diotenez, pertsona bakoitzak bere morala du eta moral horrek bere balio batzuk goreneko mailan lortu nahi ditu.
Etika Minimalista: Diotenez, badaude mundu guztiak lortu nahi dituen balio edo helburu gutxieneko batzuk. Hauek gizabanakoen eskubideak determinatzen dituzte eta elkarbizitza eta justizia garantizatzen dute.
JARRERA MORAL ERLATIBISTAK ETA ESZEPTIKOAK
Erlatibismo Morala
Honen aldekoek diote gizaki-talde bakoitzak zuzena eta ona zer den erabakitzeko printzipio edo irizpide propioak dituela. Beraz, giza-talde ezberdinek arau moral desberdinak dituzte eta talde batentzat morala dena ez da morala izan behar beste guztientzat.
Eszeptizismo Morala
Jarrera honen arabera, ezin da aurkitu irizpiderik aukera bat edo bestea nahiago izateko; ez dago irizpiderik esateko ekintza bat ona edo txarra den.
Subjektibismo Morala
Diotenez, gai moralak, gai zientifikoek ez bezala, subjektiboak dira. Zientziaren alorretan posible da ados jartzea datuetan oinarrituta, baina epai moraletan ez. Zientziak emandako datuek ez dute balio ekintza bat morala den ala ez erabakitzeko.
Emotibismoa
Diotenez, baieztapen moralek emozioak eta sentimenduak islatu baino ez dute egiten. Morala ezin da arrazoitu eta ezin da esan baieztapen moralak egiazkoak direnik ezta gezurrezkoak direnik ere.