Filosofia eta Biologia Kontzeptu Nagusiak: Descartes, Lamarck eta Hominizazioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,9 KB
Descartesen Filosofia
Bere asmo nagusia ezagutza ziurra lortzea zen.
Metodoaren Arauak
- Ebidentzia: Ezer ez da egiatzat hartuko, ebidentziarik ez badago. Zalantzarik ez dagoenean bakarrik onartu behar da.
- Analisia: Zailtasunak zatitu, konpontzeko aukera izateko.
- Sintesia: Ordena ezarri behar da gure pentsamenduetan, kuestio errazenak konpontzean oinarrituz. Horrela, arazo zailenak eskura jartzen joango gara.
- Kontrola: Berrikuspen orokorrak egin, ezer ahaztu ez dugula ziurtatzeko.
Descartes zalantzaren filosofoa da. Ikerketan, arrazoiak zalantza planteatzen duen gauza oro ukatu behar baita.
Zalantzaren 3 Mailak
- Pertzepzioek egin ohi dituzten akatsak. Hainbat pertzepzio sentsorial kuestionatzen ditu (urrutiko objektuak edo baldintza txarretan gertatzen direnak...).
- Esna edo lotan egoteko uneak konparatzen ditu, eta bereiziko dituen irizpide zehatzik ez dagoela azpimarratzen du.
- Agian, bada ente goren bat, Jeinu Gaizto eta ahalguztiduna, gure sineskerak manipulatzeko gai dena. Jeinu hori metafora bat besterik ez da.
Lamarcken Teoria (Eboluzionismoa)
- Izakiak, mailaz maila bilakatuz joan dira, organismo sinpleetatik konplexuagoetara.
- Ingurunera moldatzeko, organoak erabili edo ez erabili behar dira.
- Erabiltzen diren organoak garatzen dira. Erabiltzen ez direnak atrofiatzen dira.
- Moldaketan lortutako ezaugarriak heredagarriak dira (adibidez: jirafa, ahatea).
Gizakiaren Ezaugarri Fisiologikoak (Hominizazioa)
Pelbisa
Gizakiaren pelbisa laburra eta zabala da; pongidoena, ordea, luzea eta estua. Horregatik, pongidoek ez dute denbora luzean zutik irauteko eta aldi berean ibiltzeko gaitasunik.Bizkarrezurra
Pongidoetan bizkarrezurrak burmuinarekin bat egiten du atzealdean, eta horregatik burua aurrerantz dute, "zintzilik". Giza espeziean, ordea, bizkarrezurra burmuinari lotzen zaio haren erdian. Lotura horrek giza burmuinaren garapena ahalbidetzen du.Ahoa eta Masailezurra
Ahoak gauzak harrapatzeko, mozteko eta manipulatzeko funtzioa galdu zuen (eskuez egiten da orain). Beraz, ahoa aske geratzen da adierazpen eta komunikazio-funtzioak betetzeko.- Masailezurra txikitu eta kokotsa garatzen da.
- Hortzak neurriz txikitzen dira, eta indarra galtzen dute.
Bipedismoa
Bi hanken gainean ibiltzean, eskuak libre uzten dira. Zutik ibili ahal izateko, pelbisa zabalagoa eta motzagoa da.Garezurraren Edukiera
Gizakiarena 1450 cc-koa da, eta primatena 500 cc-koa. Honek pentsatzea eta gizartea eta kultura garatzea ahalbidetu du.Animalia-adimena eta Giza Adimena
Adimena nola definitzen dugun araberakoa da:
- "Adimenaz" ingurumena aldatzeko ahalmena edo bizi-beharrak asetzeko tresna bat erabiltzeko ahalmena ulertzen badugu, orduan, bai (animaliek badute).
- Baina "adimena" gauzak antzemateko, zeinuak sinbolo bihurtzeko, edo ideia unibertsalak eratzeko ahalmena bezala ulertzen badugu, orduan gizakia bakarrik dago ahalmen horiez hornituta.
Oinarrizko Kontzeptuen Definizioak
- Fixismoa
- Organismoak ez dira aldatu sortu zirenetik.
- Indukzioa
- Kasu partikularretatik lege orokorrera heltzea. Adibidez: Sokrates eta Platon hil ziren; beraz, gizakiok hilkorrak gara.
- Hominizazioa
- Gizaki eta primate antropomorfoen artean dauden desberdintasun biologikoak eragin zituen prozesua da.
- Gizartekoitasuna
- Gizabanakoak besteen beharra du besteengandik bereizteko, eta, aldi berean, komunitateko kide sentitzeko.
- Hautespen Naturala
- Ezaugarri onenak dituztenek aurrera egingo dute bizitzan, eta besteak desagertu egingo dira.
- Kontzientzia Zuzena
- Gauza bat modu espontaneoan eta naturalki konturatzea, pentsamendu landu edo azterketa logikorik egin gabe.
- Kontingentea
- Gertatu daitekeena, baina ez derrigorrezkoa dena.
Galdera eta Erantzun Laburrak
Nor zegoen fixismoaren alde?
Hugo de Vries / George Cuvier / Gregor Mendel / A. R. Wallace
Nork uztartu zituen hautespen naturala eta mutazionismoa?
Hugo de Vries / Th. Dobzhansky / Gregor Mendel / George Cuvier
Filosofia garaikidekoa nor ez da?
Nietzsche / Marx / Sartre / Kant / Ortega y Gasset
Zein da erantzun zuzena?
Homo Sapiens-a orain dela 200.000 urte sortu zen Afrikan, baina gure familiako arbaso hominidoak duela 4 milioi urte agertu ziren.